EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostiralera arte luzatu dute elurragatik EAEn ezarritako abisu horia

Ostiralean 400-600 metrora elurra egin dezake. Gainera, izotz txikia egingo du barnealdean eta mendi inguruetan.
Elurra Herreran
Elurra Herreran. Imanol San Martin EITB MEDIAko erabiltzaileak bidalitako argazkia

Hotzak eta elurra izango dira nagusi datozen egunetan ere, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostiralera arte luzatu du elurragatik Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen abisu horia. Izan ere, ostiralera arte 1.000 metrotik behera elurra egin dezake.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak amaitutzat eman du tenperatura minimoengatik eta izotzagatik ezarrita zuen abisu horia, baina datozen egunetan ere izotz txikia egin dezakeela ohartarazi du, bereziki, barnealdean eta mendi inguruneetan. 

Gaur, elurrari dagokion abisu horia 15:00etatik gauerdira arte aktibatuko da. Eguraldi iragarpenaren arabera, 1.000 metrotik behera elurra egingo du; 700-900 metroan, hain zuzen ere. Arratsaldetik aurrera euria egingo du, Kantauri isurialdean batik bat, eta tarteka zaparrada mardulagoren bat bota dezake.

Herrerako estazioan (Araba) zero azpitik 5,4 graduko tenperatura minimoa erregistratu dute gaur goizean, eta beste toki batzuetan ere zerotik beherako balioak izan dira, hala nola Kapilduiko estazioan (Bernedon) -4,6 gradukoa, Aguraingoan -2 gradukoa, Eskasekoan -1,6 gradukoa, Zegamakoan -0,5 gradukoa, Abetxukokoan (Gasteizen) -0,3 gradukoa, eta Mallabiakoan 0,6 gradukoa.

Ostegunean maila berean jarraituko du elur mailak, alegia, 700-900 metroan, eta abisu horia aktibatuko da elurragatik 00:00etatik 24:00etara. Euri arina egingo du eta tarteka zaparrada mardulak botako ditu, Kantauri isurialdean, batik bat. Barnealdean hotza nagusituko da berriro, eta mendi inguruak izozteko arriskua ere badago.

Ostiralean abisu horian egun osoan egongo da indarrean, elurragatik. Egunaren lehen zatian elur maila 600-800 metro inguruan kokatuko da, eta egunaren bigarren partean 400-600 metrora jaitsi daiteke. Halaber, barnealdean izotza egingo du, batez ere mendi inguruetan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X