Ekaitzak
2021/01/04 - 22:24
15 mendate itxi dituzte elurraren ondorioz Euskal Herrian
Sare nagusia zabalik dago baina arretaz gidatzeko eskatu dute. Elur eta euri denboraleak hainbat istripu eragin ditu errepideetan.
2021/01/04 - 12:13
Eragozpen txikiak sortu ditu elurrak Gasteizko autobus zerbitzuan
Tuvisako autobus batzuk atzerapenekin ari dira, eta beste zenbaitek ibilbidea aldatu behar izan dute elurragatik edo izotzagatik.
2021/01/03 - 17:23
Elurrak errepideen egoera zaildu du asteburuan
Arantzazu, Artikutza, Bizkaiko behatokia, Elosua, Larreineta eta Urkiola mendateak itxita daude elurragatik eta izotzagatik. Kontuz ibiltzeko eskatzen dute Altuben eta Etzegaraten.
2021/01/02 - 19:54
EAEko sei mendate itxita daude elurragatik
Aiurdin, Arrate, Opakua, Umaran, Urkiola eta Zaldiaran mendateak itxita daude elurragatik eta izotzagatik.
2020/12/12 - 17:57
123 km/hko haize ufadak Jaizkibelen eta 6,5 metroko olatuak Donostian
Nafarroak abisu horian jarraitzen du euriagatik, elur-jausiengatik eta urtzeengatik. Tuteran neurriak hartu dituzte Ebro ibaiak gainezka egin dezakeelako igande arratsaldean.
2020/12/09 - 12:10
Elur-ekaitza Gorbeia mendian
Patxi Lopez Muñozek Gorbeia mendian egindako txango batean grabatutako bideo ikusgarria.
2020/12/05 - 21:45
52 urteko gizon bat hil da Iturrigorri mendian, Aiaran
Antza denez, konortea galdu du, eta hipotermiaz hil egin da. Erreskatea oso konplexua izan da eta orduak iraun ditu, euria, behe-lainoa eta haizeagatik helikopteroa ezin izan baita bertaratu.
2020/12/04 - 11:53
Autoek kateak behar dituzte Opakuan eta Herreran
Nafarroan, Iturzaetako lepoa eta Belagua itxita daude errepidean pilatu den elurraren ondorioz. Segurtasun Sailak kontu handiz gidatzea gomendatu du Azazetan, Gasteizko mendatean eta Bernedon.
2020/11/19 - 14:11
Iotak 38 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
Fenomenoak indarra galdu du eskualdean, baina arriskua ez da desagertu "euriteak" izatea espero baitute. Ekaitzaren arrastoen aurrean kontuz ibiltzeko eskatu diete agintariek herritarrei.
2020/10/14 - 08:31
Abisu horia ezarri dute Gipuzkoan, eurite iraunkorrengatik
Metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatu daitezke 24 ordutan Gipuzkoako zenbait tokitan, bereziki ekialdean.
2020/10/13 - 17:12
Suitzako arroila batean desagertu zen Alloko bizilagunaren bila jarraitzen dute
Ezbehar hartan, Uharte Arakilgo 29 urteko gazte bat, Alloko 33 urteko beste bat eta Gueñesen bizi zen 48 urteko bizkaitar bat hil ziren. Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen lau turistak.
2020/10/05 - 19:42
Olatu ikusgarriak, Donostiako Pasealeku Berrian
Koldo Murua eitb.eus-eko erabiltzaileak Alex ekaitzak asteburuan Donostian eragindako olatu izugarriak grabatu ditu.
2020/10/04 - 13:00
81,5 litro metro koadroko utzi ditu 'Alex' ekaitzak 24 ordutan Bermeon eta Arteagan
Gainera, Bermeoko Almike estazioan jaso dute ordubetean euri gehien: 13,5 litro metro koadroko. Ondoren, Irunen, Behobiakoan: 13,4 litro.
2020/10/03 - 23:13
'Alex' erauntsiak euri-jasa bortitzak eta uholdeak utzi ditu Frantzian eta Italian
Gutxienez zortzi pertsona, tartean bi suhiltzaile, desagertu dira Niza hiritik gertu. Bi pertsona hil eta beste 16 desagertu dira Italiako iparraldean.
2020/10/03 - 19:54
'Alex' erauntsiak bi hildako eta 24 desagertu utzi ditu Frantzian eta Italian
8 pertsona, tartean bi suhiltzaile, desagertu dira Nizatik gertu (Frantzia). Bestalde, bi pertsona hil eta beste 16 desagertu dira Italiako iparraldean.
2020/10/02 - 22:06
Alex ekaitzak 5 metrotik gorako olatuak utzi ditu euskal kostaldean
Arratsaldeko 6etako itsasgorarekin batera, babes-neurriak hartu behar izan dituzte kostaldeko hainbat herritan; Zarautzen eta Pasaian, besteak beste.
2020/09/18 - 12:31
Sally urakanak kalteak utzi ditu AEBko hego-ekialdean
Euri-jasak eta uholdeak eragin ditu Alabaman eta Georgian, Hego eta Ipar Carolinara bidean.
2020/09/15 - 11:50
Sally ekaitza urakan bihurtuta iritsiko da gaur New Orleansera eta Alabamara
Lurra jotzean haize bolada gogorrak, olatu handiak, euriteak eta uholdeak eragingo omen ditu. Atlantikoan beste lau ekaitz atzeman ditu AEBko Urakanen Zentroak, baina oraindik ez dira arriskutsuak.
2020/08/28 - 15:39
Abisu horia ezarri dute larunbat honetarako Bizkaian eta Gipuzkoan, euriagatik
Abisu horia 06:00etatik 24:00etara egongo da indarrean, zaparrada trumoitsuak espero baitira. Egunaren lehen partean kostaldean prezipitazio iraunkorrak espero dira.
2020/08/24 - 10:46
Laura ekaitz tropikalak zortzi hildako eragin ditu Dominikar Errepublikan eta Haitin
Laura ekaitz tropikalak gogor jo ditu Dominikar Errepublika eta Haiti. Gutxienez zortzi hildako, uholdeak eta kalte material handiak utzi ditu Laurak.