Enkarterri
2014/03/12 - 15:48
Sutea Balmasedako garaje batean
Balmasedan 80 bizilagun euren etxetik atera behar izan dituzte goizean, garajean sute bat izan delako. Lapurrak sartu dira autoetako gasolina ateratzera eta txinparta batek eragin du sua.
2014/03/12 - 10:27
Sutea izan da Balmasedan eta 80 lagun etxetik atera dituzte
Sutea etxebizitza eraikin bateko garajean gertatu da, eta bizilagunak kiroldegira eraman dituzte. Ez da inor zauritu.
2014/03/09 - 16:22
Suak Karrantzako basoak eta mendiak kiskali ditu
Suhiltzaileen arabera, baliteke suteak eragindakoak izatea.
2014/03/01 - 15:49
Lehen Hezkuntzako ikastetxea eskatzeko kanpaina abiatu dute Sopuertan
Sopuertako eskola publikoan Haur Hezkuntza baino ez dago. Hori aldatzeko, presio modura, guraso talde batek datorren urterako 7 ume matrikulatu ditu Sopuertan, Lehen Hezkuntzan, berau ezbadago ere.
2014/02/23 - 16:02
Txarribodaren tradizioa berreskuratu dute gazteei ezagutzera emateko
La Quadra herrian gure baserrietako tradizio bat berreskuratu dute. Txarriboda egin dute eta, besteak beste, odolkia nola egiten den erakutsi diete bertako gazteei.
2014/01/22 - 18:10
Euskal Eskola Publikoaren Jaia Balmasedan egingo dute 2014an
"Gorantz goaz, GO, GO!" leloa aukeratuta, Enkarterrietan euskara eta euskal eskola publikoaren eskaria hazten ari dela aldarrikatu nahi izan dute.
2013/10/14 - 12:27
Zallako parrizidak ospitalean jarraitzen du, larri
Amari alta eman diote igandean, gasa arnasteagatik ospitaleratu ostean. Emakumeak 80 urte ditu.
2013/10/13 - 19:30
Gizon batek ustez bere aita hil du Zallan
Ondoren, ustezko hiltzailea tren batek harrapatu du eta buruan zauri larriekin eraman dute ospitalera. Gurutzetako erietxean dago, atxilotuta.
2013/10/13 - 18:38
Zallako bizilagun batek ustez aita hil du
Horren ostean, Bolunburu zonaldeko tren batek 53 urteko ustezko hiltzailea harrapatu du. Horren amak, berriz, ez du zauririk jaso, baina gasa arnastu du etxebizitza barruan.
2013/10/13 - 02:19
80 urteko gizon bat hilda agertu da Zallan indarkeria zantzuekin
Gainera, emaztea etxebizitzan topatu dute zenbait zauriekin eta, Zallan ere bai, 50 urteko gizonezko batek -ustez bikotearen semea da- trenbidera salto egin du eta zauritu da.
2013/09/14 - 18:45
Biharamun gozoa Pozalaguan
Joan den urtean 20.000 bisitari izan zituen leizeak. Aurten mungimendu handiagoa nabari da.
2013/09/13 - 20:26
Pozalaguako kobazuloa 2013ko txokorik ederrena aukeratu dute
2013ko txokorik ederrena da Karrantzan dagoen Pozalaguako kobazuloa, Repsol gidak banatzen dituen sarien arabera
2013/09/13 - 17:35
Pozalaguako leizea, espainiar estatuko 2013ko txokorik onena
Karrantzan poza da nagusi. Bozketa bukatu ostean herriko plaza jendez bete da. Ondoren, denok batera, leizeraino joan dira omentzera.
2013/09/06 - 17:12
Pozalagua, grabitatearen kontra sorturiko estalaktiten haitzuloa
Astebururako proposamen gisa aurkeztuko dizuegu Karrantzan (Bizkaia) dagoen kobazulo berezi hau.
2013/09/06 - 01:22
Onik aurkitu dute Galdamesetik gertu galdu den 27 urteko emakumea
Emakumeak larrialdi zerbitzuetara deitu du, sakelako telefonoa erabiliz, eta La Magdalena kobatik gertu galdu dela ohartarazi du.
2013/08/31 - 16:22
Pozalaguako kobazuloak lekua egin nahi du Repsol Gidan
Pozalaguako kobazuloa 1957. urtean aurkitu zuten, eta bertan estalaktita mota berezi bat hazten da. 1.200 lehiakideren artean, Pozalagua bi finalistetako bat da.
2013/08/27 - 14:33
Amalurra komunitatearen instalazioak bisitatu ditugu Artzentalesen (Bizkaia)
Artzentalesen duela 20 urte komunitatean bizitzeko sortu zuten zentroan izan gara, eta leporatzen dizkieten jarrera sektarioei buruz ere hitz egin dugu haiekin.
2013/08/22 - 15:13
Pozalaguako leizea, '2013ko Txokorik onena' lehiaketako finalean
Karrantzako kobak Antequerako El Torcali irabazi dio, eta Cacereseko Juderia de Hervasen kontra lehiatuko da gaurtik irailaren 13ra.
2013/08/09 - 23:29
Galdameseko bikote bat hil da Kantabrian, auto istripuan
Istripuan beste ibilgailu bateko gidaria oso larri zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Ezbeharra Valle de Villaverden gertatu da.
2013/07/25 - 21:42
Sopuerta lehenengoz jaietan, zezenak debekatu ostean
Udalbatzarrak mozio bat onartu zuen, Bilduren babesarekin (11 zinegotzitatik sei alberdi horretakoak dira), festetan zezenekin egindako jaiak debekatzeko.