COP 27
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Porrot egiteko zorian egon eta gero, klima-negoziatzaileak akordiotik hurbilago egon litezke

Europak mahaitik altxatzeko mehatxua egin du, igoera termikoa 1,5 gradura mugatzeko helburuari eusten ez bazitzaion. AEB eta Txina berriro negoziatzen ari dira.
Gazte aktibisten protesta. Argazkia: EFE
Gazte aktibisten protesta. Argazkia: EFE

Sharm-El Sheikhen egiten ari den NBEren Klima Aldaketaren Aldeen XXVII. Konferentzian azken minutura arte ari dira negoziatzen akordio bat erdiesteko helburuz. Txinak eta Estatu Batuek elkarrizketari ekin diote berriro, goizean Europar Batasunak klima gailurra bertan behera uzteko mehatxua egin ostean.

Izan ere, emaitza txar baten "konplize" izan baino lehen Egiptotik alde egiteko prest zegoela iragarri du Europar Batasuneko ordezkari Frans Timmermans: "Aldeei ematen diegun mezua argia da: ezin dugu onartu 1,5ºC-ren helburua bertan behera geratzea", ohartarazi du.

Sameh Shoukry Atzerri ministroa buru duen Egiptoko Presidentetzak aurkeztutako negoziazio-testu berriek nolabaiteko aurrerapena lortu dute herrialde pobreenak eta berotze globalaren ondorioek gehien kaltetutako herrialdeak finantzatzeko oinarrizko akordio batean. Hala, Estatu Batuek eta Txinak berotegi efektuko gasen igorle handienek berotze globalaren ondorio txarrenak pairatzen dituzten nazioei lagundu beharko ote luketen eztabaidatzen hasi dira berriro.

"Aldeei ematen diegun mezua argia da: ezin dugu onartu 1,5ºC-ren helburua gaur hemen hiltzea", ohartarazi zuen, helburu horri eusteko arriskuan baitzegoen.

Larunbat arratsalde honetan, ordezkariak ateak itxita negoziatzen ari dira, 200 herrialdeak asebeteko dituen testu bat aurkitu nahian. Azken bertsioa Gailurrari amaiera emango dion osoko bilkuran jakinaraziko da.

"Zuhurtasunez baikorra naiz une honetan", adierazi du Espen Barth Eide Norvegiako Energia eta Klima ministroak

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X