Gas kontsumoa nahitaez errazionatzeko plana leuntzeko asmoa du EBk
Europar Batasuneko 27 Energia ministroak ezohiko kontseilu batean bilduko dira astearte honetan Errusiarekiko haustura energetikoa aurreikusten duen gas kontsumoaren murrizketari buruz hitz egiteko eta datorren neguari begira hartu beharreko neurri berriei buruz eztabaidatzeko.
Europako Batzordeak uztailaren 20an "Gasa aurreztu negu seguru baterako" paketea aurkeztu zuen. Bertan, Batzordeak gas kontsumoaren % 15 martxora arte borondatez murriztea proposatu zuen. Baina, aurreikusi bezala, EBko Kontseilura iritsi denean, ekimena arindu egin da.
Erregelamenduaren azken zirriborroak % 15eko murrizketa lineal eta orokortuaren helburua mantentzen du, baina salbuespen eta doikuntza ugari sartzen ditu aurrezpena herrialde bakoitzaren energia beharretara egokitzeko. Europako Batzordeak, gainera, alerta egoera deklaratzeko erabateko ahala izateari utziko lioke, jatorrizko proiektuak aurreikusten zuen bezala, eta erabakia 27 estatu kideek bozkatu beharko dute.
Hori horrela, ministroek, bileran, aurkeztutako ekimenak eztabaidatuko dituzte, eta informazioa emango dute beren herrialdeetako energia horniduraren segurtasunaren inguruan. Pedro Sanchezek larunbat honetan iragarri zuen ez zuela onartuko gas kontsumoa murrizteko EBk egindako proposamena. Espainiako presidenteak gaineratu zuen Espainiako Estatuak dagoeneko partekatzen duela gasa Frantziarekin eta Portugalekin.
EITB Mediari egindako adierazpenetan, bestalde, Teresa Ribera hirugarren presidenteordeak eta Trantsizio Ekologikoko ministroak jakinarazi zuen negu honetan Espainiak hurrengo udazkenean eta neguan energia erreserbak partekatu beharko dituela. Astelehen honetan, Espainiak gas merkatuan Europan baino prezio merkeagoak erregistratu ditu lehenbizikoz.
Ukrainako eta Errusiako gerraren ondorioz energian izandako krisiak eta prezioen igoerak Europar Batasuna behartu dute eurogunearen ekonomiari buruzko erabakiak hartzera. Oinarrizko 50 puntuko igoeraren ondoren, Europako Banku Zentraleko lehendakariak adierazi du interes tasak behar adina igoko direla inflazioa % 2ko helburura itzultzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.