Elur-jausiak
2016/03/27 - 23:48
Mendizale bilbotar bat hil da Ordesan, elur-jausi baten ondorioz
Ibilaldi bat egiten ari zen emakume batekin batera Balcón de Pineta izenez ezagutzen den gunean, Ordesako Parke Nazionalean (Huesca).
2016/01/06 - 12:25
Eskiatzaile bilbotar bat hil da Frantzian, elur-jausi bategatik
Hildakoak 36 urte zituen, eta pistetatik kanpo ari zen eskiatzen beste hiru lagunekin batera.
2015/06/22 - 12:29
Kataluniako bi mendizale eta Valentziako bat hil dira Kirgizistanen
Espedizioko gainerako kideak onik daude eta, orain, lanean ari dira hildako mendizaleen hilotzak berreskuratzeko.
2015/04/29 - 22:16
Everesteko behe kanpamenduan izandako elur jausiaren irudi berriak
Han bezala elur oldeak izan ziren hainbat tokitan larunbatean. Horietako batek Lantang parke nazionaleko herrixka bat harrapatu zuen eta trekking egiten zeuden 250 mendizaleren berririk ez zen.
2015/04/27 - 10:27
Everesteko elur-jausi ikusgarria, Jost Kobusch alpinistak grabatuta
Jost Kobusch alpinista alemaniarrak Nepalgo lurrikararen ondoren Everesteko behe kanpamentua suntsitu zuen elur-jausi izugarria grabatu zuen bere kamerarekin.
2015/04/26 - 12:30
2.500 hildakotik gora eta 6.000 zauritu jada, lurrikararen ondorioz
igandean Richter eskalan 6,7 gradu harrapatu dituen erreplika bat izan da. Gainera, gutxienez 22 hildako eta 217 desagertu daude Everest aldean.
2015/04/26 - 11:19
Googleko zuzendari bat hil da Everesten, lurrikararen ostean
Dan Fredinburg zuen izena; Everesten ibilaldia egitera joana zen, eta Googleren Pribatutasun Arloan lan egiten zuen.
2015/04/25 - 14:26
Gutxienez 18 hildako Everest behealdean, lurrikararen ondorioz
Gainera, zauritu ugari izan dira. Iruñean bizi den Javier Camacho mendizalea bertan dago, baina onik dagoela jakinarazi du.
2015/04/25 - 11:32
Lurrikarak Nepal gogor astindu eta 1.900 hildako baino gehiago utzi du
Gainera, hemezortzi mendizale hil eta beste asko zauritu dira Everesten magaleko kanpalekuan. Azken 81 urteetako sismorik bortitzena izan da gaurkoa.
2015/02/21 - 17:56
Panticosako Bainuetxea hustu dute elur-jausien arriskuagatik
Bainuetxera heltzeko errepidea, A-2606, itxi egin dute elur-jausiak izateko arriskua dela-eta. Enpresaren zuzendariak erabakia salatu du, horren ondorioz, 100.000 euro galduko dituelako.
2015/02/01 - 21:46
Elorrioko eskiatzailea hilik aurkitu dute Candanchun
Rinconada inguruan topatu dute, eskirako itxita zegoen gune batean. Hildakoa, 39 urteko gizona, beste lagun batekin batera ari zen bertan eskiatzen, elur-jausia gertatu zenean.
2015/02/01 - 15:25
Hilda aurkitu dute Candanchun desagertuta zegoen eskiatzailea
Dirudienez, elur olde batek harrapatu zuen, lagun batekin pistatik kanpo eskiatzen ari zela.
2015/02/01 - 10:51
Elur-jausi batean harrapatutako bizkaitarraren hilotza aurkitu dute
39 urteko elorriarra elur-jausi baten azpian harrapatuta zegoen larunbataz geroztik, Candanchun.
2015/01/31 - 19:31
Elur-jausi batek eskiatzaile bilbotar bat harrapatu du, Candanchun
40 eta 45 urte bitarteko bilbotarra da. Harekin zihoan eskiatzaile bilbotarra onik atera dute, hipotermia zantzuekin. Bilaketa lanak bertan behera gelditu dira igandera arte.
2014/10/16 - 16:05
Gutxienez 20 mendigoizale hilik elur ekaitzaren ondorioz Himalaian
20 mendigoizale hilik eta 85 inguru desagertuta Himalaia mendikatean, Nepalen, elur jausien ondorioz. Erreskate lanetan zibiliak eta militarrak dabiltza. Zendutakoak, herrialde desberdinetakoak dira.
2014/04/19 - 12:59
3 xerpak desagertuta jarraitzen dute Everesteko elur-jausiaren ondoren
Elur-oldeak 13 xerparen heriotza eragin zuen, eta beste sei zauritu zituen. Azken zortzi urteetako elur-jausirik larriena izan da.
2014/04/18 - 11:45
Gutxienez 12 xerpa hil dira elur-jausi batek harrapatuta, Everesten
Ezbeharra 6.200 metro ingurura jazo da, 50 bat mendizale -gehienak xerpak- I. kanpalekutik II.era zihoazenean.
2013/03/27 - 09:44
Formigalen elur-jausiak harrapatutako neskatoa hil da
Ordu batzuk lehenago, neskatoa heriotza zerebral egoeran zegoela iragarri dute Miguel Servet Zaragozako ospitaletik. Atzeraezinezko prozesua zela jakinarazi dute.
2013/03/25 - 22:03
Elur-jausi batek hiru adingabe harrapatu ditu Formigalen
Harrapatu duen neskatxo bat oso larri eraman dute helikopteroz Zaragozako ospitalera, eta bere egoera kritikoa da.
2013/03/25 - 21:40
Elur-jausi batek hiru adingabe harrapatu ditu Formigalen
Horietako bi euren kasa atera dira elurpetik, baina hirugarrena erreskatatu egin behar izan dute, eta osasun egoera larrian helikopteroz eraman dute Zaragozako ospitale batera.