Ehiza
2019/01/27 - 14:58
Salburua parkeko basurde ugari hilko dituzte, horien kopurua kontrolatzeko
Aste honetan bertan ehiztariak izango dira bertan. Arkuak eta geziak erabiliko dituzte basurdeak akabatzeko. Egunean basurde bat harrapatzea da helburua, gehienez 40. Otsorik ez dagoenez, haren lana ordezkatu behar dute.
2018/12/28 - 10:54
Animalien Askapen Fronteak hainbat ehiza dorre eta postu suntsitu ditu Euskal Herrian
Eraikin bat ere kaltetu dute. Ermuan, Eskoriatzan, Mendiolan, Pasaian, Garesen, Eunaten, Azkoienen eta Kintoan egin dituzte erasoak, "animalien zapalkuntzaren aurka" protesta egiteko.
2018/12/08 - 17:06
73 urteko Gasteizko ehiztari bat hil da Valderejon, ehiza-istripuan
13:00ak aldera, beste ehiztari batek botatako tiroa jaso du ustekabean, eta hil egin da. Ikerketa ireki du Ertzaintzak.
2018/10/23 - 08:24
Otsoa desagertzeko arriskuan dauden espezieen katalogoan sartuko du Jaurlaritzak
Ingurumen Sailak otsoen populazioa kudeatzeko plan bat ere onartuko du, Euskadiko Otsoa Taldeak 2015ean egindako eskaerari erantzunez.
2018/09/09 - 19:49
Ehiztari bat zauritu da Larunben, tiro bat jasota
Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, 58 urteko gizonezkoak tiro bat jaso du hankan.
2018/08/28 - 16:34
Basurde familia bat, Basauriko kaleetan
Ez dakigu nork grabatu duen Whatsappen bolo-bolo dabilen bideo hau. Irudietan, Basauriko Artunduaga poligonoan barrena dabilen basurde familia bat ikusi liteke.
2018/08/19 - 20:08
Txirrindulari bat tiroz zauritu du ehiztari batek Errioxan
Biktima Albelda de Ireguako 40 urteko gizonezkoa da.
2018/04/15 - 19:47
Ehiztarientzat 'errespetua' aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Ehiza-ekintza "legezkoa eta ingurugiroaren onerako" dela iritzita, milaka ehiztari manifestatu dira igande honetan.
2018/04/15 - 15:40
Urtero 300 milioi euro eta 1.850 lanpostu sortzen dutela diote ehiztariek
Onura ekonomikoaz gain, ingurugiroa orekatua mantentzeko ere ezinbesteko direla aldarrikatzen dute.
2018/01/21 - 15:28
Arabako nekazariek 6000 euro inguruko kalteak dituzte basurdeengatik
Ehiza denboraldiak irailetik otsailera arte dirau. Aurtengoan egun bat gehiago dago astean ehizan egiteko, basurde izurritea dela eta. Nekazariekin eta Arabako Foru Aldundiarekin hitz egin dugu.
2017/08/23 - 16:33
GPS lokalizazio sistema, basurdeek eragiten dituzten istripuak saihesteko
Nafarroan kezkatuta daude basurdeek eragindako istripuengatik. Joan den asteburuan, gau bakar batean 5 auto-istripu eragin zituzten oso puntu ezberdinetan.
2017/02/21 - 10:58
Inauterietan erabilitako animalia hilei buruzko ikerketa abiatu dute
Twitter eta Facebook sare sozialetan hainbat salaketa eta kexa jaso ostean hartu du erabakia Nafarroako Foruzaingoak.
2017/02/10 - 15:17
Iaz 1.300 basurde ehizatu ziren Gipuzkoako mendietan
Hala ere, eraso asko izan dituzte baserritarren euren etxaldeetan. Arrasaten, esaterako, zer egin ez dakite erasoak ekiditeko.
2016/11/18 - 12:39
Ehiza trofeoak lapurtzen zituen talde bat desegin dute Donostian
25 eta 56 urte bitarteko Donostiako lau bizilagun atxilotu dituzte. Disekatutako animaliak eta larruak osten zituzten gero merkatu beltzean saltzeko.
2016/11/01 - 19:38
27 urteko ehiztari bat hil da tiroz Huescan
Biktima ehizean ari zen Torrazo eremuan, Castiello de Jaca herrian (Huesca).
2016/10/08 - 19:12
13 urteko gazte bat zauritu da tiroz ehizaldi batean, Erratzun
Adingabea Amaiurkoa da, eta eskuin besoa eta hanka zauritu ditu tiroaren ondorioz.
2016/06/11 - 00:05
Zepoen bidez Araban sei animalia hil dituztela salatu dute ekologistek
Katu bat, hiru azeri eta bi basakatu aurkitu zituzten inguruetan. Ikerketa baten ostean, egilea nor izan den jakitea lortu dute.
2016/04/30 - 17:08
Orkatzek eragindako lau zirkulazio istripu izan dira Nafarroan
Urtea hasiz geroztik antzerako 42 ezbehar izan dira Nafarroako errepideetan.
2016/04/25 - 11:16
Orkatz bat harrapatu dute Iruñean
Ezbeharra asteburuan jazo da, Nafarroa etorbidean.
2016/04/22 - 13:52
Hiru istripu izan dira Nafarroan, orkatzak harrapatuta
Hiru zirkulazio-istripu izan dira bart gauean Arren, Fiteron eta Vianan. Istripuak orkatzen harrapaketengatik gertatu dira.