Elkarrizketak kultura arloko pertsonei
2018/02/04 - 14:25
Pozak eztanda egin du 10 aldiz Goya Sarien gonbidatuen gelan
'Handia' filmaren familiak, lagunak eta langileak pozaren pozaz hartu dituzte irabazitako 10 golardoak.
2018/02/02 - 10:37
'Gol baten moduan ospatu genuen ‘Handia’ren izendapen bakoitza'
"Handia"k beste mugarri bat ezarriko du larunbatean, otsailak 3, bere ibilbide historikoan: 13 izendapen ditu egun horretan Madrilen emango dituzten Goya sarietarako. Zuzendariekin hitz egin dugu.
2018/02/01 - 12:36
Kvelertak: 'Bilboko kontzertuan energia, izerdia eta adrenalina egongo dira'
Norvegiar taldeak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian igandean, otsailak 4, Metallicari laguntzen Europan egiten ari den biran etenaldia eginda.
2018/02/01 - 10:30
Eneko Sagardoy: '13 izendapenak saria dira filmarentzat'
“Handia”, euskarazko inoizko pelikula ikusiena, aurten Goya sarietarako izendapen gehien dituen filma da. Hautagaiotako bat Eneko Sagardoy aktorea da, gizonezko aktore berri onena irabazteko izendatua
2018/01/29 - 11:56
Belako: 'Zirrara askoz handiagoa sortzen digu orain musikak'
Belakok “Render me numb, Trivial Violence” diskoa kaleratuko du otsailaren 23an, eta etxean aurkeztuko du zuzenean, Bilboko Euskalduna jauregian, biharamunean, hilaren 24an.
2018/01/26 - 13:50
Garbi Losada: '‘Dublindarrak’ gizatasunaz mintzo da, eta horrek unibertsal egiten du'
Arriaga Antzokian estreinatu eta gero, Ados Teatroa konpainiak “Dublindarrak” James Joyceren lanean oinarritutako antzezlana Euskal Herriko agertokietara eramango du asteburu honetatik hasita.
2018/01/24 - 10:37
Mikel Gorosabel: 'Musika kanporatzeko gune pertsonal librea da proiektu berria'
Mikel Gorosabel musikariak “Barne basoan barna” bakarkako diskoa kaleratu du, EH Sukarra taldeko liderraren unibertso musikal osoa islatzen duen lan askotarikoa.
2018/01/23 - 10:54
'Estiu 1993', Malena Alterio eta Javier Gutierrez, garaile Feroz sarietan
Emakumeek zinema-industrian egiten duten lana aldarrikatu dute, emate-ekitaldian, eta, halaber, sexu-abusuak salatu dituzte.
2018/01/08 - 10:08
Del Toro garaile, sexu-erasoen aurkakoak izan diren Urrezko Globoetan
Zuzendari Onenaren golardoa lortu du; 'Big Little Lies' telesailak, berriz, lau sari eskuratu ditu. Aktoreak eta zuzendariak beltzez jantzi dira, sexu-erasoen aurka egiteko.
2018/01/05 - 17:06
Elias Querejeta zinema-eskolak astelehenean irekiko du izena emateko epea
Hala eman dute jakitera, Donostian, Gipuzkoako Kultura ahaldunak, Zinemaldiak, Filmategiak eta Tabakalerak.
2018/01/05 - 10:29
Munduko muralik politena Baionan dago, web-orri baten iritziz
Waid Walls atari suitzarrak Deih artista valentziarrak Lapurdiko hiriburuan duela hilabete batzuk egindako murala saritu du. Ulysse-Darracq kalean dago, eta beste 54 hautagairi gailendu zaie.
2018/01/03 - 16:05
Garrazak eta Lasak 'Paisaiak eta pasarteak' erakusketa ireki dute Bilbon
Biak dira eskultoreak, bai eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean irakasleak; haiekin izan da EiTB.
2017/12/29 - 14:59
Gehienez 12 zentimetroko tamaina duten artelanak, Pasai San Pedron ikusgai
Turkiatik iritsitako obrak ere badaude; Gipuzkoako aipatutako herrian ez ezik, Portugalen ere izango dute erakusketa bitxi honetaz gozatzeko aukera.
2017/12/27 - 16:17
Rafael Munoaren gaineko erakusketa bat ireki du Donostiako Untzi Museoak
1763an, norgehiagoka izan zen Zarautzeko eta Getariako eskifai batzuen artean, balea-ehiza tarteko; bi menderen buruan, Munoak bederatzi paneletan kontatu zuen istorio hura. Museoan daude orain.
2017/12/20 - 17:31
Euskararen egungo egoera zein den jakiteko 33 adierazleko tresna sortu dute
EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko administrazioen elkarlanaren emaitza da; aukera ematen du web orri batean kontsulta egiteko. Informazioa, gainera, eguneratzen da.
2017/12/18 - 23:18
30.000 ikasle ari dira ikasten, egun, etorkizuneko bertsolariak izateko
500 ikastetxetan baino gehiagotan iakasten da bertsolaritza; Maialen Lujanbio eta enparauen lekukotza hartuko dute etorkizunean.
2017/12/18 - 20:35
Lau urtez eramango du txapela, berriro ere, Maialen Lujanbiok
Sebastian Lizasok jantzi zion BECen, atzo, finala amaituta. Bikain ibili zen Lujanbio egun osoan.
2017/12/18 - 19:01
Tracking Bilbao jardunaldiak martxan dira
Interneteko kulturari buruzkoak dira. Manuel Bartual marrazkilari, zuzendari eta txiolari ospetsuak parte hartu du gaur, lehen egunean; euskal pelikula berrienen efektu bereziez ere aritu dira.
2017/12/15 - 16:13
Bilbao Mendi Film Jaialdiak 'Zortzi Yukon' euskal pelikula aurkeztuko du
Mattin Zeberio Larrazak zuzendu du; jaialdiak orain arte izandako zuzendaririk gazteena da.
2017/12/15 - 13:11
'Star Wars: The last Jedi' mundu osoko zinema-aretoetara iritsi da
Ostiral honetan da estreinaldia; milioika jarraitzailek gozatuko dute pelikulaz Gabonetan.