Elurra
2023/01/24 - 13:07
Ostegunean ere indarrean egongo da elurragatik egunotarako EAEn ezarritako abisu horia
Ostiralera arte, gutxienez, 1.000 metrotik behera botako du elurra. Gainera, izotza egingo du hanbat tokitan.
2023/01/23 - 13:51
Hotzak aginduko du asteon
Aste hotza datorrela diote iragarpenek, asteko tenperatura beroenak 8 graduren bueltan egongo baitira kostaldean, eta 4 graduz azpikoak izango baitira barnealdean.
2023/01/22 - 10:48
Abisu horia tenperatura minimoengatik eta izotzagatik egunaren hasieran eta amaieran
Izotzagatik ezarritako abisu horia 10:00ak arte egongo da indarrean eta 20:00etatik 24:00etara ere bai, Gipuzkoan eta Nafarroako iparraldean. EAEko mendialdeetan, berriz, egun osoan zehar.
2023/01/21 - 15:01
Urkiolara ez igotzeko eskatu du Ertzaintzak, auto pilaketa dagoelako eta asko gaizki aparkatuta
Mendate guztiak irekita daude EAEn baina kontuz gidatu behar da 20tik gora errepidetan, izotza edo elurragatik.
2023/01/21 - 13:26
-8,6 gradu Agurainen eta -7 Erremendian, gaurko tenperatura minimoak Euskal Herrian
Hotz eta lehor dator asteburua. Jaurlaritzako Segurtasun sailak abisu horia ezarri du elurragatik 12:00etatik 24:00etara eta izotzagatik 20:00tik 24:00ra.
2023/01/21 - 11:04
Eusko Jaurlaritzak asteburu honetan mendira ez joatea aholkatu du
Elurraren kanpoko geruzan izotza sortu da eta egoera arriskutsuak eragin ditzake. Bestalde, AEMETek elur-jausien arriskuaz ohartarazi du Pirinioetan.
2023/01/19 - 21:59
Asteburuan hotza itzuliko da, baina lehorra izango da, prezipitazio eskasarekin
Larunbatean, gehienez ere, 2 zentimetroko elur geruza pilatu daiteke 600 metrotan eta 5 zentimetroko elurra 1.000 metrora. Gainera, egun horretan beste abisu hori bat ezarriko da barnealdean izotz txikia egingo duelako, eta Araban eta mendi inguruetan ertainak izan litezke.
2023/01/19 - 21:51
Esako urtegia, airetik ikusia
Gaurko ur mailak % 39eko marra gainditu Esako urtegian. Gora egin du azken egunetan, baina gutxi da oraindik ere.
2023/01/19 - 21:33
Bazter asko zurituta dago oraindik, baina denboralearen gogorrena joan egin da
Ibaien emaria zen gaurko kezka, baina, oraingoz behintzat, ez da aparteko arazorik izan. Errepideetan ere normaltasuna izan da nagusi.
2023/01/19 - 10:49
Gaur gauean gogotik egin du elurra Gasteizen
Udal zerbitzuak goizean goizetik ari dira hiriko kaleak garbitzen. Ibilgailuak normaltasunez ibil daitezke eta datozen orduetan pixkanaka elurra egiteari uztea espero da.
2023/01/19 - 10:20
Elurra gogotik bota du Iruñean azken orduetan
Nafarroako hiriburuan 10 zentimetro elur pilatu da azken orduetan. Hala eta guztiz ere, Iruñeko kaleetan normaltasunez gidatu daiteke.
2023/01/19 - 09:57
Elurrak arazoak eragiten ditu A-15 errepidean
Elurra gogor ari du Nafarroan, sare nagusiko eta bigarren mailako errepide batzuetan, tartean A-15 errepidean. Una batzuetan errepidea itxita egon da, baina azken minutuetan berriro ireki dute.
2023/01/19 - 09:20
Elur mailak gora egin ahala uholdeak egoteko arriskua areagotuko da gaur
Une honetan ibaiek gainez egiteko arriskurik ez badago ere, litekeena da uholdeak egotea, behin elurtea etenda eta euria hasten denean, kontuan izanda eguerditik aurrera hego haizea sartuko dela.
2023/01/19 - 08:33
Albiste izango dira: Uholde arriskua, San Sebastian bezpera eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/19 - 08:25
A-15 errepidea itxita Pagozelain elurragatik
Elurra gogoz bota du Nafarroan, A-15 errepidean, eta trafikoa etenda geratu da, hortaz.
2023/01/18 - 22:10
Elurtea, errepidea garbitzen jarduten duen makina batetik bizita
Eragozpenak mugatzeko, eta etxera onik iristeko, lanean gogor aritzen direnen artean, elurra kentzeko makinetako gidariak daude. Guk horietako batekin pasatu dugu lanaldia, eta ez da ezustekorik gabekoa izan.
2023/01/18 - 22:05
Nafarroa: Elurra mara-mara egin du arratsaldean Iruñean, baina ez du traba handirik sortu
Nafarroa iparraldeko gainak zurituta geratu dira; Eugi, Orreaga eta Ibañetan elurtea ikusgarria izan da. Iruñean, goizean baino elur gehiago bota du arratsaldean.
2023/01/18 - 21:58
Bizkaia eta Gipuzkoa: Elur gehien Durangaldean eta Urola Garaian bota du
Mara-mara bota du elurra, eta 20-30 zentimetroko geruza pilatu da Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan. Haurrek sorpresa polita aurkitu dute, eskolatik atera eta parkeak elurtuta topatzean.
2023/01/18 - 21:40
Araba: Egoera okertuz joan da orduak aurrera joan ahala, hiriburuan zein lurraldean zehar
Arabarrek badakite elurra zer den, eta ondo prestatuta harrapatu ditu. Egoera okertuz joan da orduak aurrera joan ahala, hiriburuan zein lurraldean zehar.
2023/01/18 - 20:43
Arabako mendi, lautada eta herrixken elurteak, airetik ikusita
Arabako mendi, lautada eta herrixkek soineko zuria jantzi eta dotore erakutsi digute gaur duten lasaitasuna.