Elur-jausiak
2023/01/20 - 23:12
Erreskate taldeak Fitz Roy mendira heltzen saiatuko dira hurrengo egunetan, eguraldiak ahalbidetzen badu
Argentinako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, eguraldiaren jarraipena egingo dute, hurrengo orduetan edo egunetan erreskate taldea abian jar daitekeen egiaztatzeko.
2023/01/20 - 22:31
Espainiako Mendi Kirolen Federazioa: "Ez dago bi mendizaleak bizirik aurkitzeko itxaropenik"
Bilaketa-lanak ez dira hasi ere egin, inguru horretan arrisku handia dagoelako. Desagertutakoak Iker Bilbao (Durangokoa da, baina Abadiñon du bizitokia) eta Amaia Agirre gasteiztarra dira.
2023/01/20 - 20:30
3.405 metroko Fitz Roy edo Chalten, ''mendi ketsua''
Andeetako erraldoien garaieraren erdira iristen ez den altuera izan arren, mendiak "zailtasun handiko" ospea du.
2023/01/20 - 18:42
Bi euskal mendizale desagertu dira Patagonian
Fitz Roy mendian desagertu dira, hain zuzen ere, elur-jausi batek harrapatu eta gero. Haiekin zihoan beste euskal mendizale batek eman du desagerpenaren berri.
2022/12/24 - 11:46
Elurteak gutxienez 8 hildako utzi ditu Japonian
Azken urteetako elurterik handienak arazoak eragin ditu errepideetan eta trenbideetan, eta zenbait etxebizitza argindarrik gabe utzi ditu Asiako herrialdearen ipar-mendebaldean.
2022/12/18 - 13:55
Elurte handi batek guztiz estali du Hego Dakotako abeltegi bat, animalia eta guzti
Hego Dakotako abeltegiko animaliak erabat hotz geratu dira elurrez estalita, irudi ikusgarri hauetan ikus daitekeenez.
2022/10/05 - 12:03
Gutxienez lau hildako eta 30 bat desagertu Indiako Himalaian izandako elur-jausi baten ondorioz
Elur-jausia Draupadi Ka Danda II (4.880 m) gailurrean gertatu da, Uttarakhand estatuan. Formazioan zeuden 34 alpinistek, zazpi irakaslek eta erizaintzako laguntzaile batek osatzen zuten taldea.
2022/07/05 - 00:00
Gutxienez 7 hildako eta 13 desagertu Dolomitetako ezbeharrean
Agintariek uste dute Marmoladako glaziarreko izotza jausi zen eremuan desagertu gehiago egon litezkeela.
2022/07/04 - 17:53
Zazpira igo da Alpeetako Marmolada glaziarrean hildako mendizaleen kopurua
Gainera, 10-15 bat pertsonak desagertuta jarraitzen dute. Agintarien ustean, agian ezingo dituzte biktima guztiak identifikatu, eroritako izotz eta harriek zauri handiak eragin baitituzte hilotzetan.
2022/05/22 - 20:51
Lleidan, 2018an, elur-jausi batean hildako mendizale bergararra CSICeko langilea zela aitortu du Justiziak
Unai Perez de Arenaza 2018ko martxoaren 22an hil zen mendi-istripuan, Salamancako kide batekin batera. Gainera, Roberto Sanchez Lasarteko ikerlaria, larri zauritu zen. CSICeko hiru goi karguren kontrako prozesu judizialak irekita jarraitzen du, langileen segurtasunaren kontrako delituagatik.
2021/05/24 - 14:34
CSICeko hiru kargudun ikertzen ari dira Bergarako mendizale bat hil zen istripuagatik
2018ko martxoaren gertatutako mendi istripu berean, Roberto Sanchez ikertzaile lasartearra larri zauritu zen.
2021/01/14 - 21:23
Ikaragarrizko elur-jausia, Gorbeia mendian
Zabaleran 20 bat metro izan ditzake eta luzeeran 100 bat. Elurra jausita, lurra agerian geratu da. Zorionez, elurrak ez du inor harrapatu.
2021/01/06 - 12:29
Ganekogorta mendiko hegoaldeko bidea itxi dute elur-jausi arriskuagatik
Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, iparraldeko bidea baino luzeagoa baita.
2020/12/13 - 21:49
Elur-jausi bat izan da Belaguan, alerta horia kendu eta gutxira
Juan Pitotik gertu izan da elausoa. Elur-jausien arrisku baxuagatik alerta horia ordu batzuk lehenago kendu du Estatuko Meteorologia Agentziak.
2020/01/14 - 12:57
Gutxienez 64 hildako eta 20 desagertu Kaxmirren, elur-jausiengatik
Gutxienez 64 pertsona hil dira eta beste 20 desagertuta daude Pakistanek kontrolatutako Kaxmiran hainbat herri kolpatu dituzten elur-jausi batzuen ondorioz.
2019/02/20 - 12:58
Gutxienez 10 lagun desagertu dira Suitzako eski-estazio batean izandako elur-jausian
Crans-Montana eski-estazio suitzarrean izandako elur-jausiaren ondorioz 10-12 pertsona desagertuta daude atzotik.
2018/04/01 - 21:59
Hiru alpinista espainiar hil dira Suitzan elur-jausi baten ondorioz
Gainera, beste bi arin zauritu dira. Elur-jausia gertatu denean, pistatik kanpo zebilen alpinista-taldea, Valais kantonamenduan.
2018/03/23 - 11:28
Vall d'Araneko elur-jausiak oso larri zauritu zuen pertsona euskal herritarra da
44 urteko zauritua Vall de Boin (Lleida) bizi da. Hasiera batean, Viellako ospitalera eraman zuten, baina zaurien larritasuna ikusita, azkenean Bellvitgera (Bartzelona) eraman behar izan zuten.
2018/03/22 - 22:29
Bergarako mendizale bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta
Gainera, beste pertsona bat hil eta hirugarren bat oso larri zauritu ditu elausoak. Elur-jausia Vall d’Aranen gertatu da, Vall de Conanglesen.
2018/03/22 - 22:06
Bergarako gizon bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta
44 urteko Unai Perez de Arenaza Bergarako (Gipuzkoa) bizilaguna hil da gaur Vall d’Aranen (Lleida), elur-jausi batek harrapatuta, konkretuki, Vall de Conanglesen.