Eneko Goia
2020/12/17 - 09:12
San Sebastian eguna "etxetik" ospatzeko deia egin du Donostiako Udalak
Ez da kaleko ekitaldirik egongo, eta banderaren igoera streaming bidez emango da. Udalak leihoak eta balkoiak hiriko banderarekin apaintzeko deia egin du.
2020/12/07 - 19:14
Terraza jartzeko aukera erraztuko die Udalak Donostiako ostalariei
Aparkalekuak kendu eta terrazentzat leku gehiago gordeko du Udalak. Gainera, fatxadetan aulkiak ezartzeko euskarriak baimenduko dituzte, jendeak taberna kanpoan egoteko aukera izan dezan.
2020/12/07 - 18:35
Goiaren ustez, baliteke taberna eta jatetxeak "asteburu honetan" irekitzea
Ostalariei laguntzeko asmoz, Donostiako Udalak aldaketak egin ditu Gipuzkoako hiriburuko terrazen araudian.
2020/11/28 - 15:38
Donostiako azken hiru alkateek, Loiolako lursailak berenaganatzeko akordioa hizpide
Odon Elorzak (PSE-EE), Juan Karlos Izagirrek (EH Bildu) eta Eneko Goiak (EAJ) kuarteletako lursailak eskuratzea izan dute helburu. Donostiako Udalaren aldarrikapen historikoa izan da.
2020/11/24 - 21:15
Loiolako kuartelen lursailak Donostiako Udalaren esku geratuko dira 2021ean
Aurrekontuekin lotutako akordioa hitzartu dute EAJk eta Espainiako Gobernuak, eta horren bidez adostu dute kuartelen lekualdaketa.
2020/11/24 - 15:03
Loiolako kuartelari buruzko akordioa ''oso positiboa'' da Eneko Goiarentzat
Donostiako alkatea oso pozik agertu da Loiolako kuartelaren inguruan EAJk eta Gobernuak lortutako akordioarekin. Hiriarentzat albiste garrantzitsua dela azpimarratu du.
2020/11/17 - 13:59
Segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurriak hartzeko eskatu du Eneko Goiak
Goiak adierazi duenez, Zubieta kaleko etxebizitzetako bizilagunak "lasai egon daitezke", etxebizitzak "une oro monitorizatuta daudelako".
2020/11/07 - 18:43
Goia, ostalaritzari laguntzeko "erreskate funts bat" martxan jartzearen alde
Donostiako alkateak "kezka handia" agertu du ostalaritzaren egoeragatik, hirian sektore oso garrantzitsua baita.
2020/10/27 - 12:08
Donostiak ordutegi berrira egokitu du bere kultur programazioa
Hiriak egoera sanitarioaren aurrean Eusko Jaurlaritzak ezarritako ordutegietara egokituko du kultur eskaintza. Kultur jarduerak 21:00ak baino lehen amaituko dira ostiraletik aurrera.
2020/10/26 - 12:16
Donostia "gune gorrian" sartu da eta murrizketa bereziak izango ditu
Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu duenez, Donostia Ospitalea da Euskal Autonomia Erkidegoan eragin handiena duen osasun-zentroa, baina oraingoz ez dago saturaziorik.
2020/10/16 - 12:49
Goia: "Urrezko Danborrak ez du inongo zentzurik bizi dugun egoera honetan"
"Modu kontrolatuan egitea posible den arren, saria jasotzen duenak ez luke danborra ganoraz jasotzeko eta ospatzeko aukerarik izango, eta hori oso tristea da", azaldu du.
2020/10/13 - 16:14
Donostian ez da San Tomas jairik egingo, ezta danborradarik ere, COVID-19a dela eta
Gainera, Olentzeroren eta Errege Magoen desfileen ordez "beste aukera batzuk" aztertzen ari dira, "jende-pilaketak saihesteko". COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz hartu dute erabakia.
2020/10/07 - 10:24
Goia eta Garmendia lanera itzuliko dira bigarren PCR proban negatibo eman ondoren
Donostiako alkatea eta Proiektu eta Obretako zinegotzia berrogeialdian zeuden, COVID-19an positibo eman zuen pertsona batekin harreman zuzena izan ostean.
2020/10/01 - 11:38
Goiak eta Garmendiak negatibo eman dute PCR proban, baina berrogeialdia egingo dute
Biek kontaktu estua izan dute positibo eman duen pertsona batekin. Lehen PCRan negatibo eman dute, baina berrogeialdian jarraituko dute bigarren proba gainditu arte.
2020/09/30 - 10:53
Eneko Goia eta zinegotzi bat, koarentenan, positibo batekin harremana izateagatik
Donostiako alkateari eta Marisol Garmendia zinegotziari PCR proba egingo diote eta koarentena bete beharko dute datozen egunetan.
2020/09/14 - 16:19
Gregorio Ordoñezen omenezko plakari eraso diote berriro Donostian
ETAk hil zuen zigotziaren omenezko plakari eraso egin diote, beste behin, asteburuan. Horren aurrean, Jose Luis Arrue Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidenteak bere gaitzespena adierazi du.
2020/08/25 - 18:21
Goiak ardura eta koronabirusaren aurkako neurriak "zorrotz" betetzea eskatu du
Bestalde, Parte Zaharrean Bizi plataformak COVID-19aren aurkako babes neurriak eskatu dituzte pentsio eta ostatuen erabiltzaileek gainerako bizilagunekin partekatzen dituzten eremuetan.
2020/08/12 - 13:33
"Etxeratze agindua ez itzultzea gustatuko litzaidake"
Donostiako alkatea kezkatuta agertu da egoitzen egoerarekin, eta pandemiarako soberakinak erabiltzeko neurria aplikagarria ez izatea espero du.
2020/08/04 - 14:01
Goiak donostiarrei eskatu die "barneratzeko" zergatik ez dagoen Aste Nagusirik
Goiak prentsaurreko batean gogorazi du, transmititu nahi duen mezua "arduratsua izatearena da, uste dut aspertzen ari garela hau esateaz, baina esan beharrekoa da".
2020/07/21 - 14:03
Donostiako uhartera eraman dute Cristina Iglesiasen eskultura
Ontzi handia osatuko duten piezak urte amaierarako muntatu eta instalatuko dira, eta 2021eko udaberrian bisitatu ahal izango da.