Ehiza
2023/12/17 - 20:39
Emakume bat hil da Deban, etxean zela, kanpotik egindako tiro bat jaso eta gero
Emakumearen senideek 15:00ak aldera deitu dute larrialdi zerbitzuetara. Iritsi direnean, biktima lurrean aurkitu dute, buruan zauri odoltsu bat zuela. Leiho batean, kanpoaldetik egindakoa zirudien zulo bat aurkitu du Ertzaintzak.
2023/11/20 - 11:58
46 urteko ehiztari bilbotar bat hil da Burgosen, 25 metroko altueratik erorita
Basurde uxaldi batean parte hartzen ari zen Mena Haranean, eta, oraindik argitzeko dauden arrazoiak tarteko, 25 metroko altueratik erori zen. Autopsiaren emaitzaren zain, itxuraz, istripu bat izan da.
2023/11/08 - 18:15
87 urteko ehiztari hondarribiar bat hil da Beintza-Labaienen, usategi batetik erorita
13:36 aldera izan da ezbeharra. Foruzaingoak jakitera eman duenez, erorikoaren ondorioz, tokian bertan zendu da gizonezkoa.
2023/10/16 - 19:45
Cuencan desagertu den 67 urteko aginagar baten bila ari dira
Desagertutako ehiztariaren lagun batek eman zuen abisua igande goizean, begietatik galdu baitzuen. Buenache de la Sierra ingurura ehizara joana zen gizona.
2023/04/02 - 20:37
"Ehiza askatasuna" dela aldarrikatu dute milaka pertsonak Iruñean
Animalien babeserako lege berrien kontra agertu dira. Nafarroako Ehiza Federazioaren presidenteordeak esan duenez, "ez gaituzte entzuten, ez dakite zer den ehiza txakur bat eta ez dakite nola zaintzen ditugun".
2023/02/04 - 21:54
Emakumeek ehizan duten garrantzia ikustarazteko, emakumeentzako uxaldia antolatu dute Araban
Espainiako Estatu osotik etorritako emakume ehiztariak bildu dira gaur Kuartangon, Euskal Herrian, lehen aldiz soilik emakumeentzako antolatutako basurde uxaldi batean. Arabako Ehiza Federazioak emakumeek ehiza munduan duten presentzia ikustarazteko egindako ekimena izan da.
2022/08/27 - 14:38
Gizon bat ikertzen ari dira isileko ehiza delituagatik, orkatz eme bat hil ostean
Foruzaingoak legez kanpoko ehiza delitua egotzi dio Zangozako merindadeko bizilagun bati, animalia debekualdian zehar ehizatzeagatik.
2022/03/20 - 17:26
Milaka nekazari, abeltzain eta ehiztari kalera atera dira Madrilen, landa eremuaren defentsan
Erregaiaren eta pentsuaren prezioak bikoiztuta, lehen sektorearen egoera eutsiezina dela salatu dute. Espainiako Gobernuaren kontrako oihuak ere ozen entzun dira, aldarrikapenen erdian. Euskal Herritik ere joan dira hainbat lagun.
2022/01/08 - 19:17
Gizon bat zauritu da Azpeitian ehizatzen ari zela tiro bat jaso ostean
Zauritutako ehiztariarekin zeuden kideek deitu dute larrialdi zerbitzuetara eta gizona Donostia Ospitalera eraman dute.
2021/10/25 - 09:17
61 urteko gizon bat atxilotu dute Lezon, bizilagun bati eskopetarekin mehatxu egiteagatik
Antza denez, baimendu gabeko eremuan suzko arma batekin tiroka ari zela aurpegiratu zion biktimak, eta mehatxuka erantzun zion ehiztariak.
2021/10/16 - 22:16
Nafarroako herritar bat hil da ehizan izandako istripu batean, Zaragozan
Oraingoz ez dakite nola gertatu den ezbeharra, baina Guardia Zibilak ikerketa bat jarri du abian.
2021/09/29 - 22:50
David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien hilketak ikertuko ditu Auzitegi Nazionalak
David Beriain kazetari nafarra eta Roberto Fraile kamerari bizkaitarra Burkina Fason hil zituzten, ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat grabatzen ari zirenean.
2021/09/21 - 22:15
Otsoaren ehiza debekatuta egongo da Espainia osoan
Abeltzainek ez dute begi onez ikusten, otsoa Euskadira bueltatzea berri txarra dela diote. Ekologistek eta otsoaren aldeko taldeek, ordea, aurrerapausoa dela uste dute, beste pauso bat, baina gehiago behar direla diote.
2021/08/17 - 23:00
Otsoen erasoak izan dira Nafarroatik oso gertu, Aragoiko Sigües herrian
Egun gutxitan hiru eraso baieztatu dituzte. Nafarroako basozainak adi daude Erronkaritik oso hurbil gertatutako eraso hauen aurrean.
2021/08/05 - 14:21
Nigeriak 54 milioi dolarreko balioa duten pangolin ezkatak eta elefante-hortzak konfiskatu ditu
Nigeriak 7,1 tona pangolin ezkata konfiskatu ditu, hainbat elefante-hortzekin batera. Marka egin duen material honek Vietnam zuen helmuga.
2021/03/23 - 09:30
ENBAk eta EHNEk otsoaren populazioa kontrolatzeko mozioa aurkeztu dute Gipuzkoan
Nekazarien sindikatuek lurralde historikoko udaletxe guztietan aurkeztu dute Mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko mozioa.
2020/12/14 - 12:16
Arabako Aldundiko Mendi Zerbitzuko burua epaitzea erabaki du epaileak
Basozain batek Aldundia salatu zuen 2014 eta 2016 bitartean ehiza isunak kendu edo txikitu zituelako, eta orduantxe abiatu zuten Mendi Zerbitzuko buruaren aurkako auzia.
2020/11/22 - 15:34
Basurde uxaldiak ezinbesteko jarduera izendatu dituzte foru aginduek
Alarma egoeran ezarritako konfinamendu perimetralak ehiztarien mugikortasuna murriztu ondoren, basurdeak ugaritu egin dira Euskal Herriko hainbat bazterretan, eta kalte asko eragin dituzte.
2020/10/29 - 21:43
Gipuzkoako ehiztariak kexu, Nafarroan ezin dutelako ehizatu pandemiaren neurriengatik
Uso garaia bete-betean dela, ezin dira bertara mugitu. Ehiza postuengatik ordaindutako dirua itzultzea eskatzen diote Etxalarko udalari. Izan ere, postua 4500 euro ordaintzen da.
2020/08/25 - 12:05
Eugiko bizilagun bat ikertzen ari dira, haren ehiza-txakurretako bi hiltzea egotzita
Animaliei tratu txarrak ematea leporatu dio Guardia Zibilak. 32 urteko gizonak, txakurrak eskopeta batekin hil zituela onartu zuen, eta animalien gorpuak non utzi zituen esan zien agenteei.