Eneko Goia
2021/12/02 - 21:40
'Donostia 2030' plan estrategikoa aurkeztu dute, hurrengo hamarkadako Donostia diseinatzeko
Donostia 9 urte barru, 2030ean nolakoa izango den edo behintzat nolakoa izatea bilatzen den irudikatu du gaur hiriko Udalak. Donostiako plan estrategikoa aurkeztu da.
2021/11/30 - 21:34
Donostiak eta Bilbok elkarrekin erabakiko dute datorren astean San Tomas azoka egin ala ez
Eneko Goia Donostiako alkateak jakitera eman duenez, "Bilborekin hitz egingo dugu", San Tomas azoka egin edo ez aztertzeko eta "kontrastatzeko". "Beti" egin dute eta "logikoa" da, erantsi du.
2021/11/15 - 16:32
Euskadik udal-gainbalioaren behin-behineko sistema bat ezarriko du, kalkulua egiteko bi aukerarekin
Lehenengoak, benetako gainbalioak, etxebizitzaren erosketa-prezioaren eta salmentaren arteko aldea hartzen du kontuan. Bigarrena, katastroko balioan oinarritzen da.
2021/11/08 - 17:59
Foru administrazioak Konstituzionalak plusbalioaren zergaren gainean igorritako sententzia aztertzen ari dira
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru ogasunak Auzitegi Konstituzionalaren epaia aztertzen ari dira zerga hori arautzen duten foru arauei zein neurritan eragiten dieten zehazteko. Donostiak eta Bilbaok likidazioak bertan behera uztea erabaki dute.
2021/11/08 - 15:09
Eneko Goiak argi utzi du unean uneko osasun egoerak baldintzatuko dituela Gabonetako ospakizunak
Covid-19 kasuen gorakada ikusita, Donostiako alkateak adierazi du, datorrenari moldatu beharko dugula Gabonetan.
2021/11/03 - 11:50
Eneko Goia: "Kutxa Fundazioak eman behar ditu erabakiaren inguruko azalpenak"
Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, Miramongo Kutxaespazioa ixtearen erabakia ez dute hartu alderdi politikoek, Kutxa Fundazioak baizik. Bera ere azalpen horren zain dagoela esan du Goiak.
2021/10/06 - 15:46
Donostiak San Tomas eguna, 2022ko Danborrada eta neguko jai guztiak ospatuko ditu
Eneko Goia Donostiako alkateak asteazken honetan iragarri duenez, Udalak San Tomas jaiak, Olentzeroren eta Mari Domingiren desfileak, Erregeen kabalgata, Danborrada, Kaldereroak, Iñudes eta Artzainas, eta Inauteriak "normaltasunez" antolatzeko "makineria" martxan jarri du.
2021/09/28 - 19:35
Aste bukaeran edo datorren aste hasieran Danborradaren inguruko erabakia hartuko dute
Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, lehendabizi haur zein heldu danborradekin bilera sorta egin behar dute.
2021/09/20 - 20:43
Fiskaltzak ez du Hondaleako lanetan "irregulartasunik" ikusten, eta LABen salaketa artxibatu du
Erabakiaren aurka ez dago helegitea aurkezteko aukerarik. Eneko Goia Donostiako alkatearen hitzetan, "salaketa honen atzean giroa gaiztotzeko borondate argia egon da".
2021/09/11 - 15:59
Donostiak 1931ko Altzako udalbatza omendu du
Altzako alkateordetzan egin dute omenaldia, eta bertan, II. Errepublikan aukeratutako 12 kideen omenezko plaka bat jarri dute.
2021/09/06 - 18:40
Atlantikoko Arkuaren hirien europar sareko buru izango da Donostia datozen hiru urteetan
Eneko Goia hiriko alkatea aukeratu dute Portugaldik Irlandara zabaltzen den eskualdeen arteko erakundeko presidente. Helburu komunei erantzun komunak ematea da sare honen muina, eta helburu horien artean, arku atlantikoan pertsona eta salgaien garraioa artikulatzearena nabarmendu du Goiak.
2021/09/06 - 16:31
Alderdi guztiek onartezintzat jo dute PPko militante batek Gasteizen jasandako erasoa
PPren militante batek Gasteizen jasan zuen erasoak alderdi guztien kritikak jaso ditu eta erasotuari babesa erakutsi diote.
2021/08/31 - 20:46
Eneko Goiak esan du istiluetan atxilotutako guztiak zigortuko dituztela
Donostian 50 atxilotutik gora izan dira abuztuan, eta horietako bakoitzak bere zigorra izango duela ohartarazi du. Justifikaziorik ez duten jokabide biolentoak direla azpimarratu du.
2021/08/20 - 14:10
Eneko Goia: ''Jokabide batzuk tamalgarriak eta gaitzesgarriak dira''
Eneko Goia ustez, jokabide hauek ezin dira ulertu egoera sanitarioaren ikuspegitik ez eta elkarbizitzaren ikuspegitik ere. Bere hitzetan, Alde Zaharreko bizilagunek "errespetua merezi dute"
2021/08/19 - 11:35
Eneko Goia, Donostian izandako istiluen inguruan: ''Batzuekin alferrik da''
Eneko Goia alkatea etsita agertu da azken egunetan Donostian izandako istiluekin. Bere ustez, gehiengo zabal batek neurriak errespetatzen ditu, baina beste batzuekin "alferrik da".
2021/08/17 - 14:30
Goiak espero du aste honetan zehar jendeak ''arduraz'' jokatzea
Eneko Goia alkateak onartu du "ikusi behar ez genituen irudiak ikusi direla" hirian, baina pozik agertu da ezer larririk gertatu ez delako.
2021/08/15 - 20:28
Goiak "tristura" agertu du Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren aurka objektuak botatzeagatik
Donostiako alkateak azpimarratu duenez, "egoera sanitarioaren testuinguruaz gain, gizalegezko portaera desegokia ere badago".
2021/08/09 - 19:08
Aste Nagusian egon daitezkeen egoerak kontrolatzeko dispositiboen funtzionamendua egokia dela azaldu du Goiak
Eneko Goia alkateak Aste Nagusiaren egunetan ekitaldirik ez dela egingo gogorarazi du. Bestalde, Donostiako Piratek "Kabotajea" deituriko lau eguneko egitarau alternatiboa aurkeztu dute.
2021/07/24 - 16:56
Joseba Barandiaran poliziaren biktimaren omenezko plaka jarri dute Donostian
Polizia Armatuak tiroz hil zuen 19 urteko gazte donostiarra, 1978ko uztailaren 11n, manifestazio batean.
2021/06/08 - 23:02
Eneko Goia: 'Ezarritako prozedurak betez jardun da'
Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, Hondalea proiektuan, hiriko beste batzuetan bezala, 'Ezarrita dauden prozedurak gauzatzen jardun da'.