Emakumeen Nazioarteko Eguna
2020/02/28 - 22:22
"Zaintza bere gain hartuko duen Estatua behar dugula" esan du Iriartek
Gizarte feminista bat "justuagoa" dela esan du EH Bilduko lehendakarigaiak, eta emakumeei "bizkarra ematen dieten politikarik" ez egiteko eskatu du.
2020/02/24 - 14:17
Emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko deia egin du Emakundek
Berdintasunaren aldeko eta emakumeen eskubideen aldeko lana atzetik datorren katea dela azpimarratu nahi du Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira egindako kanpainak.
2020/02/18 - 15:42
Martxoaren 8a lan-etenaldirik gabe eta giza eskubideen defentsan zentratuko da aurten
Aurten, igandea izan arren, "kaleak beteko dira berriro".
2020/02/05 - 14:14
Nafarroako Gobernuak Astelehen Lilak elkarteari emango dio aurten Berdinna Saria
Saria 3.000 eurokoa da, eta Maria Chivite presidenteak emango die martxoaren 4an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldi instituzional batean.
2020/01/02 - 21:28
Erailketa matxistarik gabe bukatu da 2019a Hego Euskal Herrian
Lehen aldia da, 17 urtean, estatistikak daudenetik, gizon batek ez duela bere bikotekidea edo bikotekide ohia erail. Espainiar Estatuaren kasuan, iaz indarkeria matxistak 55 emakume erail zituen.
2019/12/18 - 13:29
Eusko Jaurlaritzak martxoaren 8an 'greba eskubidea urratu' zuela salatu du ELAk
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak esan du Autonomia Erkidegoko Administrazioak urratu egin zuela Segurtasun Saileko langileen greba-eskubidea.
2019/03/11 - 15:32
Feminismoa XXI. mendeko gai nagusienetako bat izango da, adituen ustez
Deustuko Unibertsitateko Maria Silvestreren iritziz, mugimendu feministaren arrakastaren muina transbertsalitatea da.
2019/03/11 - 14:24
Berdintasunaren eta aniztasunaren aurkako pintaketak egin dituzte Zaratamoko eskolan
'Stop feminaziak','scolae planari ez', 'mutilek zakila dute' edota 'haurren homonatzeari ez' bezalako esaldiak agertu dira idatzita ikastetxean.
2019/03/11 - 13:45
Itun sozial berri baten beharra azpimarratu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak
Mugimendu Feministak esan du martxoaren 8an "urrats kualitatiboa" eman zela emakumeen eskubideen defentsan, baina helburuak lortzeko oraindik ere asko dagoela egiteko ohartarazi du.
2019/03/09 - 15:21
M8ko mobilizazioen erantzuna, Euskal Herriko emakume ezagunen ikuspuntutik
Arantza Urretabizkaia, Nekane Balluerka eta Garbiñe Biurrunen iritzian, atzoko manifestazioek feminismoa sendotzeko balio izan zuten.
2019/03/09 - 15:10
65.000 lagunetik gora bildu ziren Bilbon, Euskal Herriko manifestazio jendetsuenean
Balorazio orokorra astelehenean egingo du Euskal Herriko Bilgune Feministak, baina biharamun honetan dagoeneko, pozik daude egunak izandako arrakastarekin.
2019/03/09 - 12:51
'Ahalduntze kolektiboaren egun historikotzat' jo du atzokoa Emakundek
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak mortxoaren 8 hau "historikoa" izan dela nabarmendu du, eta zoriondu egin ditu emakume guztiak "ahalduntze kolektiboaren erakustaldi hori egiteagatik".
2019/03/09 - 12:27
Greba feministaren arrakasta nabarmendu dute alderdi guztiek, PPk izan ezik
EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEko parlamentarien arabera, argi geratu da mugimendu feminista 'osasuntsu' dagoela. Protestara ez batzeko hautua egin zutenentzako errespetua eskatu du PPk.
2019/03/08 - 22:45
Mugimendu feministak milaka emakume atera ditu Bilboko kaleetara
Iaz gertatu zen modura, aurten ere kaleak jendez bete dira Bilbon. Emakumeen aldarrikapenak gaur lau haizeetara zabaldu dira. 50.000 pertsonak bildu ditu arratsaldeko manifestazioak.
2019/03/08 - 22:19
Emakumeek indar erakustaldia egin dute berriro
Greba feministaren baitan Euskal Herriko hiriburuetan antolatu diren manifestazioak jendetsuak izan dira, goizean nahiz arratsaldean.
2019/03/08 - 22:15
Mobilizazio jendetsuak izan dira Donostian berdintasuna aldarrikatzeko
Antiguako tuneletik abiatu da arratsaldeko martxa, bilkura jendetsua femenismoaren alde. Izan ere, aldarri nagusia berdintasuna izan da Donostiako kaleetan.
2019/03/08 - 21:28
Mugimendu feministak bere aldarrikapenak ozen entzunarazi ditu Iruñean
Traktore gainean batu dira emakume nekazariak Iruñeko mobilizaziora. Hala irudikatu dute pairatzen duten ikusezintasuna. Feminismoaren olatuak Iruñeko kaleak hartu ditu.
2019/03/08 - 21:19
Milaka emakumek Gasteizko kaleak hartu dituzte
Milaka emakumek kaleak hartu dituzte arratsaldean, eta manifestazio jendetsua egin dute. Protesta eta aldarrikapen ugari entzun ditugu kalean egunean zehar.
2019/03/08 - 21:04
Poliziak negar eragiteko gasarekin sakabanatu du Istanbuleko manifestazioa
Turkiako Poliziak negar eragiteko gasarekin eta gomazko pilotak erabili ditu Istanbulen Emakumearen Egunaren aldeko manifestazio jendetsua sakabanatzeko.
2019/03/08 - 21:00
Belaunaldi berriak, erreleboari heltzeko prest
Abadiño eta Durangoko koadrila batekin jarraitu ditu EITBko ekipo batek Bilboko kontzentrazio eta protesta nagusiak. Prest daude erreleboari heltzeko.