3 eta 9 hilabeterako letren bidez 2.500 milioi euro saltzea espero du gaur Altxor Publikoak
Espainiako Altxor Publikoak 1.500 eta 2.500 milioi euro artean saltzea espero du gaur, 3 eta 9 hilabeterako altxor-letren bidez. Enkantearen atarian, Iker Ariznabarreta DUT Asesoria aholkularitza konpainiako adituak hainbat gako azaldu ditu, produktu horien erosketen inguruan.
Joan den hilean egindako enkantean, orotara 2.052,79 milioi euro saldu zituen Altxor Publikoak, azken hamarkadako errentagarritasun handienarekin: 3 hilabeterako letren errentagarritasuna % 2,198an kokatu zen, eta 9 hilabeterakoena, 2,839an.
Gaurkoaren ondoren, ostegunean obligazioen enkantea egingo du Altxor Publikoak. Hor, 5.500 eta 6.500 milioi euro artean saltzea dago aurreikusita.
Zor publikoak hiru motatako produktuak saltzen ditu, itzulketa epearen arabera:
Hiru modu daude zor publikoa erosteko: Espainiako Bankuaren egoitzetan, Altxor Publikoaren webgunean eta finantza erakundeen bidez.
Espainiako zor publikoa albiste da azken hilabeteotan, besteak beste, ezohiko errentagarritasun handiarekin ari delako bere produktuak saltzen. Inbertitzaile txikien interesa piztu du agertoki horrek —eurogunean interes tipoek markak haustearekin batera—, dituzten aurrezkiei ahalik eta etekin handiena atera nahian. Adibiderako, orain bi aste gertatutakoa: 300 milioi euroraino iritsi zen egindako eskarien zenbateko osoa.
Altxor Publikoaren webguneko eskarien atala kolapsatu egin zen, eta Espainiako Bankuaren egoitza nagusiaren atarian aspaldiko urteetako ilara luzeenak sortu ziren. Urtarril hasieran egunero batez beste 800.000 bisita jaso zituen aipatutako atari digital horrek, baina joan den ostegunean 5 milioi bisita izan zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan