Emakumeen Nazioarteko Eguna
2022/03/03 - 13:27
Hauek dira Berdintasun Legeak ekarriko dituen berritasunak
Helburu nagusitzat du "berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka" aurrerapausoak ematea, baita politikak testuinguru juridiko, arauemaile eta sozial berrira egokitzea ere.
2022/02/28 - 14:05
Neskatoak edertasun-kanonetatik askatu nahi ditu Emakundek M8ko kanpainarekin
"Benetan? Hau da guretzat nahi duzuena?" galdetuta, neskek beren itxura fisikoaren gainean jasaten duten presio soziala salatu nahi du ekimenak, emakumeen gorputzaren esplotazio mediatikoa gero eta handiagoa delako.
2022/02/24 - 17:00
"Zapaltzen gaituen sistemari sua" eman nahi dio Euskal Herriko Mugimendu Feministak
"Sistema honi su eman nahi diogu, nazkatuta gaudelako erailak, erasotuak… izateaz", azaldu dute ohar batean. Bestalde, "feminismoa jo puntuan duen faxismoak tokirik ez duen jendarte bat eraiki nahi dugu", aldarrikatu du mugimendu feministak.
2022/01/14 - 11:10
Fiskaltzak 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du martxoaren 8an Iruñean atxilotutako emakumearentzat
Iruñerriko Mugimendu Feministak salatu duenez, Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiak irekitako prozedurarekin aurrera jarraitzea erabaki du. Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Nafarroako Parlamentuan kateatu zen emakumeetako bat atxilotu egin zuten agintaritzaren aurkako delitua leporatuta.
2022/01/13 - 12:44
Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak, Gure Ahotsak kontzertuan
Martxoaren 7an, Victoria Eugenia antzokiak hartuko du emakume musikarien lana balioesteko asmoz antolatutako gaualdia.
2021/11/23 - 21:24
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira Jaurlaritzak egindako adierazpena
Eusko Jaurlaritzak "gaitzespen irmoa" erakutsi nahi izan du indarkeria sexistaren adierazpen guztien aurrean, eta "emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz" aurrera egiteko konpromisoa hartu du.
2021/11/18 - 14:17
Azaroaren 25eko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Donostiako Asanblada Feministak
Manifestazioa 19:30ean abiatuko da Donostiako Boulevarretik. Deitzaileek salatu dutenez, feminismoek indarkeria matxisten aurrean ehuntzen dituzten eguneroko erresistentzia guztiak agerian uzteko borroka eguna da.
2021/08/01 - 18:19
Emakume baserritarrak omendu dituzte igande honetan Gueñesen, azoka berezi batean
Arantzak beti izan ditu abereak etxean. Baina, orain, bere behiak ditu. Eta bera bezala, hamaika dira lehen sektorearen inguruan bizi diren emakumeak. Arantzaren ekimenez egin dira merkatua eta abere erakusketa.
2021/03/09 - 15:47
Oso balantze positiboa egin du gaur Euskal Herriko mugimendu feministak
Musukoek ez zituzten isildu martxoaren 8ko aldarrikapenak eta segurtasun distantziek ez zuten emakumeen batasuna apurtu.
2021/03/09 - 13:17
Emakundek mugimendu feminista zoriondu du atzo berdintasuna aldarrikatzeagatik
Landaidak azpimarratu du deialdia egin dutenek ahalegin handia egin dutela covid-19ren ondorioz bizi dugun osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun eta prebentzio neurri guztiak bermatzeko.
2021/03/09 - 09:57
80 pertsona baino gehiago zauritu dira M8ko martxan, Mexiko Hirian
Une tirabiratsuenak Jauregi Nazionalaren aurrean izan dira, hainbat parte-hartzailek Gobernuak eraikina babesteko jarritako metalezko hormaren zati bat bota dutenean.
2021/03/09 - 00:14
Milaka emakume atera dira kalera, "feminismotik dena aldatzeko"
Manifestazio jendetsuenak arratsaldean egin dituzte Eskal Herriko hiriburuetan. "Sistema arrakalatzeko" eta "feminismotik dena aldatzeko" deia egin dute. Manifestari bat atxilotu dute Iruñean.
2021/03/09 - 00:06
Gune publikoan egon ezin izanak sumindura areagotu du eta amorrua bizitu du Madrilen
Gune publikoan egon ezin izanak sumindura areagotu du eta amorrua bizitu du. Manifestazioen debekuen aurrean, bestelako ekintzak deitu dituzte elkarte feministek.
2021/03/08 - 22:43
M8: Iruñeko manifestazioa
Elkarretaratze batek ehunka lagun bildu ditu Iruñean 2021eko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean.
2021/03/08 - 22:28
M8: Gasteizko manifestazioa
Milaka pertsona Gasteizko kaleetara atera dira, distantzia eta maskara erabiliz eta pandemiak ezarritako segurtasun neurriak errespetatuz.
2021/03/08 - 22:20
M8: Laudioko manifestazioa
Elkarretaratze jendetsua Laudion, 2021eko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean.
2021/03/08 - 22:10
M8: Zumarraga eta Urretxuko manifestazioa
Zumarraga eta Urretxuko emakumeek indarrak batu dituzte manifestazio berean, herri mugakideak direlako.
2021/03/08 - 21:47
M8: Bilboko manifestazioa
Pandemiaren egoerari egokitutako manifestazio bat egin dute Bilboko kaleetan zehar 2021eko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean.
2021/03/08 - 21:43
M8: Barakaldoko manifestazioa
Ehunka pertsona kalera atera dira Barakaldon 2021eko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean.
2021/03/08 - 21:37
M8: Donostiako manifestazioa
Ehunka lagunek bat egin dute manifestazioarekin Donostian, 2021eko Emakumearen Nazioarteko Egunean.