Urtarrilak 20
Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Sebastian egunean balkoiak Donostiako banderarekin apaintzeko deia egin du Udalak

Udalak 10.000 bandera banatuko ditu , hilaren 15etik 18ra, udaletxean bertan zein Donostiako kultur etxeetan. Pertsona bakoitzak bandera bakarra hartu ahal izango du, guztiak agortu arte.
18:00 - 20:00
Leiho eta balkoietan jartzeko 10.000 Donostiako bandera banatuko ditu Udalak

Ohiko ospakizunen faltan, San Sebastian egunerako aukera ezberdinak proposatu ditu Donostiako Udalak, betiere, segurtasuna eta parte-hartzea errespetatuz eta bide publikoan ekitaldirik egin gabe.

Hala, Gipuzkoako hiriburuko alkate Eneko Goiak eta Kultur zinegotzi Jon Insaustik herritarrei eskatu diete urtarrilaren 20an hiriko balkoiak Donostiako banderarekin apaintzeko.

Horretarako, Udalak 10.000 bandera banatuko ditu herritarren artean, hilaren 15etik 18ra, udaletxean bertan zein Donostiako kultur etxeetan. Pertsona bakoitzak bandera bakarra hartu ahal izango du, guztiak agortu arte.

"Helburua da gure izaera eta sentimenduak azaleraztea eta donostiar harrotasuna erakustea", esan du Goiak gaurko agerraldian.

Danborrada

Sarriegiren martxen doinurik ez da entzungo Donostiako kaleetan, baina bai donostiarren etxeetan, azken egunetan Udalak prestatu duen grabaketari esker. Grabaketa hori urtarrilaren 19tik 20rako gauerdian emango du da ETBk, baita donostia.eus eta danborrada.donostiakultura.eus atariek ere.

Erakusketa

Bestalde, Danborradako jantzien erakusketa antolatu dute. Jantzi horiek hiriko auzo ezberdinetako dendetan egongo dira ikusgai.

Txistularien Udal Banda

Ohiturari jarraituz, San Sebastian egunaren aurreko igandean –urtarrilaren 17an, 12:30ean– Txistularien Udal Bandak kontzertu berezia egingo du. Aurten Santa Maria Baselizan izango da. Zuzenekoa ikusteko, gonbidapena eskatu behar da danborrada.donostiakultura.eus web atarian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X