COP27 klimaren goi bilerak utzitako bost gako nagusiak
Sharm Sheijen (Egipto) egin den COP27 goi bilera atzo amaitu zen, inor gutxi asebeteta utzita. Besteak beste, funts berri bat sortzea erabaki da biltzarrean, berotze globalaren ondorioz herrialde ahulenek jasaten dituzten kalte klimatikoak finantzatzeko. Akordio historikoa dela nabarmendu dute bertan bildutakoek. Bi ziren mahai gainean zituzten korapilo nagusiak: klima aldaketak eragindako galeren eta kalteen ordainketarako funts bat sortzea, eta berotegi gasen isuriak murrizteko konpromisoak hartzea. Lehendabizikoan urratsak eman dituzte, baina bigarrena lehengoan geratu da.
Hauek dira COP27 goi bilerak utzitako bost gako nagusiak:
1. Galerak eta kalteak: Klima aldaketak eragindako kalteak nola finantzatu?. Galdera horri erantzuna topatzea izan da goi bileraren erronketako bat, eta hein batean bederen, urrats bat aurrera egitea lortu da. Larrialdi klimatikoaren aurrean kalteberak diren herrialdeak diruz laguntzeko funts bat eratzea adostu dute. Garapen bidean dauden herrialdeei berehalako baliabide ekonomikoak ematea erabaki dute, larrialdi klimatikoak sortzen dituen eragin ekonomiko eta ez ekonomikoei aurre egiteko.
2. Brasil itzuli da: Hasieran, Joe Biden Estatu Batuetako presidentearen agerraldiak piztu bazuen ere ikusmina, Luiz Ignacio Lula da Silva Brasilgo presidente hautatuaren hitzaldia izan da zeresan gehien eman duenetako bat. Hauteskunde ondoren egin duen nazioarteko lehen bidaia izan da Lularentzat, eta mezu bat utzi nahi izan zuen munduaren aurrean: "Brasil klima aldaketaren aurkako borrokara batzeko prest dago, berriro". Bere aurreko presidenteak "ukazioaren politika" erabili ondoren, 2025ean COP30 goi bilera Brasilen egitea proposatu zuen .
3. Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko zatiketa: lehendik zegoen zatiketa areagotzea ekarri du goi bilera honek. Herrialde garatuen eta garatze bidean dauden herrialdeen arteko desadostasunak, beste behin, oso agerian geratu dira. Herrialde txiroenek "ekintzak zehatzak" eta "dirua" eskatu diete aberatsenei, klima aldaketaren ondorioek eragindako kalteak bideratzeko.
4. Giza eskubideak: goi bileran bertan baino, kalean entzun dira giza eskubideen aldeko aldarrikapenak: "Giza eskubiderik gabe ez dago klima justiziarik" leloa erdigunean jarrita, ehunka ekintzailek protestak egin dituzte Sharm Sheijen, biltzarrak iraun duen egunetan. Alaa Abdelfatah aktibista egipziar-britainiarrak berebiziko protagonismoa hartu du egunotan, bere diskurtsoengatik. Besteak beste, goi bilera milaka pertsonen giza eskubideak urratzen dituen herrialde batean egitea gogor kritikatu du.
5. Krisi ekonomikoa eta energetikoa: Ukrainako gerrak azaleratu duen krisi energetikoa izan da goi bilera markatu duen gaietako bat. Atzeraldiaren arriskua herrialde guztien kezka nagusietakoa dela, energiaren krisiari aurre egiteko baliabide ekonomikoak behar dituztela esan dute goi agintari guztiek.
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kideren babesarekin, Ceutan erregistratutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun komuna emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.