Elurra

Igandetik aurrera eguraldia desegonkortu egingo da. Astelehen eta asteartean euria izango da protagonista, asko botako du; 5 egunean 200 litro pilatu daitezke puntu askotan. Asteazkenean, eta ostegunean batez ere, nabarmen hoztuko du eta elurra egingo du 200-400 metrotik gora.
2023/01/14 - 21:59

Azken urte luzeetako abendurik beroena izan da. Batez beste baino 3 gradu gehiago. Eta Gabonak inoizko beroenetakoak izan dira, AEMETen arabera. Prezipitaziorik gabe eta tenperatura altuekin, ezinezkoa da elur artifiziala sortzea.
2023/01/09 - 21:47

Una estación suiza con nieve artificial. Foto: EFE
2022/12/29 - 18:40

Altitude baxuko eta ertaineko eski-estazioak elur faltagatik sufritzen ari dira, eta horietako asko itxi egin behar izan dituzte, horrek duen ondorio ekonomiko negatiboekin.
Elurtea Japonian.
2022/12/24 - 11:46

Azken urteetako elurterik handienak arazoak eragin ditu errepideetan eta trenbideetan, eta zenbait etxebizitza argindarrik gabe utzi ditu Asiako herrialdearen ipar-mendebaldean.
Cachorro entre la nieve, en Legazpi. Foto: Aitor Agirrezabal
2022/12/03 - 14:22

Elurragatik barnealdean ezarritako abisua 06:00etatik 24:00etara egongo da indarrean, eta igandean, berriz, izotzagatik aktibatuko da abisua Araban. Bestalde, Foru Erkidegoan ere alerta ezarri dute elurragatik, Pirinioetan 1.300 metrotara botako duelako.
Eski estazioa
2022/12/02 - 21:43

Bihartik aurrera irekita egongo dira, euskaldunon artean estaziorik ohikoenak. Gertukoena, Larra-Belagua, Nafarroan. 13 kilometro pasatxo zabalik. Aragoin, Astun-Candanchu, kilometro guztien erdiak soilik irekita. Eta Formigal-Panticosaren kasuan, jakiteke oraindik.
Eskiatzaileek eta abeltzainek makilak eta eskiak eskuz aldatu dituzte Larra-Belaguan. Paraje hori zeharo aldatuko da: udaberritik larre berdeetan bazkatu dira ardiak eta behiak, abeltzainen zaintzapean. Gaurtik aurrera, gune horiek eskiatzaileen gozagarri izango dira. Momentuz elur gutxi dago.
2022/11/26 - 15:37