15 mendate itxi dituzte elurraren ondorioz Euskal Herrian
Euskal Herria astintzen ari den elur eta euri denboralearen ondorioz, 15 mendate, denak bigarren mailakoak, zirkulaziora itxi behar izan dituzte, Ertzaintzak eta Foruzaingoak eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Hain justu, elurra dela eta, abisu horian daude Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroa.
EAEn 12 dira itxitako mendateak (19:30eko egoera): hiru Bizkaian (Barazar, Dima eta Urkiola) eta launa Gipuzkoan (Arantzazu, Artikutza, Elosua, Karabieta eta Elgeta) eta Araban (Azazeta, Opakua, Herrera eta Urduña). Nafarroan, honakoak dira zarratutakoak: NA-7510a (San Miguel de Aralar, laugarren kilometrotik aurrera), NA-2011 (Salazar-Frantzia, 7. kilometrotik) eta NA-2012a (Otsagabia-Irati, 7. kilometrotik aurrera). A-15 autobidea ere itxita dago Irurtzun eta Leitza artean.
Horrez gain, autoek kateak behar dituzte Altuben eta Kurtzetan (Araba). Nafarroan, beste hainbeste gertatzen da NA-138an (Iruñea-Frantzia, Alduides), NA-2520 (Olague-Zubiri), NA-1740 (Irurita-Eugi) eta NA-137 (Burgi-Izaba-Frantzia, 45. kilometrotik aurrera) errepideetan.
Errepide sare nagusia zabalik dago, baina elurra kentzeko makinak etengabe ari dira lanean. Ertzaintzak eta Foruzaingoak arretaz gidatzeko eskatu dute, batez ere bigarren mailako errepideetan.
Hamaika istripu eta arazo
Goizean goizetik arazoak izan dira A-15ean, Berastegin (Gipuzkoa); AP-68an, Altuben (Araba); BI-633 errepidean, Mallabia parean (Bizkaia); GI-2639 errepidean, Elgetan (Gipuzkoa), eta mendateetan. Elurra kentzeko makinen lanari esker, hobera egin du egoerak. Baina arratsaldean berriro egin du okerrera denboraleak eta beste hainbat istripu izan dira errepideetan.
Araban, elurrak mugikortasun arazoak sortu ditu hiriburuan. Hori horrela, atzerapenak eta ibilbide aldaketak izan dira Gasteizko autobus zerbitzuan.
BIDEOA | 300 metrotik gora hainbat herri zuritu ditu elurrak Gipuzkoan eta Bizkaian
BIDEOA | Hiru mendizale erreskatatu dituzte Gorbeia mendian
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru pertsona hil dira Caparrosoko abeletxe batean, minda hobi batean harrapatuta
La Calzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak