Emakumeen Nazioarteko Eguna
2023/03/10 - 09:14
Albiste izango dira: Pentsioen erreforma, Hanburgoko tiroketa eta omenaldia terrorismoaren biktimei
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/09 - 15:33
Euskal Herriko Mugimendu Feministak M8ko manifestazioen balorazio positiboa egin du
Euskal Herriko talde feministen arabera, atzoko manifestazioekin argi geratu zen mugimendu feminista indartsu dagoela.
2023/03/09 - 08:53
Albiste izango dira: M8aren biharamuna, osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean eta Animalien Ongizatearen Legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/08 - 23:19
Ikusi berriz: Solasaldia emakume gazteekin
Eider Garaikoetxea kazetariak hiru gonbidatu izan ditu: Berezi Fernandez Gazteako kazetaria, Ane Acebo dantzari eta koreografoa eta Leire Vargas idazlea.
2023/03/08 - 21:53
Jaia eta aldarrikapen feminista, Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Arratsaldeko lehen mobilizazioa Donostian abiatu da, 18:30ean; ordu erdi geroago Gasteizkoa hasi da; 19:30ean Bilbokoa; eta kaleak hartzen azkena Iruñekoa izan da, 20:00etan.
2023/03/08 - 21:29
Marea moreak kaleak hartu ditu berriro "zaintzaren negozioa amaitzea" eskatzeko
Hamarka mila emakume kalera atera dira berriz Euskal Herrian berdintasuna aldarrikatzeko. Zaintza erdigunean jarri dute aurten, eta soldata eta pentsio arrakalak ere salatu dituzte.
2023/03/08 - 17:57
2023ko martxoak 8, irudietan
Zaintza eskubide unibertsalaren aldeko greba bat deituko duela iragarri du Euskal Herriko Mugimendu Feminista. Ikasle Sindikatuak deituta, 'Bai bakarrik da bai' legearen erreformarekin "gerra aldarrikatzea" leporatu diete milaka ikaslek PSOEri, PPri, Voxi eta EAJri .
2023/03/08 - 16:56
''Emakumearen definizioa ez ezagutzea'' leporatu diote hainbat gaztek Irene Montero ministroari
Martxoaren 8aren harira antolatutako ekitaldi batean agirika egin diote Berdintasun ministroari. "Pertsona transexualen diskriminazioa eta emakumeen zapalkuntza nahasten" dituela egotzi diote.
2023/03/08 - 15:52
Bilboko Berreginen Museoak ''Emakumeak eta Jainkosak'' ibilbidea aurkeztu du, Martxoaren 8a ospatzeko
Bisitak, testu eta irudien bidez, zortzi emakume eta jainkosaren historiak kontatzen dizkigu.
2023/03/08 - 15:39
Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorra proposatu du
Euskal Herriko Mugimendu Feministak "greba feminista orokorraren" hurrengo deialdirako lan egitea proposatu du, "oinarrizko eskubideen murrizketei" erantzuteko eta "zaintzarako eskubide unibertsalaren alde eta horiek negozio izateari utz diezaioten".
2023/03/08 - 15:30
Arduradunak, gizonak ala emakumeak?
Kalean galdetuta, sektorearen arabera arduraduna emakumea edo gizona izan daitekeela ondorioztatu daiteke.
2023/03/08 - 15:25
Goi karguetara bidean iristeko hautaketa prozesuetan zailtasunak topatzen dituzte emakumeek
"Emakumeak gora!" aurtengo leloak irakurketa bikoitza du. Batetik, gora emakumeak aldarrikatzen du eta bestetik, enpresetako eta erakundeetako egituretan goi karguak emakumeek betetzeko beharra adierazi nahi du.
2023/03/08 - 15:15
Sindikatuek zaintza lanak eta zaintzako langileak lehenetsi dituzte gaurko aldarrikapenetan
LABek eginiko manifestazioan, tentsio uneak izan dira Sabin Etxearen paretik igarotzean. ELAk, bere aldetik, zaintza zerbitzu publikoetan izandako murrizketak salatu nahi izan ditu. UGTek, berriz, gizarte elkarrizketari esker emandako aurrerapausuak ekarri nahi izan ditu gogora.
2023/03/08 - 14:28
Hego Euskal Herriko udalek borroka feministari babesa adierazi diote
EAEko hiru hiriburuetako udalek konpromisoa hartu dute emakumeen lidergoa bultzatzeko eta boterea berdintasunean erabili ahal izateko. Testu horiek aho batez onartu dira, Gasteizen izan ezik, PPk ez baitu babestu.
2023/03/08 - 14:16
Zaintza eskubide unibertsalaren aldeko greba bat deituko duela iragarri du Euskal Herriko Mugimendu Feministak
Prozesua abiatuko dute, greba orokor baterako deialdi bateratu bat artikulatzeko, "herri mugimendu eta sindikatuekin". "Zaintzarako eskubide unibertsala exijitzen dugu, eta zaintza horiek negozio izateari uztea. Horregatik, greba feminista orokor baterantz goaz", esan dute.
2023/03/08 - 13:08
Zuzendaritza karguetan dauden emakumeen proportzioa lau puntu jaitsi da EAEn 2015etik 2021era
Eustatek egindako txostenak ondorioztatu duenez, emakumeek gora egiteko eta lidergo postuak lortzeko duten aukeretan eragina dute lan merkatuan erabat sartu ez izanak eta lanaldi bikoitzak.
2023/03/08 - 12:57
EITB Mediako langileek bat egin dute Emakumearen Nazioarteko Eguneko aldarrikapenekin
EITB Mediak Donostian eta Bilbon dituen egoitzetako langileek elkarretaratzeak egin dituzte gaur goizean Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta borroka feministari babesa adierazteko.
2023/03/08 - 10:51
Zaintza lanak familiatik kanpo kokatzeko beharra azpimarratu du Melgosak, emakumeak bere gain hartu ez ditzan
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera, arreta beste modu batean antolatu behar da eta 80ko hamarkadako zaintza komunitarioaren espirituaren aldeko aldarrikapena egin du.
2023/03/08 - 10:43
Nerea Melgosa: ''Enpresa batzuek barneratuta duten antolaketa-kultura aldatu beharra dago''
Emakumeek zuzendaritza-postuetara iristeko duten zailtasunaz galdetuta, Nerea Melgosa sailburuak adierazi du hezkuntzak, erreferenteak izateak eta enpresen antolamendu-kultura aldatzeak duten garrantzia.
2023/03/08 - 10:15
M8ko aldarria Euskal Herrian: 2018ko greba feministatik ozentzen joan den oihua
Emakumeen nazioarteko eguna tarteko, hamarkada batzuk badira Euskal Herriko kaleak morez janzten direnak. 2018ko greba feminista mugarri izan zen, eta ordutik, pandemiaren baimenarekin, manifestazio eta mobilizazio historiko bezain jendetsuak izan dira gurean.