Eibar
2022/01/13 - 20:44
GI-627 errepidea bost orduz itxita egon da Eibar eta Soraluze artean, luizi baten ondorioz
06:15ean gertatu da lur-jausia, eta 11:50 arte zarratuta izan da Gipuzkoako bi udalerri horiek lotzen dituen errepidea.
2022/01/13 - 20:15
Gipuzkoak covid funtseko 25,1 milioi euro banatuko dizkie udalerriei
Oinarrizko zerbitzu publikoetara (osasungintza, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak) zein bestelako gaietara bideratu ahal izango dituzte baliabide horiek.
2022/01/13 - 17:06
Azkoitia, Bergara, Ordizia, Urretxu eta Tolosa dira EAEn 9.000 kasuko intzidentzia gainditu duten udalerriak
Arabak eta Bizkaiak ez dute 9.000 kasuko intzidentziara heldu den udalerririk, nahiz eta Abadiño, Berango, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Sopela nahiko gertu dauden.
2022/01/10 - 17:21
Bilbok eta Donostiak 6.000 kasuko intzidentzia gainditu dute
Ostegunekoak baino okerragoak dira gaurko datuak EAEko hiriburuetan. Gasteiz ez da oraindik 6.000 kasuko langara iritsi, baina 5.545ean du astelehen honetan intzidentzia Arabako hiriburuak (Bilbok 6.422an eta Donostiak 6.543an).
2022/01/07 - 17:13
Bizkaibuseko Avanza Durangaldea enpresaren greba lan hitzarmena berritzearen alde
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaibusen linea batzuetan zerbitzua eskaintzen duten Avanzada Durangaldea enpresako langileek, 2020tik iraungita dagoen lan hitzarmena berritzea eskatzeko.
2022/01/07 - 07:50
Gaur greba eguna dute Bizkaibusen zerbitzua ematen duten Avanza Durangaldea enpresako langileek
Deialdiak Eibar, Elorrio, Ermua, Laudio, Arrasate eta Urduña inguruan dabiltzan autobusei eragingo die.
2022/01/03 - 17:20
EAEko herri guzti-guztiek gorrian jarraitzen dute eta intzidentzia 4.400dik gorakoa da
Intzidentzia metatua 3.485 kasukoa da Araban, 4.245ekoa Bizkaian eta 5.130ekoa Gipuzkoan.
2021/12/30 - 18:35
EAEko herri guzti-guztiak daude gorrian, eta intzidentzia metatua 2.976koa da guztira
Añana eta Munitibar ziren gaur arte berdez eusten zioten bakarrak. Araban 2.593 kasukoa da intzidentzia, Bizkaian 2.813 eta Gipuzkoan 3.298koa.
2021/12/27 - 17:34
Gipuzkoak 2.300 kasuko intzidentzia metatua gainditu du
Arabak du intzidentzia-tasarik txikiena (1.875,78 kasu), eta, ondoren, Bizkaiak (1.939,26). Gipuzkoak 2.000 kasuko langa gainditu du (2305,34).
2021/12/23 - 16:26
Gipuzkoak lurralde zigortuena izaten jarraitzen du, Oñati, Villabona eta Legazpi buru dituela
Gainera, Aretxabaletan, Arrasaten, Eskoriatzan, Orion, Tolosan eta Urretxun intzidentzia 3.000 kasuren bueltan dago. Agurainek muga horretatik jaistea lortu du.
2021/12/20 - 14:18
Oñatin intzidentziak 3.000 kasuak gainditu ditu; Aretxabaleta, Eskoriatza eta Orio ere gertu daude
Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten, eta 10 udalerrik baino gehiagok dute 2000 kasutik gorako intzidentzia.
2021/12/16 - 14:34
Intzidentzia metatuak 1.000 kasuko langa gainditu du Araban, eta 1.500ekoa Gipuzkoan
Gainera, Aretxabaleta eta Tolosa zerrendara gehituta, zortzi dira 2.000 kasu baino gehiagoko intzidentzia duten Gipuzkoako herriak. Gasteiz, berriz, 1.000 kasutara iritsi da, eta Amurrio gertu dago, 958 kasurekin.
2021/12/13 - 14:17
Gipuzkoako zortzi udalerri handik 2.000 kasutik gorako intzidentzia dute
Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Eibar, Eskoriatza, Lazkao eta Villabona dira. Agurainen (Araba) behera egin du intzidentziak baina oraindik 2.500 kasu inguru biltzen ditu.
2021/12/09 - 21:58
Roberto Perez indarkeria polizialaren biktimari omenaldia egin diote Eibarren
Roberto Perez Jauregi omendu dute Eibarren. Indarkeria polizialaren biktima. 1970eko abenduaren 8an Burgoseko Gerra Kontseiluaren aurkako manifestazioan kaleko jantzita zihoan polizia batek tirokatu eta lau egunera hil zen.
2021/12/09 - 14:23
Arrasaten eta Eibarren, 2.000 kasutik gorako intzidentzia; Azpeitian, Ondarroan eta Agurainen, 3.000 ingurukoa
Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten, eta aipagarria da Debagoieneko kasua; izan ere, azken egunotan eskualde horretako hainbat herritan positibo asko atzeman dituzte, Aretxabaletan, Bergaran eta Eskoriatzan, besteak beste.
2021/12/06 - 13:27
Gipuzkoan eta EAEko dozenatik gora udalerri handitan 1.000 kasutik gorakoa da intzidentzia
Ez dago 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerririk eremu gorritik kanpo. Azpeitiak 3.000 kasuko intzidentzia du ia, eta Eibarrek, berriz, 2.000 kasuko intzidentziaren langa gainditu du.
2021/12/02 - 14:26
Intzidentzia 1.000 kasutik gertu dago Gipuzkoan; Azpeitian, 2.600etik gora
Gainera, Zumarragak, Urretxuk, Eibarrek eta Andoainek 1.500 kasuak gainditu dituzte 100.000 biztanleko.
2021/11/29 - 15:45
800eko langa gainditu du intzidentziak Gipuzkoan
Orotara 177 herri daude eremu gorrian EAEn: 24 Araban, 79 Bizkaian eta 74 Gipuzkoan.
2021/11/29 - 10:44
Deba, Oria eta Urumea ibaiek gainezka egin dute Gipuzkoan
Urumea ibaiak gainezka egin du Hernanin eta Astigarragan, Deba ibaiak Elgoibarren eta Mendaron, eta Oria ibaiak Andoainen.
2021/11/25 - 14:09
Bilbo eremu gorrira sartu da, aurrez Gasteizek eta Donostiak egin bezala
Gipuzkoa gogor astintzen ari da izurria, eta hainbat udalerri handik, tartean Zumarragak, Azpeitiak edo Urretxuk, 1.500 kasutik gorako intzidentziak dituzte.