Ekaitzak
2020/08/12 - 20:23
Atzoko ekaitzak Arabako Errioxako mahastiek behar zuten ura ekarri du
Mahasti bakar batzuetan eragin ditu kalte arinak atzoko harriak baina, oro har, euri jasak kalte barik mesede egin duela diote ardogileek.
2020/08/12 - 13:34
Abisu horia euriagatik gaur EAEn, ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pila daitezkeelako
15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, zaparrada trumoitsuak espero baitira, eta zenbait tokitan txingorra ere egin dezake. Asteazken honetan, giro aldakorrarekin jarraituko dugu.
2020/08/11 - 22:23
Txingorra eta euri jasak izan dira nagusi Espainiako hainbat tokitan
Sevillako Estepa herrian irudi ikusgarriak utzi ditu ekaitzak. Cebollan, Toledon, gogotsu bota du euria eta uholdeak eragin ditu.
2020/08/11 - 22:09
Euri-zaparrada bortitzak izan dira Arabako zenbait puntutan
Zaparrada trumoitsuak izan dira han-hemenka, haize bolada gogorrekin. Guardian 13,6 l/m² jaso dira 10 minutuan. Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du.
2020/08/11 - 17:55
Abisu horia aktibatu dute EAEn, euriagatik
15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, zaparrada trumoitsuak espero baitira, eta zenbait tokitan txingorra ere egin dezake. Metro koadroko 15 litro ur baino gehiago pila daitezke ordubetean.
2020/08/10 - 22:35
Tximista batek hildako animaliak putreek jateak harritu ditu artzainak
Tximista batek 32 ardi eta behi bat hil zituen atzo Nafarroan. Berehala hurbildu ziren putreak haien haragia jatera. Eta horrek harridura sortu du artzainen artean.
2020/08/10 - 14:46
Tximista batek Puertollanoko Repsol konplexuko gasolio-biltegi bat jo ta sutea piztu da
Hasiera batean herritarrak beldurtuta eta arduratuta egon diren arren, lasaitasun mezua helarazi zaie herritarrei, orain arte egoera kontrolpean baitago.
2020/08/09 - 22:37
Tximista batek 32 ardi eta behi bat hil ditu Sorogainen
Artaldea bete betean harrapatu zuen larunbateko ekaitzaren tximista batek. Artzaina orain aseguru-etxearen diru-laguntzaren zain da. Bitartean, saiak animalien gorpuak jaten ari dira.
2020/08/04 - 15:25
Isaias urakana AEBra iritsi da 140km orduko haize ufadekin
Oraingoz ez du kalte larririk eragin baina Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentroak haizeteak eta uholdeak iragarri ditu, eta biztanleei babesteko agindua eman die.
2020/06/01 - 12:05
Ekaitzak eta uholdeak Oman hegoaldean
4 egunetan egin duen euri kopurua bi urtetan jaso ohi dena izan da. Gainera, basamortuko herrialdea dela kontuan hartuta, fenomeno atomosferikoa oso arraroa da.
2020/06/01 - 11:24
Amanda ekaitz tropikalak 14 hildako utzi ditu El Salvadorren
Amanda depresio tropikalak gutxienez 14 hildako utzi ditu El Salvadorren. Horretaz gain, 1.200 familia baino gehiago etxetik atera behar izan dituzte eta 900 etxebizitza kaltetuta daude.
2020/05/10 - 16:50
Euriagatik alerta egoeran gauerdira arte
Ekaitzak lehertu eta haiekin eusi jasa handiak izan ditugu atzodanik. Gaur ere etengabe ari du. Eta arratsalderako beste fronte baten etorrerak, zaparrada mardulak eta etengabeak utziko dizkigu.
2020/05/10 - 15:04
Metro karratu bakoitzeko 40 litro baino gehiago pilatuko dira goizalde honetatik EAEn
Abisu horia astelehenera arte luzatu dute, euriteak espero direlako 00:00etatik aurrera Bizkaian eta Gipuzkoan.
2020/05/10 - 14:18
Euriteek luiziak eta ur-putzuak eragin dituzte Gipuzkoako errepideetan
Luizi baten ondorioz, hainbat orduz itxi behar izan dute N-634 errepideko errail bat, Getaria parean, Zarauz udalerrirako noranzkoan.
2020/05/10 - 13:42
Uholdeak eragin ditu ekaitzak Elgoibarreko zenbait zonaldetan
Gaueko ekaitzek uholdeak eragin dituzte Elgoibarreko zenbait zonaldetan. (Bideoaren egilea, ezezaguna)
2020/05/09 - 13:22
Trumoiak, tximistak eta txinpartak Euskal Herriko zeruan
Haizea, tximistak eta trumoiak izan dira asteburu honetan protagonista Euskal Herriko hainbat puntutan.
2020/05/05 - 11:01
Ekaitzak gogor astindu du Euskal Herria
Haizea, tximistak eta trumoiak izan dira bart gauean protagonista Euskal Herriko hainbat puntutan.
2020/05/05 - 10:39
Donostiako zerua argitu dute tximistek
Eguraldia erabat aldatu zen atzo 21:00ak aldera. Bero handiaren ostean, enbata sartu zen kostaldean. Tximistek eta trumoiek irudi ikusgarriak eskaini zizkiguten.
2020/04/19 - 12:27
Leitzako, Goizuetako eta Berastegiko bazterrak erabat zuritu ditu txingorrak
Elurra dirudien arren, txingorra da bideo honetako protagonista. Larunbat arratsaldeko ekaitzak, besteak beste, Leitzako, Goizuetako eta Berastegiko bazterrak zuritu zituen.
2020/03/06 - 20:47
Opakua eta Bernedo mendateetan kateak beharrezkoak dira
Gainera, Bernedo itxita dago kamioientzat azken orduetan botatako elurragatik. Bestalde, Zaldiaran, Urduña eta Kruzetan kontuz gidatzeko gomendioa eman du Ertzaintzak.