Martxoak 8
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Zaintza bere gain hartuko duen Estatua behar dugula" esan du Iriartek

Gizarte feminista bat "justuagoa" dela esan du EH Bilduko lehendakarigaiak, eta emakumeei "bizkarra ematen dieten politikarik" ez egiteko eskatu du.
Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaia, bere alderdiko kideekin batera
Maddalen Iriarte bere alderdiko kideekin batera. Argazkia: EFE

Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak "zaintza bere gain hartuko duen Estatua behar dugula" esan du; gainera, emakumeei "bizkarra ematen dieten politikarik" ez egiteko eskatu du, eta azpimarratu du koalizio subiranista "gizarte justuago bat eraikitzen" ari dela, "gizarte feminista bat eraikitzen ari garelako".

Martxoaren 8ari begira proposamen feministak aurkezteko EH Bilduk Bilbon egindako ekitaldi politikoan, gainera, "ikuspegi feminista duten aurrekontu politikak" garatzeko eskatu du Iriartek.

EH Bilduko gobernuak feministak direla nabarmentzen duenean, "gobernatzen duten edo ordezkaritza duten lekuetan politika feministak egiten dituztela esan nahi du", azpimarratu du Iriartek. Halaber, koalizio soberanista "gizarte justuago bat eraikitzen" ari dela adierazi du, "gizarte feminista bat eraikitzen ari garelako".

Gipuzkoako egoitzetako langileak ere gogoan izan ditu Iriartek, 228 egun daramatzatelako greban, eta "LGTBI pertsonei eskubide eta bizitza libreen berdintasuna bermatzeko aldaketa normatiboak eta sozialak" beharrezkoak direla azpimarratu du. "Ikuspegi feminista duten aurrekontu politikak, zaurgarritasun handieneko pertsonei zuzendutako etxebizitza politikak behar ditugu", gaineratu du Iriartek.

Bestalde, gazteek "bizitza proiektu libreak egin ahal izateko tresnak eskatzen dizkigute... duinak", adierazi du, eta "emakumeen gainean gertatzen diren zapalkuntza egoera ezberdinez" ohartarazi du.

"Emakumeok gizarte honen erdia gara, eta gizarte honen erdigunean gaude. Ez dugu onartzen politika gure bizkar egitea, gu kontuan eduki gabe. Ezin da horrela egin, onartezina da, eta ez dugu onartuko. Espazio intimoa, espazio publikoa eta espazio politikoa eraldatzeko mezua dakarkigu gurekin. Eta, horretarako, norbanako zein kolektibo gisa, gure unea iritsi dela sinetsi behar dugu", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X