Goiak ardura eta koronabirusaren aurkako neurriak "zorrotz" betetzea eskatu du
Eneko Goia Donostiako alkateak “inoiz baino zuhurragoak” izatea eta COVID-19aren aurkako osasun-neurriak “zorrotz” betetzea eskatu die donostiarrei, azken egunetan izan den “gorakada nabarmena kontrolatu ahal izateko.
Goiak adierazi du donostiarrek ez luketela pentsatu behar azken egunetan izandako koronabirus kasuen gorakada “aisialdiko esparruetara bakarrik mugatzen den arazoa” denik; izan ere, nahiz eta “jatorria han izan dezakeen”, beranduago beste sektore batzuetan ere eraginak izango ditu.
Abuztuaren 14an, 15ean eta 16an Donostiako Komplot eta Channel diskoteketan egon zirenei PCR proba egiteko astelehenean egindako dei masiboari dagokionez, alkateak zehaztu du igandean fokuak non egon zitezkeen zehazki ez bazekiten ere, astelehenean “konexio batzuk ezarri zirela eta proba horiek egitea” komenigarria dela azaldu du.
Goiak adierazi duenez, hasiera batean, Donostiako Udalak ez du murrizketa gehiago ezartzeko asmorik.
Bestalde, ikasturtearen hasierari dagokionez, Donostiako alkateak esan du Udalak Hezkuntza Sailari jakinarazi diola “erabateko prestasuna” duela “espazio publikoak utziz laguntzeko”, hala nola kirol edota kultur instalazioak.
"Babes neurriak"
Donostiako Alde Zaharreko bizilagunen elkarteak, Parte Zaharrean Bizi, COVID-19aren aurkako neurriak eskatu dizkie Donostiako Udalari zein Eusko Jaurlaritzari etxebizitza turistikoen, pentsioen eta ostatuen erabiltzaileek gainerako bizilagunekin partekatzen dituzten eremuak dauden bizilagunen komunitateetan.
Parte Zaharrean Bizi elkarteak, gainera, Eudelen eta Arartekoaren esku-hartzea ere eskatu du. “Legezkotasun administratiboaren eta erakundeen arteko eskumenen armiarman galdu direla” deitoratu du.
Elkarte horrek gainera, “birusaren aurka hartutako neurri eta protokolo guztiak ostatu turistikoen erabiltzaileak babestera bakarrik zuzenduta daudela” salatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko