Europako Banku Zentrala
2023/02/07 - 17:12
Altxor-letrak, bonuak eta obligazioak: zer dira, non eros daitezke eta zer errentagarritasun eskaintzen dute?
Errentagarritasun handiarekin ari dira saltzen Espainian altxor-letrak, bonuak eta obligazioak. Inbertitzaile txikiak trumilka mugiaraztea ekarri du horrek, Espainiako Bankuaren atarian herritarren ilara luzeak sortzeraino. Altxor Publikoa da saltzailea, eta hauek dira gakoetako batzuk.
2023/02/04 - 09:11
Espainiako sei banku handienek markak hautsi dituzte 2022an, 20.850 milioiko mozkinekin, % 28 gehiago
Interes-tasen igoerak Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja Bancoren etekinen hazkundeari lagundu dio.
2023/02/03 - 08:59
Albiste izango dira: Calviño-Urkullu bilera, Bizkaiko Metalgintzan akordioa eta kontrol saioa Legebiltzarrean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/02 - 15:29
Interes tasak puntu erdi igo ditu Europako Banku Zentralak, eta beste horrenbeste igoko ditu martxoan
% 3ra arte igo ditu, hain zuzen ere, tasak. Gainera, beste 50 puntu igoko ditu martxoko bileran -tasa % 3,50era helduko da orduan-.
2023/02/02 - 08:42
Albiste izango dira: Urteko lehen saioa Legebiltzarrean, interes tasak berriro gora eta urtarrileko langabezia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/02 - 08:31
Europako Banku Zentralak puntu erdi igoko ditu tasak, % 3ra arte
Antzeko erabakia hartu zuen atzo AEBko Erreserba Federalak, tasak puntu laurden igota. Bi erakundeek inflazioa kontrolatzea dute helburu.
2022/12/15 - 15:39
EBZk ehuneko puntu erdi igo ditu interes-tasak, % 2,5eraino, 2008tik izan duen mailarik altuenera
Europako Banku Zentralaren arabera, interes-tasak "are gehiago igo beharko dira oraindik" prezioen igoera geldiarazteko.
2022/11/23 - 12:47
Zein da Europako Banku Zentralaren funtzioa eta zer da interes-tasa?
Juan Barredo EHUko ekonomia irakasleak eta Iñaki Erauskin Deusto Business Schoolekoak Europako Banku Zentralaren funtzioa zein den eta interes-tasek zertarako balio duten azaldu digute.
2022/11/22 - 13:11
Zer ondorio ekarriko dizkiete bankuei hipotekadunentzako laguntzek?
Niko Cuenca ekonomialariak azaldu digunez, Espainiako Gobernuak hipotekadun familia ahulenei ematen dizkien laguntzen ondorio nagusia da bankuek ez dituztela horrenbeste mozkin irabaziko eta beren kalifikazioa zertxobait aldatuta ikus dezaketela.
2022/11/02 - 08:42
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuak, blokeoak Brasilen eta interes-tasak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/27 - 22:27
Europako Banku Zentralak % 0,75 igo ditu interes tasak: zer ekarriko du horrek?
Lehentasuna inflazioa kontrolatzea da. EITB Media Julen Bollain Mondragon Unibertsitateko irakaslearekin izan da, erabakiaren gakoen berri izateko.
2022/10/27 - 17:24
Interes-tasak 0,75 puntu igo ditu Europako Banku Zentralak, 2009tik mailarik altuenera
Hala, hirugarren aldiz jarraian ingo ditu interes tipoak EBZk; uztailean 0,5 puntu igo zituen eta irailean 0,75. Inflazioari aurre egiteko neurri gisa hartu dute erabakia.
2022/09/21 - 09:00
Euriborra hipotekadunak itotzen hasi da
Inflazioa gorantz doala, Europako Banku Zentralak interes-tasak handitu behar izan ditu prezioen igoerari eusteko. Hala ere, igoera horrek Euriborra eta, ondorioz, hipoteka aldakorrak haztea eragin du.
2022/09/08 - 16:30
EBZk azeleragailua zapaldu, eta interes-tasak % 1,25eraino igo ditu; historiako igoerarik handiena
Igoera 0,75 puntukoa izan da, hortaz. Interes-tasak ez ziren horrenbeste igotzen 2011ko amaieratik. Erakundeak ohartarazi duenez, datozen hilabeteetan, tasak igotzen jarraituko dute, maileguak garestitu, ekonomia hoztu eta inflazioa arintzeko.
2022/08/31 - 15:36
Euriborrak % 1,249an itxi du abuztua, azken hamarkadako mugak hautsita
Adierazleak gora egin du berriro, Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak igotzen jarraituko duelako inflazioa kontrolatzeko.
2022/08/22 - 20:58
Euroak balioa galdu du berriro dolarraren aurrean
17:00ak aldera 0,9964 dolarren truke aldatzen zen euroa. Estatu Batuetan interes-tasak eurogunean baino gehiago igotzeko aurreikuspenak kalte egiten jarraitzen dio EBko monetari.
2022/08/19 - 16:21
Europako Banku Zentrala interesak irailean % 0,5 igotzea aztertzen ari da, inflazioaren gorakada gelditzeko
Inflazioa etengabeko gorakada batean dago. Adituek urte amaierarako joera aldatuko zela zioten, eta galdera da, gertu ote dagoen aldaketa. Zantzu onak badaude. Batetik erregaien prezioa jaitsi dela, eta bestetik itsas garraioan zeuden pilaketak bukatzen ari direla.
2022/07/28 - 10:59
Europako Banku Zentralak berriro ere igoko ditu interes-tasak irailean, Niko Cuenca ekonomialariaren iritziz
Igoera hori 0,50 edo 0,75ekoa ere izan liteke. AEBko Erreserba Federalak 75 puntu igo ditu interes-tasak, inflazioaren igoera geldiaraztea helburu; Cuencak esan duenez, arriskua dago horrek atzeraldia ekartzeko: "Dolarra sendotzen du, eta gainerako dibisak ahuldu", ohartarazi du.
2022/07/23 - 13:24
Lagardek esan du interes-tasak behar adina igoko direla inflazioa % 2ra itzultzeko
Europako Banku Zentraleko presidentearen esanetan, inflazioa "epe ertainera" % 2ra itzuliko da.
2022/07/22 - 10:38
Europako Banku Zentralak interes-tasak oinarrizko 50 puntu igo ditu
2011tik lehen aldiz igoko dira interes-tasak Eurogunean. Halaber, Banku Zentralak 'Transmisioa babesteko tresna' izenekoa onartu du euroguneko herrialde batzuetako arrisku-primek gora egin ez dezaten.