Elurra
2022/11/19 - 12:57
Lehenengo elurteak Txindoki zuritu du
Azkenik, hotza eta elurra iritsi dira gurera, eta asko dira horretaz gozatzera Txindokira igo direnak. Aitor Agirrezabalek grabatutako irudiak.
2022/11/09 - 15:44
A-15aren Gipuzkoako zatia itxi egingo da berriro 700 metrotik behera elurra iragartzen dutenean
Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu duenez, urtarriletik aurrera, ibilgailu astunek N-1 edo Sakanako autobidetik zirkulatu beharko dute, eta arinek, GI-2130 errepidetik, Berastegitik Tolosara. Gipuzkoako Bidezaintza Plana azaroaren 15ean sartuko da indarrean.
2022/11/09 - 13:46
Elurra kentzeko 205 makina eta 27.600 tona gatz, neguari aurre egiteko Euskadin
Aurtengo Neguko Bidezaintza Plana, halaber, tona askotako ibilgailuak erretiratzeko 7 garabik, koordinazio- eta zaintza-lanetan laguntzeko 130 ibilgailuk eta Ertzaintzako lurralde unitateko patruilak osatuko dute.
2022/11/04 - 13:33
Belaguan lehen elurtea
Hotzaren iritsierarekin, Alfonso Alastueyk bidalitako irudietan ikus daitekeen bezala, Belaguak elurte deboraldia estreinatu du. Ezohiko urri bero baten ondoren, azaroa tenperaturaren jaitsierarekin etorri da.
2022/04/20 - 12:46
Abisu horia ezarri dute euri, elur eta haize denboraleagatik
Gipuzkoako ekialdean 80 litro inguru pila daitezke metro koadroko egunean, eta elurra 1.300 metrotik gora iritsiko da Nafarroara. Ipar Euskal Herrian ere euria izango da protagonista ostegun goizera arte.
2022/04/04 - 13:26
Arabak dar-dar egin du apirilean: Herreran izan dute hotzena, zeropetik 6,7 ºC
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astearterako (00:00etatik 10:00etara) muturreko tenperatura baxuak eta izotza izan daitezkeela eta. Gaur goizean ere, abisupean izan da EAE.
2022/04/03 - 17:05
Egoerak hobera egin arren, puntu askok zuriz jantzita jarraitzen dute
azken orduotan egoerak hobera egin du eta elur-kota nabarmen igo da. Hala ere, Nafarroako eta Arabako puntu askotan elurrak protagonista nagusia izaten jarraitzen du.
2022/04/03 - 16:42
Elur gosez, leku garaienak jendez bete dira
Jende askorentzat atzo botatako elurraz gozatzea izan da igandeko plana. Leku garaienak jendez bete dira, besteak beste, Urkiola gaina. Bertan, ondo pasatzeko gogoa ez da falta izan.
2022/04/03 - 14:19
Elur-kota igo egingo da, baina euriteek bere horretan jarraituko dute ondorengo orduotan
Errepide batzuek normaltasuna berreskuratu duten arren, Arabako Herrera portua eta Nafarroako Aralarko San Migel, Otsagabia eta Erronkari-Zaraitzurako sarrera itxita dago.
2022/04/02 - 22:50
Herri altuenetan metro erdi elur ere pilatu da
Negu beteko denboraleak elurrez estali du Euskal Herria, batez ere barnealdea eta mendi inguruak. Piriniotan ia metro erdi pilatu da, udaberrian.
2022/04/02 - 17:10
Goizean barneko herri asko zuritu ditu baina okerrik ez du ekarri elurrak
Ikusgarri. Zumarragan goizean bota duen elurtea. Legazpi ere, zuri ikusi dugu. Eta barneko herriak ere bai. Kostan ordea, elurrik ez. Haizea eta hotza bai, ostera. 8 gradutan dute goia termometroek. Errepidean ere, egoera lasaia da baina kontuz ibilitzeko gomendioa bere horretan dago
2022/04/02 - 17:00
Gauean eta goizean mara-mara bota du udaberriko elurra Gasteizen
Apirilean egon arren elurra bota eta bota ari du Gasteizen. Gauean eta goizean goiz pilatu da elurra kaleetan eta eguerdi aldera gasteiztar asko irten dira Mendizabala eta Armentiako zelaietara elurraz gozatzera. Ez dira harritzen udaberrian elurra etortzeaz aurten berandu iritsi bada ere.
2022/04/02 - 16:35
Denboraleak gogor jo du Nafarroako iparraldea
Metro erdiko elur geruza egin da leku askotan, baina errepide nagusiak zabalik daude. Elurra kentzeko 65 makina ari dira lanean Nafarroa osoan.
2022/04/02 - 15:01
Elur makinak lanean Azazetan
Irekita egon da azken orduetan Azazeta. Ez ordea Altube, Elosua, Herrera, Opakua eta Urduña mendateak.
2022/04/02 - 13:12
Urretxu-Zumarraga zurituta, airetik ikusita
Elurrak Euskal Herriko bazter anitz zuritu ditu, eta horren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaileak. Hona hemen Irimo menditik Aitor Agirrezabalek drone bidez grabatutako irudiak.
2022/04/02 - 13:05
Korrikaren furgonetari bultzaka, elurragatik trabatuta geratu ostean
Elurraren ondorioz, Korrikaren furgoneta aurrera egin ezinda geratu da. Jendearen laguntzari esker, bere bideari ekin dio, berriro. Ipe Lizarragaren irudiak.
2022/04/02 - 12:31
Korrika zuria, Araia igarotzean
Euskararen aldeko lasterketak elurra kentzeko makinen laguntza behar izan du. Furgoneta aurretik ibili da bidea garbitzen. Amado Lopez de Ipiñak grabatutako irudiak.
2022/04/02 - 09:50
Aurreikuspenak bete dira, eta elurra mara-mara bota du Arabako txoko askotan
Elurrak ez du etenik izan atzotik, ilundu denetik. Arabako udalerri anitz zuritu ditu, besteak beste, Samaniego. Amaia Larreak grabatutako bideoa.
2022/04/02 - 02:00
Elur-maila 200 metro inguruan, ostiral gauean
Gaur gauean indarrean egongo den alerta laranja larunbateko 10:00etan amaituko da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 12:00etan, berriz, Nafarroan.
2022/04/01 - 19:29
Udaberriko elurrak zuriz tindatu ditu Euskal Herriko hainbat txoko
Udaberriko elurra 200 metrora iritsi da eta paisaia zuriz tindatu du gure geografiako hainbat tokitan.