Emakumeen Nazioarteko Eguna
2021/03/07 - 16:39
Aldarrikapena eta segurtasuna uztartzea posible dela esan du Landaidak
Pandemia betean egingo da aurten Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta horrek eztabaida piztu du. Izaskun Landaida Emakunde zuzendariaren iritzian, posible da aldarrikapen eta segurtasuna uztartzea.
2021/03/06 - 18:21
Mugen kontrako aldarria, Emakumeen Mundu Martxaren aurtengo azken pausalekuan
Irun eta Hendaia lotzen dituen zubian amaitu da Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak V. Nazioarteko Ekintza, dozenaka herritan mugak suntsitzeko eta zubiak eraikitzeko premia aldarrikatu ondoren.
2021/03/06 - 14:33
Emakumeen eskubideen aldeko lege guztiek "PSOEren sinadura" dutela esan du Mendiak
Aurora Bascaran Eibarko alkate ohi sozialista omendu du gaur PSE-EEk, martxoaren 8ra begirako ekitaldien baitan.
2021/03/06 - 12:39
EAJ eta PSE, M8rako zuhurtzia eske; EH Bilduk eta EPk kriminalizazioa salatu dute
PP+Cs eta Vox, bestalde, aurtengo martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, manifestazioak egitearen kontra daude.
2021/03/05 - 14:05
Etxeko lanen ardura hartzen duten emakumeen portzentajea, gizonenaren bikoitza
Gainera, emakumeen % 18,1 ezkonlagunak edo bikotekideak etxean eskaintzen duen lankidetzarekin "ez daude batere gustura".
2021/03/05 - 12:18
Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn
Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.
2021/03/05 - 12:13
Haur eta nerabeen eskubide berdintasunean aurrera egiteko bidea mantsotu du pandemiak
Gainera, guraso bakarreko familietan (gehienak emakumea dute buru) pobrezia arriskua handitu du covid-19aren pandemiak, Save the Childrenen arabera.
2021/03/03 - 16:04
Kalean egoteko eskubidea aldarrikatzen dute talde feministek
Dena prest dute martxoaren 8an Bilboko kaleetan emakumeen aldarrikapenak defendatzeko, izurriteak baldintzatuta bada ere.
2021/03/03 - 15:55
Bizkaiko emakume migratzaile, arrazializatu eta ijitoak martxoaren 8ra batu dira
Manifestazioa 11:00etan hasiko da atzerritarren bulegoan, Bilboko Pio Baroja Plazan. "Atzerritarren Legeari, EZ" eta "migrazio kontrolerako politikei ere EZ!" esango diote.
2021/03/02 - 13:44
Jaurlaritzak berdintasunean oinarritutako eredu sozial bat sortzeko deia egin du
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak irakurri du Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak martxoaren 8rako adostutako adierazpen instituzionala.
2021/03/01 - 14:38
Iruñerriko Mugimendu Feministak mobilizazio "deszentralizatuak" deitu ditu M8rako
Indarrean dauden murrizketa eta arauak beteko dituztela nabarmendu dute, eta aurreratu Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak orain arteko mobilizazio guztiak baimendu dituela.
2021/03/01 - 11:50
Sagarduiren ustez, ez da manifestazioak egiteko unea
Gotzone Sagarduik adierazi duenez, "aldarrikapenari eutsi egin behar zaio, baina beste modu batera egin behar da. Ez da pilaketen garaia".
2021/02/27 - 17:08
Iruñeko Udalak pankarta feminista bat jartzeko baimena ukatu du
Nafarroako Bordad Malditas brodaketa feminista taldeak hainbat hilabetez landutako pankarta hiriburuaren erdialdean jartzeko asmoa zuen.
2021/02/26 - 20:24
Nafarroako Gobernuak M8a 'segurtasunez' aldarrikatzeko deia egin du
Emkumeek egunerokoan betetzen duten funtsezko papera ikusarazteko kanpaina bat egingo du martxo osoan.
2021/02/26 - 11:59
Pandemiako emakume langileak, berdintasunaren aldeko ohorezko saridunak
Lagun Artean elkarteak, Deustuko Unibertsitateko Inspira STEAM programak, Diz-Diz eta Neba-Neba elkarteek ere jasoko dute saria.
2021/02/25 - 22:32
Artolazabal: "Mobilizazio handirik gabe, aldarrikatzeko modu asko daude M8rako"
Sagarduik, bere aldetik, esan du ez dela "jendetza handiak elkartzeko garaia", baina manifestatzeko eskubideak bere horretan jarraitzen duela.
2021/02/25 - 15:56
Euskal Herriko Mugimendu Feministak protestak deitu ditu "neurriak errespetatuz"
Martxoaren 8ra begira, sisteman arrakalak sortzeko konpromisoa adierazi nahi dute. "Aurkituko dugu bidea kaleek salaketarako gune izaten jarrai dezaten", esan dute.
2021/02/25 - 15:15
Mugimendu feministak manifestazioak deitu ditu M8rako
Jaurlaritzatik errespetuz eta zentzunez jokatzeko eskatu dute. Pandemiaren egoera ikusita ez da manifestazio handiak egiteko momentua Artolazabal sailburuaren arabera.
2021/02/24 - 22:41
Espainiako Gobernua, M8an manifestazioak egitearen aurka, eta "ardura" eskatu du
Carolina Darias Osasun ministroaren arabera, "egungo egoera epidemiologikoarekin" ezin dira egin hedabideetan aipatzen ari diren manifestazioak.
2021/02/24 - 13:47
Zaintzak ikusarazi, baloratu eta banatzeko deia egiten du Emakundek M8ko kanpainan
"Nork zaintzen du?" galderaren bitartez kanpainak gogoeta bultzatu nahi du bizitzari eusteko zaintzak duen funtsezko garrantziari buruz.