Egipto
2023/10/08 - 14:08
Egiptoko polizia batek bi turista israeldar eta gida egiptoar bat hil ditu tiroz Alexandrian
Agenteak "jomuga jakinik gabe" egin du tiro, "Israelgo turista talde baten aurka".
2023/10/07 - 19:46
Israelen eta Palestinaren artean piztutako gerrak nazioartea jo du
EBk eta AEBk gaitzetsi egin dute Gazatik egindako erasoa, eta Israelek erantzuteko duen eskubidea aldarrikatu dute. Egipto bitartekari lanak egiteko prest agertu da. NBEko Segurtasun Kontseilua premiaz bilduko da igande honetan.
2023/08/24 - 22:20
BRICS taldea handitu egingo da: Iran, Saudi Arabia, Arabiar Emirerrak, Argentina, Egipto eta Etiopia
Vladimir Putin Errusiako presidenteak agerraldia egin du goi-bileran, bideokonferentziaz, baina ez du aipamenik egin Prigozhinen heriotzari buruz.
2023/04/21 - 22:44
Europan Ramses II.a faraoiaren sarkofagoa aurrez aurre ikusteko aukera bakarra dago, Parisen
“Ramses eta faraoien urrea” izeneko erakusketak ateak zabaldu ditu Frantziako hiriburuan, eta aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Ikusgai egongo da irailaren 6ra arte, La Villete-n.
2023/02/02 - 18:23
Euskaldunak Tutankamonen hilobiaren indusketetan
Bilboko Arkeologia Museoak hainbat euskaldunek Egiptora egin zituzten bidaietatik ateratako materiala jarri du erakusketa batean. Tutankamonen hilobiaren indusketa garaian egindako bidaiak izan ziren.
2022/11/21 - 10:34
COP27 klimaren goi bilerak utzitako bost gako nagusiak
Nazio Batuen Klima Aldaketaren Biltzarrak funts berezi bat sortzea onartu du, klima aldaketarekiko kalteberak diren herrialdeak pairatzen ari diren ondorioei aurre egiteko.
2022/11/20 - 15:41
COP27: akordio kaskarra, inor ase ez duena
Nazio Batuen bilera iritsi da amaierara igande goizaldean, eta gailurraren luzapenean etorri dira akordio gazi-gozoak. Kalte klimatikoen funtsa onartu da, klima aldaketaren ondorioak gehien jasaten ari diren herrialdeei pairaturiko galerak ordaintzeko. Hainbat puntu, ordea, zehazteko daude oraindik.
2022/11/20 - 13:41
EB "atsekabetuta" agertu da COP27ko akordio klimatikoaren aurrean
Nazio Batuen Klima Aldaketaren Biltzarrak funts berezi bat sortzea onartu du igande honetan, klima aldaketarekiko kalteberak diren herrialdeetako kalteak estaltzeko.
2022/11/19 - 20:33
Porrot egiteko zorian egon eta gero, klima-negoziatzaileak akordiotik hurbilago egon litezke
Europak mahaitik altxatzeko mehatxua egin du, igoera termikoa 1,5 gradura mugatzeko helburuari eusten ez bazitzaion. AEB eta Txina berriro negoziatzen ari dira.
2022/11/18 - 12:45
Berritasun gutxi COP27ko akordioaren lehen zirriborroan
Testuak ez du jasotzen erregai fosilen erabilera gradualki murrizteko talde ekologistek eta Indiak egindako eskaera.
2022/11/12 - 12:37
Polizia dispositibo zabala Kairon, COP27 goi-bileraren aurkako protestak galarazteko
Polizia herritarrak kontrolatzen ari da kalean, eta taxietan jarritako kameren bitartez espioitza egiten ari dira. Dena dela, mugimendu ekologistak protesta txikiak egiteko koordinatzen ari dira, larrialdi klimatikoaz eta gailurraren balizko porrotaz ohartarazteko.
2022/11/08 - 15:57
Europar Batasuneko ordezkariek hartu dute hitza COP27 goi-bileraren bigarren egunean
Egipton abian den klimaren goi bileran, mundu osoko agintariek hitza hartzen jarraitzen dute gaur ere, eta mahai gainean helburu bera: konpromiso klimatikoak eta krisi energetikoak uztartzeko erronka.
2022/11/07 - 15:24
NBEk gobernu guztiei eskatu die energia fosilen enpresen mozkinen gaineko zergak ezartzea
Nazio Batuen idazkari nagusiak elkartasun klimatiko globalerako itun bat eskatu du, eta AEBren eta Txinaren erantzukizun berezia aipatu du.
2022/11/07 - 13:09
Hasi da COP27 goi-bilera, herrialde kutsatzaileenetako batzuen parte-hartzerik gabe
Munduko lider nagusiak Egiptoko Sharm el Sheij hirian daude, COP27an parte hartzeko. Goi-bilera horretan, herrialde kutsatzaileenetako batzuek ez dute parte hartuko, Errusiak edo Txinak, esaterako.
2022/11/07 - 12:37
Europar Batasunak konpromiso klimatikoak eta krisi energetikoak uztartzeko erronka du klimaren goi bileran
COP27 NBEren klimari buruzko goi bileran, Europar Batasunak "ahal den guztia" egin nahi du mendearen amaieran Lurra 1,5 gradu baino gehiago berotu ez dadin.
2022/11/06 - 19:29
COP27 hasi da Egipton, kalte klimatikoak konpentsatzeko ordainak eztabaidatzeko akordioa lortuta
200 herrialde inguru bilduko dira igande honetatik azaroaren 18ra bitartean, goi bilera klimatikoaren 27. edizioan, aurtengo testuinguru "zailean" eta erronka berriekin.
2022/11/06 - 18:02
COP27ren aurretik dozenaka pertsona atxilotzen eta manifestaziorako eskubidea mugatzen ari direla salatu dute
Gainera, HRWk kritikatu du goi-bileran parte hartuko dutenak APP bat instalatzera behartuta daudela eta tresna horrek informazio pertsonala jasotzen duela, tartean kamerakoa, mikrofonokoa eta kokapena.
2022/11/06 - 15:21
"Ez goaz ondo, Parisen eta Glasgowen adostutakoa bete gabe iritsi gara COP27ra"
Munduak klima aldaketari buruz eztabaidatuko du COP27an, planeta gero eta gehiago berotzen ari dela. Mercedes Maroto-Valer deskarbonizazioan eta energian aditua den gasteiztarra Egipton egongo da NBErentzat aholkulari lanetan.
2022/11/06 - 15:15
Zalantza ugariz beteta eman diote hasiera aurten COP27 Klimaren Gailurrari
Gaur gaurkoz, Ukrainako gerrak munduan irekitako krisiak desbideratu egin larrialdi klimatikoaren fokua, eta askoren beldurra da ez ote den eragin txikiko bilera izango.
2022/11/06 - 11:50
Abian da COP27, ''hartutako konpromisoak ezartzeko'' itxaropenarekin
200 herrialde inguru bilduko dira igande honetatik azaroaren 18ra bitartean, goi bilera klimatikoaren 27. edizioan, aurtengo testuinguru "zailean" eta erronka berriekin.