Energia aurreztea
2022/07/29 - 11:21
Iñigo Ansola (EEE): "Denok pentsatu behar dugu nola aurreztu energia gehiago"
Jaurlaritzako sail guztiek, Aldundiek, EUDELek eta Energiaren Euskal Erakundeak bilera dute ostiralean, energia-krisiari aurre egiteko neurriak aztertzeko: "Energia-eraginkortasunaren aldeko neurriak behar ditugu", esan du EEEko zuzendariak Radio Euskadin.
2022/07/27 - 16:33
EAEko udalak ari dira energia kontsumoa murrizteko neurriak hartzen
Azken urteotan ari dira energia jasangarritasunaren aldeko neurriak hartzen; askok argiteria aldatu dute LED bonbillak jarrita kontsumoa murrizteko, autobus elektrikoen alde egin dute edo eguzki-plakak instalatzen hasi dira. Ostiralean Jaurlaritza eta Diputazioekin neurri berriak adostuko dituzte.
2022/07/26 - 10:05
Gas kontsumoa nahitaez errazionatzeko plana leuntzeko asmoa du EBk
Erregelamenduaren azken zirriborroak % 15eko murrizketa lineal eta orokortuaren helburua mantentzen du, baina salbuespen eta doikuntza ugari sartzen ditu aurrezpena herrialde bakoitzaren energia beharretara egokitzeko.

2022/07/20 - 22:35
Mikel Amundarain Industria sailburua: "Euskadik aukera txikia du gas-horniduran murrizketak egoteko"
EITB Median zuzeneko elkarrizketa batean Mikel Amundarain Industria sailburuak esan duenez, EAEk "ahalmen handia du gasa sartzeko". Nolanahi ere, nabarmendu du Jaurlaritza kontingentzia-plan bat ari dela lantzen.
2022/07/20 - 21:28
Berogailua jaistea edo arropa aire librean lehortzea, energia aurrezteko Bruselaren aholkuak
Aire girotua tenperatura altuagoan jartzea, beharrezkoak ez diren argiak itzaltzea eta posible denean etxebizitzen isolamendua hobetzea ere aipatu ditu Europako Batzordeak.
2022/07/20 - 20:41
Europako Batzordeak gas-kontsumoa % 15 murriztea eskatu die Estatu kideei
Borondatezko neurria da, oraingoz, baina baliteke etorkizunean derrigorrezkoa izatea. Europar Batasuna beldur da aukera baitago Vladimir Putinek errusiar gas-hornidura erabat mozteko.
2022/07/20 - 19:30
Espainiako Gobernuak ez du "kontsumitzaileei errazionamendu edo murrizketarik ezartzea" aztertzen
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak kontsumitzaile domestiko eta industrialekin "konpromisoa" du.

2022/07/20 - 18:30
Euskadi kontingentzia plan energetiko propioa prestatzen ari da jadanik
Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiak eta Mikel Amundarain Industria sailburuordeak ziurtatu dutenez, Eusko Jaurlaritza kontingentzia plan energetiko propioa prestatzen ari da dagoeneko.
2022/07/20 - 16:06
Espainiako Gobernuak dio ez duela gasaren kontsumoa mugatzeko asmorik
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak gasaren kontsumoan "aurreztearen eta eraginkortasunaren" alde egin du, baina Gobernuak ez duela kontsumoa mugatzeko asmorik esan du.

2022/07/20 - 15:01
Bruselak gasa borondatez % 15 murriztea proposatu die Europar Batasuneko estatuei
Europako Batzordeak gas-horniduraren segurtasunaren alerta ezarri eta gas-kontsumoa murrizteko nahitaezko murrizketak ezarri ahal izateko araudi berri bat proposatu du.

2022/07/20 - 09:06
Bruselak gasa aurrezteko egitasmoa aurkeztuko du gaur, Moskuk hornidura mozteko aukeraren aurrean
Etxebizitzetan eta eraikin publikoetan neurriak hartzea, kontsumoa murrizten duten enpresak diruz laguntzea eta erregaia aldatzen duten industrientzako pizgarriak aurreikusten ditu proposamenak.
2022/07/14 - 23:29
Bruselak aire girotua 25 gradu azpitik ez jartzea eta berogailua 19ra mugatzea planteatu du
Bestalde, gasa ez den energia iturri alternatiboak erabiltzeko eskatuko die industriei. Neguari begira, Errusiak gas hornidura eteten baldin badu, gas erreserbak areagotzea da helburua.
2022/07/14 - 22:54
Energia horniduran etenak gertatu daitezkeela eta prezioek gora egin dezaketela ohartarazi du Urkulluk
Lehendakariak aitortu du "garai zailak" datozela, Repsoleko presidentearekin egindako bilera batean.
2022/07/14 - 22:36
Lehendakariak energia aurrezteko beharra aurreikusten du, garai zailak datozelako
Urkulluk garai zailez ohartarazi berri du. Energia aurrezpena beharko duten garai zailak, esan du. Errusiatik datorren gas eta petrolio hornikuntzarekin zer gertatuko den jakin gabe, hornidura mozketak eta energiaren prezio igoerak egon litezkeela aurreikusi behar dela esan du Urkulluk.