Eneko Goia
2021/08/20 - 14:10
Eneko Goia: ''Jokabide batzuk tamalgarriak eta gaitzesgarriak dira''
Eneko Goia ustez, jokabide hauek ezin dira ulertu egoera sanitarioaren ikuspegitik ez eta elkarbizitzaren ikuspegitik ere. Bere hitzetan, Alde Zaharreko bizilagunek "errespetua merezi dute"
2021/08/19 - 11:35
Eneko Goia, Donostian izandako istiluen inguruan: ''Batzuekin alferrik da''
Eneko Goia alkatea etsita agertu da azken egunetan Donostian izandako istiluekin. Bere ustez, gehiengo zabal batek neurriak errespetatzen ditu, baina beste batzuekin "alferrik da".
2021/08/17 - 14:30
Goiak espero du aste honetan zehar jendeak ''arduraz'' jokatzea
Eneko Goia alkateak onartu du "ikusi behar ez genituen irudiak ikusi direla" hirian, baina pozik agertu da ezer larririk gertatu ez delako.
2021/08/15 - 20:28
Goiak "tristura" agertu du Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren aurka objektuak botatzeagatik
Donostiako alkateak azpimarratu duenez, "egoera sanitarioaren testuinguruaz gain, gizalegezko portaera desegokia ere badago".
2021/08/09 - 19:08
Aste Nagusian egon daitezkeen egoerak kontrolatzeko dispositiboen funtzionamendua egokia dela azaldu du Goiak
Eneko Goia alkateak Aste Nagusiaren egunetan ekitaldirik ez dela egingo gogorarazi du. Bestalde, Donostiako Piratek "Kabotajea" deituriko lau eguneko egitarau alternatiboa aurkeztu dute.
2021/07/24 - 16:56
Joseba Barandiaran poliziaren biktimaren omenezko plaka jarri dute Donostian
Polizia Armatuak tiroz hil zuen 19 urteko gazte donostiarra, 1978ko uztailaren 11n, manifestazio batean.
2021/06/08 - 23:02
Eneko Goia: 'Ezarritako prozedurak betez jardun da'
Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, Hondalea proiektuan, hiriko beste batzuetan bezala, 'Ezarrita dauden prozedurak gauzatzen jardun da'.
2021/05/28 - 16:27
Ostalaritzaren ordutegia luzatzea aztertzeko modukoa dela uste du Goiak
Inguruko lurraldeei begiratuta agian murrizketa hori malgutzeko unea izan daitekeela uste du Donostiako alkateak. Gaueko 23:00ak aipatu du Goiak taberna eta jatetxeak ixteko aukera gisa.
2021/05/20 - 12:18
Goia: "Baldintzek uzten dutenean, kontuan hartu beharko da elkarteak irekitzeko aukera"
Donostiako alkateak adierazi duenez, "barrukaldean egiten den jarduera bat da eta baldintza batzuk betetzea ez da hain erraza". Horregatik, datuak hobetu arte itxaron egin beharko dela uste du Goiak.
2021/04/13 - 14:42
Eneko Goiak zaila ikusten du Aste Nagusia ospatzea
Donostiako alkateak oso zaila ikusten du abuztuan Aste Nagusia ospatu ahal izatea, baina Jazzaldia, Musika Hamabostaldia eta Zinemaldia ospatzea espero du.
2021/04/05 - 13:01
Eneko Goia: "Ekitaldi xume bat egingo dugu esparru pribatuan, nerriak errespetatuz"
Donostiako alkateak Realak Athleticen aurka Errege Kopan lortutako garaipena eremu pribatuan ospatuko dela adierazi du, segurtasun berme guztiekin.
2021/03/31 - 14:17
Beste bizileku aukerarik izan gabe etxegabetzerik ez egitea adostu dute Donostian
2021eko aurrekontuen inguruko ituna erdietsi ondoren, udal gobernuak (EAJ eta PSE-EE) eta Elkarrekin Podemosek beste akordio bat lortu dute "etxebizitza duin bat izateko eskubidearen defentsan".
2021/02/19 - 11:03
Kursaalek ekitaldien erdiak egin ditu 2020an, eta fakturazioa % 60 jaitsi da
Donostiako Kongresu Jauregiaren erabilera egunak % 46,7 jaitsi dira eta bertaratutakoak % 76,9.
2021/02/17 - 10:12
Añorgak 248 etxebizitza berri izango ditu, horietatik 92 sozialak
Donostiako Udalak 248 etxebizitza eraikitzea eta eremuaren birsorkuntzarekin jarraitzea baimentzen duen plan berezia onartu du.
2021/01/21 - 10:59
Eneko Goia: "Tristura ematen dit ikusteak nola bukatu den San Sebastian eguna"
Donostiako alkateak gaitzetsi egin ditu atzo iluntzean Donostiako Alde Zaharrean izan ziren istiluak. "Egoera onartu nahi ez dutenak" jo ditu gertatutakoaren arduradun.
2021/01/20 - 00:34
Jenderik gabe abiatu da ezohiko Danborrada
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, donostiarrek etxean ospatuko dute San Sebastian Eguna.
2021/01/19 - 23:57
Banderaren igoera aurreratu eta jenderik gabe egin da Konstituzio Plazan
Udal Txistulari Taldeak, Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean, San Sebastian Martxa jo du Eneko Goia alkateak bandera igo duen bitartean.
2021/01/13 - 20:59
San Sebastian egunean balkoiak Donostiako banderarekin apaintzeko deia egin du Udalak
Udalak 10.000 bandera banatuko ditu , hilaren 15etik 18ra, udaletxean bertan zein Donostiako kultur etxeetan. Pertsona bakoitzak bandera bakarra hartu ahal izango du, guztiak agortu arte.
2021/01/12 - 15:23
Aieteko anbulatorio berriak ateak ireki ditu
Zentro berria bi urte iraun duten obren ostean jarri da martxan, "hiriak aspalditik eskatzen zuenari” erantzuteko.
2021/01/01 - 10:44
Udal zergak eta tasak % 1,1 igoko dituzte Donostian 2021ean
Igoera hori urte amaierarako aurreikusitako KPIaren batez besteko igoeraren parekoa izango da, eta BPGaren % 1,8tik beherakoa.