Eguesibar
2017/11/23 - 22:11
Siemens Gamesak 155 langile kaleratuko ditu Hego Euskal Herrian
Nafarroan 107 pertsona kanporatuko ditu: 92 Sarrigurenen, 11 Orkoienen eta 4 Agustinosen. Gainera, Zamudioko lantegitik 48 pertsona botako ditu.
2017/11/20 - 09:00
Bi pertsona hil dira Iruñeko Ingurabidean izan den auto-istripu batean
Hildakoak Barañaingo 40 urteko gizonezko bat eta Iruñeko 33 urteko emakume bat dira. Autoan zihoazen, kamioi baten aurka talka egin dutenean.
2017/11/16 - 21:27
Zamudio, Sarriguren eta Iruñeko zentroetako langileak kaleratuko ditu Siemens Gamesak
Kaleratzeak bulegoetan eta logistika zentroetan egingo dituzte, ez produkzio lantegietan.
2017/11/13 - 11:43
Siemens Gamesako zuzendaritzak eta sindikatuek bilera, balizko kaleratzeak tarteko
Bideokonferentzia bidez egingo dute batzarra. Berregituraketak Sarrigurenen izan ditzakeen ondorioak zehaztuko dizkietela espero dute sindikatuek.
2017/03/22 - 12:31
Oteiza Museoak Angel Ferranten inguruko proiektu zabala aurkeztu du
60 eskultura erakutsiko dituzte museoan, eta jarduera pedagogikoak egingo dituzte gela esperimental batean.
2017/03/10 - 09:03
4,2 graduko lurrikara izan da Iruñerrian
Goizeko 07:43an izan da eta epizentroa Orikainen kokatu da. Iruñerrian ez ezik, Lapurdiko eta Gipuzkoako zenbait puntutan ere nabaritu da.
2017/02/06 - 12:21
Hitzunek Oteiza omenduko du, 'Itziar elegía'ren 25. urteurrenean
Oteiza Museoan, Orion jaiotako artistaren lan poetikoa gogora ekarriko dute larunbatean, otsailak 11, errezitaldi kolektibo batean.
2016/12/29 - 16:22
Eguesibartarrak indarkeria matxistaren aurka, salaketa baten ondoren
Ibarreko bizilagun batek Sarrigurengo Kirol Hirian sexu abusuak jasan zituela salatu eta gero, kontzentrazioa egin dute gaur herritarrek.
2016/12/27 - 12:23
Gizon bat atxilotuta emakume bati ukituak egitea egotzita Sarrigurenen
Eguesibarreko kiroldegiko igerilekuan gizon batek ukituak egin zizkiola salatu zuen emakumeak.
2016/10/07 - 18:58
Lau atxilotu Nafarroan, indarkeria matxista egotzita
Kasuak Sarrigurenen, Iruñean, Cascanten eta Tuteran antzeman dituzte.
2016/08/07 - 12:50
Iruindar bat oso larri zauritu da bere autoa errepidetik atera ostean
Istripua Egueseko saihesbidean jazo da. Gidariak autoaren kontrola galdu eta lantegi-obra baten aurka egin du talka.
2016/03/26 - 22:42
Txirrindulari bat zauritu da Sarrigurenen, auto baten aurka jo ostean
Talkaren ondorioz kolpea jaso du garunean eta haren diagnostikoa zehaztugabea da.
2016/03/24 - 15:03
Motorzale bat hil da Ardatz Eguesibarren, istripuan
Txirrindulari batekin egin du talka, eta zaurituta dago txirrindularia, arin.
2015/05/17 - 19:09
Euskarazko eskola publikoa aldarrikatu dute Sortzenen urteroko jaian
Nafarroako Euskal Eskola Publikoaren urteroko festa egiten ari dira Sarrigurenen, 'Izpi berriez, eskola berria' lelopean. Herriko eraikina txiki gelditu zaie eta azpiegiturak hobetzeko deia egin dute.
2015/05/17 - 19:07
Sarrigurenek euskal eskola publikoen aldeko XX. jaia jaso du
Iruñerriko Sarriguren eskola txiki geratu dela eta, jaiak eraikina handitzeko diru bilketa ahalbidetu du. 670 umerentzako eskolan 1200 ikasle daude egun. Beti ere, euskara hezkuntzaren oinarri dela.
2014/12/18 - 17:59
Ekarpenak galdetu gabe erosi izana aitortu du Egueseko alkate ohiak
Josetxo Andia alkate zen garaian, Andacelay S.L. udal taldeak Catalunya Caixako mendeko ekarpenak erosi zituen 100.000 euroren trukean.
2014/08/21 - 19:24
Valentzian aurkitu dute ekainean desagertutako Sarrigurengo gaztea
Ekainaren 29 alde egin zuen neskak, bere borondatez, Iruñetik. Lehendabiziko asteetan familiakoekin harremanetan jarri zen arren, ondoren gaztearekin kontaktua galdu zuen familiak.
2014/08/08 - 11:32
Sarrigurengo adin txikiko neska bat bilatzeko laguntza eskatu dute
Cristina Gomez 16 urteko sarrrigurendarraren bila dabil Foruzaingoa. Ekainaren 29an egin zuen alde Iruñetik, bere borondatez, eta azken egunotan ez dute haren berririk.
2014/02/23 - 09:57
21 urteko gazte bat hil da Gorraizen autobus batek harrapatuta
Ezbeharra 06:20ean gertatu da. Biktima, Gasteizkoa, graduazio jaitik etxera bidean zihoan. Polizia gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari da.
2013/10/23 - 18:49
Richterren eskalan hiru gradu hartu dituen lurrikara, Iruñerrian
Lurrikarak Olaben izan du epizentroa, eta goizeko hamaiketan nabaritu dute Uharten, Esteribarren eta Eguesen. Larrialdi zerbitzuek ez dute operaziorik egin behar izan.