Eneko Goia
2019/09/11 - 11:20
Donostiako turismo eredu jasangarri eta berritzailea saritu dute San Petesburgon
Turismoa kudeatzeko eta sustatzeko lehentasunak ezartzen dituen "Love San Sebastian, Live Donostia" proiektua da sariduna, herritarrak eredu horren muinean jartzen dituena.
2019/09/10 - 22:50
Donostiak Berrikuntza eta Iraunkortasun saria jaso du San Petesburgon
'Love San Sebastian, Live Donostia' proposamena izan da saritua turismo jasangarria sustatzeagatik.
2019/09/01 - 14:56
Donostiak 1813koan sufritutako setio eta suteak gogoratu ditu
Urte hartan gertatu zena errepikatuz gogoratu ditu Donostiak 1813an bizitako setio eta suteak. Eneko Goia Donostiako alkateak, gertaera ilun eta triste gisa gogoratu du gertaera historikoa.
2019/08/30 - 15:58
Donostiak abuztuaren 31ko hondamendia gogoraraziko du
Egun osoko egitaraua aurkeztu du alkateak, parte-hartzaile ezberdinekin batera. Donostiarrak kalera irtengo dira hiriak 1813an jasandako erreketa eta suntsiketa oroituz.
2019/08/19 - 21:34
Eraso sexistek lausotutako Aste Nagusian izandako parte-hartzea azpimarratu du Goiak
Donostiako alkateak 'geroz eta parte-hartzaileago eta inklusiboagoak' diren festen balorazio 'bikaina' egin du.
2019/08/18 - 16:50
Eraso matxistak jaietako puntu beltzak izan dira Goia alkatearentzat
Segurtasuna hobetu dela eta delituek behera egin dutela azpimarratu du Donostiako Alkateak, baita Aste Nagusi parte-hartzailea izan dela ere, baina sexu erasoak puntu beltza izan direla nabarmendu du.
2019/08/14 - 22:34
Manifestazio handi batek Donostiako eraso matxistak gaitzetsi ditu
Donostiako Piratek 11 erasoren berri izan dute ordu gutxitan, beraz, bertan behera utzi dute asteazkeneko jai-egitaraua. Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, eta horietako batek aurrekariak ditu.
2019/08/10 - 16:39
Berdintasunaren aldeko aldarria erdigunean jarrita botako du kanoikada Mokoroak
Onintza Mokoroak hartuko du bere aitaren artillero lekukoa aurten. Helburu nagusia, sexu erasoen aurkako dispositiboa indartzea dela azpimarratu dute Mokoroak eta Goiak.
2019/08/09 - 20:43
ETAko biktimen omenez jarritako plakei eraso egin diete Donostian
ETAko bost biktimen omenez aurreneko plakak jarri zituen Udalak aurten. Ezezagunek esprai beltzarekin estali dituzte guztiak.
2019/08/09 - 15:30
Eneko Goia: 'Azken bi urteotan gorakada izan da sexu-delitu kopuruan'
Donostiako alkateak, hala ere, azpimarratu du hiriak ez direla "inseguruagoak", beste delitu batzuetan ez dagoelako halako gorakadarik.
2019/07/18 - 21:09
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko beste bost estazio jarriko dituzte Donostian
Dagoeneko, karga elektrikoko bi estazio zeuden Gipuzkoako hiriburuan, Anoetan eta Ubegiko ibilbidean.
2019/07/02 - 18:35
Kontxako hondartza ez dute erabat itxiko Woody Allenen filmatze lanengatik
Eneko Goia Donostiako alkateak esan duenez, hondartza ez dute ez egun osoz ez erabat itxiko estatubatuar zuzendaria filmatzen ari den bitartean.
2019/06/24 - 11:37
Donostiako Udalbatzako kideek soka dantza egin dute
Donostiako Udalbatzako hainbat kidek, Eneko Goia alkatea buru, soka dantza egin dute Konstituzio plazan.
2019/06/19 - 13:24
Pertsona bat atxilotu dute Errenteriako gizonaren heriotzarekin lotuta
Atxilotua Antiguako ertzain-etxera eraman dute. Dena den, ikerketak zabalik jarraitzen du.
2019/06/19 - 13:08
Goia, Donostian hildako gizonari buruz: 'Badago identifikatutako pertsona bat'
Eneko Goiak adierazi duenez, ikerketa oraindik irekita dago eta susmagarri horren identifikaziora dago bideratuta.
2019/06/15 - 13:53
Eneko Goia Donostiako Alkatetzan izango da berriz ere
PSE-EEren zinegotzien babesa jaso du EAJren hautagaiak.
2019/06/12 - 19:30
Eneko Goiak lekuko gisa deklaratu beharko du Bidegi auzian
Era berean, Felix Urkola (EAJ) Lazkaoko jarduneko alkatea eta Luis Maria Apraiz errepideetako zuzendari ohia deitu ditu auzitegiak, baita IDOM ingeniaritzako teknikari bat ere.
2019/04/29 - 14:40
Elkarretaratzea egingo dute Donostian hildako gaztearen heriotza salatzeko
Elkarretaratzea 18:00etan izango da udaletxe aurrean. Donostiako Udalak herritarrei euren salaketa eta gaitzespena azaltzeko deia luzatu die.
2019/04/28 - 21:59
Hil egin da Donostian ostiral goizaldean larri zauritutako 17 urteko mutila
Zazpi pertsona daude atxilotuta erasoarekin lotuta, eta astelehenean deklaratuko dute epailearen aurrean.
2019/04/12 - 20:29
Eneko Goia Donostiako alkateak Korrikaren lekukoa hartu du
Gipuzkoako kostaldea zeharkatuta, Donostiako auzo eta kaleetan barrena ibili da euskararen aldeko lekukoa. Eneko Goia alkateak kilometro batean eraman du lekukoa.