Elkarrizketak kultura arloko pertsonei
2017/12/14 - 15:54
Lola Floresen bi koadro, Athleticen Museoan ikusgai
Athleticen Museoak irudi, dokumentu eta artelan interesgarri asko biltzen ditu. Horien artean daude Lola Flores abeslariaren bi artelan. Horietan emakumezko jokalariak ageri dira zuri-gorriz jantzita.
2017/12/14 - 11:31
Eneko Sagardoy, Altzoko Handiari: 'Utziko didazu zure istorioa kontatzen?'
Eneko Sagardoy 'Egun On Euskadi' saioan izan da, Goya sarietarako aktore onenaren sarirako izendatu eta hurrengo egunean. Altzoko Handiaren papera egiteko baimena eskatu ziola kontatu du durangarrak.
2017/12/12 - 15:39
'Rolls-Royce, estiloz beteriko mende bat' erakusketa ikusgai Bilbon
Ostiralean irekiko ditu ateak Bilboko Euskalduna Jauregiak Rolls-Royceentzat. Gaur iritsi dira bilduma honetako lehenengo autoak; estiloz eta kontu handiz sartu dituzte ekarri dituzten lehen aleak.
2017/12/08 - 21:12
Xabier Egañaren obra ikusgai Andetxako San Migelen, urtarriletik aurrera
Zazpi urte igaro ditu Xabier Egañak San Migelko hormak margotzen. Ebanjelioetatik hartutako edo egungo pasarteak ikus daitezke irudietan.
2017/12/08 - 16:40
Idazleek eta argitaletxeetako arduradunek Azokaren balioa nabarmendu dute
Hirugarren eguna du Durangoko Azokak gaur; milaka lagun dabiltza bertan, jaieguna dela aprobetxatuz.
2017/12/07 - 21:42
Ilara handiak, 'Go!azen'eko aktoreen sinadurak lortzeko
Durangoko Azoka igandera arte den arren, ostiral eta larunbatean zaleek ostiral eta larunbatean izango dute aukera 'Go!azen' telesaileko aktoreekin egoteko.
2017/12/07 - 12:51
Zupiriak dio erakundeek sormenaren kultura bultzatu behar dutela
Kultura sailburuaren iritziz, diru-laguntza publikoak beharrezkoak dira, ekoizpena merkatura iristea xede.
2017/12/06 - 18:16
Ilara luzeak goizean goizetik Durangoko Azokan
Azokara gerturatu direnek eurek erositako liburu zein diskoak sinatzeko aukera izan dute.
2017/12/06 - 17:02
Abian da 52. edizioa, 'Sormenaren lurraldea da' leloarekin
Martxel Rodriguez dantzariak egin dio ongi etorria Durangoko Azokari ateak ireki direnean. Abenduaren 10era arte egongo da aukera ekitaldiez gozatzeko.
2017/12/06 - 15:03
Durangoko Azokak ateak ireki ditu
Durangoko Azokak goizeko 10:30etan ireki ditu ateak, dantzak lagunduta. Kultura ekitaldi honek ateak igandean itxiko ditu, abenduaren 10ean.
2017/12/06 - 13:39
Durangoko Azoka 2017
2017ko Durangoko Azokak gaur ireki ditu ateak. Hauek dira abenduaren 6an Azokak utzi dizkigun irudi batzuk.
2017/12/05 - 17:07
Altzoko Handiaren testamentu originala ikusi dugu
Azken 500 urteko dokumentu ofizialak gordetzen dira Tolosako eraikinean. Birgaitze lanak hasi aurretik, aste honetan ate irekien jardunaldiak egingo dituzte.
2017/12/05 - 15:04
Nerea Mujika: ‘Bisitariak ez du igarriko aurrekontuan izan dugun hutsunea’
Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko presidentea, 2017ko Durangoko Azokaz aritu da ‘Egun On Euskadi’n. Aurtengo helburuez eta Azokan aurkituko dugunaz aritu da Mujika.
2017/12/04 - 18:32
Finaletik bi astera, Amets Arzallus lasai
Gaiek arduratzen dute gehien bat duela lau urteko txapelduna. Maialen Lujanbio finaleko emakume bakarra izatea ez dela egungo bertsolaritzaren irudia esan du.
2017/12/01 - 23:19
Ibon Sarasola hizkuntzalariak 2017ko Abbadia saria jaso du
Gipuzkoako Foru Aldundiak, honela, sarituak euskara batua "tresna zorrotza" bilakatzeko egindako lana nabarmendu nahi izan du.
2017/11/30 - 16:14
Travellin' Brothers: 'Nashvillen grabatzea ametsa izan da'
Bizkaitar taldeak, 2015eko Blues Talderik Onena Europan, zazpigarren diskoa grabatzen bukatu berri du AEBko hiri horretan, jotzen duten musika estiloaren munduko hiriburuan.
2017/11/27 - 16:06
Jon Maia: 'Bertso eskoletakook ekarri genuen iraultza jaso nahi nuen'
80ko eta 90eko hamarkadetan bertsolaritzan izandako eraberritze prozesuaren argazki pertsonala bildu du bertsolariak Berriak jaio ginen liburu autobiografikoan.
2017/11/26 - 15:51
Ander Berrojalbizen 'Herejeen alaba' liburua aurkeztuko dute Tabakaleran
Joseba Sarrionandiaren 'Kristalezko bihotza' ipuina abiapuntu hartuta idatzi du egileak bere bigarren liburua. Irakurketa musikatua eta solasaldi baten inguruan egingo dute aurkezpena.
2017/11/24 - 15:55
Berri Txarrakek ''Infrasoinuak'' disko berria kaleratu du
2018ko martxoaren 17an BECen izango da Berri Txarraken kontzertua. Hala ere, aurretik Asian eta Australiak aurkeztuko dute bederatzi abestiko lan berria.
2017/11/23 - 16:19
'Euskaraldia' ekimena aurkeztu dute gaur Bilbon
'Euskaraldia' hizkuntza ohituren aldaketa helburu duen ekimena da. Datorren urtean egingo da lehen edizioa, '11 egun euskaraz' lelopean.