Asteburuan elurra 400 metro inguruan, baina kantitate txikian
Asteburuan hotz egingo du eta elurra maila baxuetan egingo du, nahiz eta ez den askorik botatzea espero. Giroa hezea izango da, gutxienez, igande arratsaldera arte.
Elur-kota 400 metrora jaitsiko da ostiral honetan EAEn, eta 300 metrora larunbatean eta 400 inguruan mantenduko da igandeko lehen orduetan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia martxan izango du igande eguerdira bitartean, elur-arriskuagatik.
Gaur giro hotza nagusituko da, prezipitazioekin batera. Euskalmeten iragarpenen arabera, elur-kota 600-800 m inguruan egongo da egunaren hasieran baina egunaren bigarren partean 400-600 m-ra jaitsiko da. Ipar-haizea ibiliko da, tarteka zakar, Ebro ibarrean batez ere. Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta zaparradak botako ditu tarteka; ugariagoak izango dira Kantauri isurialdean eta mendebaldean. Gaur ere ekialdean eta hegoaldean ia ez du ezer bustiko, baina barnealdean izotz txikia egingo du, mendi inguruetan batez ere. 1000 metrora elur geruza 2-15 zentimetro inguru loditzea aurreikusten da, 0-5 zm bitartean 600 metrora eta 0 zentimetro 200 metrora.
Larunbatean, hilak 28, elur-kota 400-600 metro inguruan egongo da, eta azken orduetan 300-500 metrora jaitsi daiteke. Zaparrada txiki eta ertainak egingo ditu, sarriagoak eta ugariagoak Kantauri isurialdean. Barnealdean izotza egingo du, bereziki mendi inguruetan. 1000 metrora elur geruza 2-10 zentimetro inguru loditzea aurreikusten da, 0-5 zm bitartean 600 metrora eta 0 zentimetro 200 metrora.
Igandean tenperaturek hondoa joko dute. Elur-kota 200-300 m-koa izan daiteke goizaldean, eta egunean zehar 800-1000 m-ra igo daiteke. Tenperatura maximoak 1 eta 7 ºC artean geratuko dira lurraldearen zati handi batean, eta barnealdean izotza egin dezake. 1000 metrora elur geruza 0-5 zentimetro inguru loditzea aurreikusten da, 0-2 zm bitartean 600 metrora eta 0 zentimetro 200 metrora.
Iparraldeko haizea ibiliko da, hodei ugari izango da eta euria egingo du goizean, iparraldean eta mendebaldean bereziki. Arratsaldean atertzea espero da eta ostarteak irekiko dira, ekialdean eta barnealdean bereziki. Ebro ibarrean giro eguzkitsua izango dugu, oro har.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrantza-sektoreak belaunaldi-erreleboa behar du
Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun