Emakumeen Nazioarteko Eguna
2023/03/06 - 06:00
'Bai bakarrik da bai' legearen erreforma eta parekotasun lege berria, M8ko astearen ardatz politikoak
Dirudienez, 'bai bakarrik da bai' legea erreformatzeko PSOEk aurkeztutako proposamenaren aurka bozkatuko du Unidas Podemosek. Sorpresarik ezean, Alderdi Sozialistak erreforma aurrera aterako du Kongresuaren eskuineko alderdien babesari esker (Vox barne).
2023/03/05 - 21:26
Egun EITBn lan egiten duten ingeniari gehienak emakumeak dira
Azken EITB Dataren arabera, emakumeen ikasketa aukera gustukoenen artean ingeniaritzak ere badaude, eta gero eta interes handiagoa pizten dute emakumeen artean. Gainera, beti hala izan ez den arren, gaur egun gehiengoa dira etxe honetan.
2023/03/05 - 17:37
Goxo txaranga, emakumez bakarrik osatutako lehen txaranga Euskal Herrian
Gizonezkoak gehiengoa dira txarangetan. Horri aurre egiteko jaio da Goxo Txaranga, emakumez bakarrik osatutako taldea. Euskal herrian lehena da, eta Estatuan halako beste bat bakarrik dago. Uztailaren 2an atera ziren lehen aldiz kalera Aibarren (Nafarroa).
2023/03/05 - 15:33
Industriara bideratutako lanbide heziketaren arloan ari da genero-arrakala apurka-apurka puskatzen
Industriara bideratutako zentroen artean, Bergarako Miguel Altuna ikastetxea da emakume gehien dituenetako bat. Oraindik ere gutxiengoa diren arren, neska gazte hauek erreferente izan nahi dute belaunaldi berrientzat.
2023/03/05 - 15:32
Sei mila emakumek Donostiako kaleak hartu dituzte euren eskubideen alde
Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, Lilatoi lasterketaren 33. edizioa jokatu da igande honetan, eta oso osasuntsu dagoela erakutsi du. 6.000 emakumek parte hartu dute 5 kilometroko ibilbidea egiten. Kamiseta morez jantzita, emakumeen eskubideak aldarrikatu dituzte.
2023/03/05 - 13:43
Sektore feminizatuetako milaka emakumezko langile protagonista izango dira aurtengo M8an Euskadin
Adineko egoitzetako langileek, Osakidetzako garbitzaileek edo etxez etxeko laguntza zerbitzuko beharginek, besteak beste, hilabeteak daramatzate KPIren araberako soldatak eta hitzarmen berriak aldarrikatzen. Sektore maskulinizatu eta feminizatuen arteko soldata arrakala % 90era ere iris daiteke.
2023/03/05 - 12:07
Botere-esparruetan parekotasunaren aldeko ibilbide motela
Hamasei urte Rodriguez Zapateroren Berdintasun Legea onartu zela. Aurrerapausoak izan badira ere, politika, enpresa eta alor judizialeko goi-karguetan oso emakume gutxi daude oraindik. Esaterako, IBEX35eko enpresetan hiru emakumezko presidente baino ez daude.
2023/03/02 - 09:17
Albiste izango dira: EITB Maratoiaren ikerketa proiektuak, efemeride feministak eta otsaileko langabezia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/01 - 15:34
Euskal Herriko Mugimendu Feministak Iruñea, Bilbo, Baiona, Donostia eta Gasteizen egingo ditu manifestazioak
Emakumeen aurkako zapalkuntzak gorena jo duela salatu dute, Nafarroako hiriburuan eginiko agerraldian. Halaber, zaintzaren sistema heteropatriarkala iraultzeko beharra azpimarratu dute.
2023/03/01 - 12:04
Mendiak M8ko jaiegunaren proposamenari eutsi dio, ez baitu sakoneko kritikarik entzun
Idoia Mendia Lan eta Enpleguko sailburuak adierazi duenez, 2024ko lan-egutegiari buruzko espedienteak martxoaren 8a jaiegunen artean sartzeko proposamenari eusten dio, eta ekimen horri buruzko kritikarik ez duela ikusi esan du.
2023/02/28 - 16:01
Talde feministen ustez, beste lehentasun batzuk daude mahai gainean martxoaren 8a jai bihurtu baino lehen
Idoia Mendiaren proposamenak ezustean harrapatu ditu EAEko talde feministak. Horrelako ekimen baten aurretik hausnarketa egitea beharrezkoa dela uste dute.
2023/02/28 - 14:52
Anduezak babesa agertu dio Mendiari 2024ko martxoaren 8a jai eguna izateko
PSE-EEko idazkari nagusiak uste du Lan sailburuaren eskumena dela lan egutegia zehaztea. Horregatik, proposamenaren aurka daudenei euren jarrera publiko egitea eskatu die.
2023/02/28 - 14:17
Jaurlaritzak argitu du Mendiak M8ari buruz egindako proposamenak dagokion prozedura jarraitu beharko duela
Nolanahi ere Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzako sailburu guztiek dutela aukera bere eremuari dagokion proposamenak egiteko. Ildo horretan esan du prozedurak zehaztuko duela egun hori jaiegun izango den edo ez.
2023/02/27 - 13:14
2024ko martxoaren 8a jaiegun izateko proposamena ezustean hartu dute Emakunden
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak adierazi du ez dutela aurrez Mendiak iragarritako proposamen horren berririk izan. Hala, uste du beharrezkoa dela gizarte eragileen parte hartzea eta Legebiltzarreko eztabaidak ere aintzat hartzea.
2023/02/27 - 11:55
Goi karguetan emakumeen presentzia areagotzea aldarrikatuko du Emakundek M8an
Aurtengo kanpainaren leloa "Emakumea Gora" izango da, eta ardura lekuetan emakume gehiago egotea izango du ardatz. Horrez gain, zaintza partekatzeko beharra aldarrikatuko dute, gaur egun zaintzarako hartzen diren lau baimenetako hiru emakumeek hartzen dituztelako.
2023/02/22 - 11:10
2024ko martxoaren 8a jaieguna izatea proposatuko duela iragarri du Mendiak
Jaurlaritzako Enplegu eta Lan sailburuaren iritziz, berdintasunaren auzian sentsibilizatzeko lagungarri izango litzateke egun hori jaiegun izatea. Hala, proposamena kontsulten ohiko prozeduran sartuko da.
2022/06/11 - 18:03
Euskal Herriko Topagune Feministaren "eztandak dardara" egin du Oñatin
Berezia izango da aurtengo topaketa. Euskal Herriko Bilgune Feministak 20 urte bete ditu, eta bi hamarkadatan egindako bidean jarriko dute azpimarra, etorkizuna marrazteko. Bidegileak eta bide-urratzaileak bilduko dira.
2022/06/11 - 17:33
Euskal Herriko Bilgune Feminista 20. urteurrena ospatzen ari da Oñatin
Egitarau zabala prestatu dute, feminismoaren orainaz eta geroz gogoeta egiteko. Aurrera begirako lan-ildoak aurkeztu ditu Euskal Herriko Bilgune Feministak.
2022/03/08 - 23:45
Milaka emakume atera dira kalera, zaintza sistema "publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa" aldarrikatzeko
Martxoaren 8ko mobilizazio jendetsuenak Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan egin dituzte. Milaka emakume atera dira kalera, "Zapaltzen gaituen sistemari sua! Antolakuntza feminista, gure garra" goiburupean.
2022/03/08 - 23:29
M8ko manifestazio jendetsuak Euskal Herrian
Martxoaren 8ko mobilizazio jendetsuenak arratsalde honetan egin dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan. Milaka emakume atera dira kalera, "Zapaltzen gaituen sistemari sua! Antolakuntza feminista, gure garra" goiburupean.