Elurra
2023/02/27 - 14:01
Elurra Hego Euskal Herrian
Azken orduetan elurra mara-mara bota du Hego Euskal Herriko txoko anitzetan.
2023/02/27 - 13:30
Elurrak guztiz zuritu du Lizarraldea
Lizarrako kaleetan ibiltzea ez da erraza izan gaur goizean. Elurteak ezustean harrapatu ditu herriko bizilagunak, baina asko kalera irten dira elurraz gozatzera.
2023/02/27 - 13:09
Asteazkenera arte luzatu dute elurragatik ezarritako abisu horia EAEn, baina asteartean bukatuko da Nafarroan
Bihar, asteartea, 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio are gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren.
2023/02/27 - 12:47
Elurra iritsi da Donostiara, baina ez du zuritu
Goizean goiz hasi du elurra Gipuzkoako hiriburuan. Goiz osoan elurra egin duen arren, oraingoz elurrak ez du lurra zuritu eta hirian ez dago trafiko arazorik.
2023/02/27 - 12:32
Elurra A-15 errepidean
Zuriz estali da A-15 errepidea, eta tarte batean, kamioiak ezin izan dira ibili, baina berriro irekita dago ibilgailu guztientzat.
2023/02/27 - 11:57
Elurra eta hotz sentsazioa, goizeko protagonistak Gasteizen
Ez da prezipitazio ugari espero, baina elur malutek Arabako hiriburua zuritu dute goizean.
2023/02/27 - 11:05
Bilbon ere elurra ikusi da
Hotza eta haizea dira nagusi Bizkaiko hiriburuan. Elur malutak ere ikusi dira goizean, baina ez du zuritu.
2023/02/25 - 18:27
Elurragatik jarritako abisu horia astelehenera arte luzatu dute, eta elur-kota 100 metrora jaitsiko da
Hala eta guztiz ere, iragarpenak dio iganderako eta astelehenerako oso prezipitazio gutxi espero dela.
2023/02/24 - 13:12
Hotz dator asteburua, izotzagatik eta elurragatik abisu horiak iragarrita
Larunbat goizean, giro argia espero da, baina zerua estaliz joango da, eta euria egin dezake azken orduan. Igandea grisago esnatuko da, eta elur-kota jaitsiz joango da, 1.000 metrotik ia 100 metrora azken orduan, baina prezipitazio txikiak espero dira.
2023/02/24 - 08:04
Izotza eta muturreko tenperatura baxuak tarteko, abisu horian izango da EAEko barrualdea gaur eta bihar
06:00etan bukatu da elurragatik ezarritako abisu horia, baina 10:00ak arte eutsiko zaio hotzagatik ezarritakoari. Bihar ere izotzagatik eta muturreko tenperatura baxuengatik abisupean egongo da lurraldearen barrualdea.
2023/02/23 - 14:48
Irekita daude errepide sareko mendate guztiak
Ez da beharrezkoa katerik erabiltzea, baina kontuz ibiltzeko eskatu dute Arabako hamaika mendatetan eta Etzegarateko bietan.
2023/02/23 - 11:14
Elurra Gasteizera itzuli da
Arabako hiriburuko parke eta zelaiak zuri esnatu dira ostegun honetan. Dena dela okerrena igandean iritsiko da, orduan espero baita elur gehien.
2023/02/22 - 12:40
Ostiraleko lehenengo orduetan ere indarrean egongo da elurragatik EAEn bihar ezarriko duten abisu horia
500 metrotik behera egin lezake elurra, iragarpenen arabera. Nafarroa ere abisu horipean egongo da ostegunean.
2023/02/21 - 12:02
Elurrak abisu horia ekarriko du Euskal Herrira datorren ostegunean
Tenperatura beroenak ez dira hamar graduko langara iritsiko, eta 800 metrotik behera zurituko du —500 metroren bueltan toki batzuetan—, ipar-ekialdeko haizea lagun.
2023/02/04 - 13:07
Zeropeko 7º izan dira Agurainen, larunbat honetan Euskadin izandako tenperaturarik baxuena
EAEko beste zenbait txokotan ere izan dira zero azpiko tenperaturak, hala nola, Pagoetan (-6,7º), Espejon (-6,1º) eta Otxandion (-5,5º). Iragarpenari dagokionez, igandean, hodeiak ugaritu egingo dira eta tantaren bat bota dezake.
2023/01/31 - 11:28
Postal bat dirudi Gorbeiak egunotan, zuriz jantzita
Patxi Lopez erabiltzaileak urtarrilaren 30ean Gorbeia mendian grabatu zituen irudi ikusgarri hauek. Elurraren zuria, eguzkiaren gorria... kolore joko dotoreaz gozatu ahal izan zuen.
2023/01/30 - 11:57
Hotzagatik ezarritako abisu horia amaituta, tenperaturek gorako bidea hartuko dute datozen egunetan
Badirudi elurra eta muturreko hotza atzean uzten hasi garela. Goizetan hotz egiten jarraituko du, baina maximoak 10 ºC-ra hurbiltzen joango dira.
2023/01/28 - 23:49
Gauean kontuz gidatzea eta mendateen egoera kontsultatzea gomendatu dute
Elurra eta izotza gora-beherak eragiten ari da euskal errepide sarean, eta mendate guztietan gomendatu dute kontuz gidatzea, elur-kota 500 metro ingururaino jaitsi baita.
2023/01/27 - 13:38
Asteburuan elurra 400 metro inguruan, baina kantitate txikian
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du igande eguerdira arte, 1000 metrotik behera egingo duelako elurra (400-600 metro). Zaparrada txikiak espero dira, Kantauri isurialdean batez ere, eta barnealdean izotza egingo du.
2023/01/25 - 12:43
Ostiralera arte luzatu dute elurragatik EAEn ezarritako abisu horia
Ostiralean 400-600 metrora elurra egin dezake. Gainera, izotz txikia egingo du barnealdean eta mendi inguruetan.