Euskal Eskola Publikoaren Jaia Balmasedan egingo dute 2014an
2014ko Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaia Balmasedan ospatuko dute ekainaren 1ean. Antolatzaileen esanetan, familiei "jai eremu euskalduna" eskainiko diete eta Enkarterrietan euskararen erabilera handitzea da helburua.
Euskal Herriko eskola publikoetako Gurasoen Konfederazioak eta Enkarterrietako eskola publikoek elkarlanean antolatuko dute jaia "Gorantz goaz, GO, GO!" lelopean. Antolatzaileek ohar bidez jakinarazi dutenez, enkarterrietan euskara eta euskal eskola publikoaren eskaria hazten ari dela aldarrikatu nahi izan dute lelo horrekin.
Helburuetako bat euskararen erabilera Enkarterrietan handitzea da, eta horretarako ikastetxeek eta guraso elkarteek zeregin garrantzitsua dute, antolatzaileen arabera.
Enkarterrietako euskal eskola publikoetan 2.500 ikasle dituzte eta, egunetik egunera, "beharrak handituz doaz".
Halaber, eskualdearen beharrak azaldu dituzte: Gueñesen institutu berria eraiki zain daude, Zallako eskola "bere gehienezko edukieratik gertu dago" eta Sopuertan lehen hezkuntzako ikasketak izateko borrokan ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Aste Nagusiko zezenketen kartel batean Marijaiaren irudia erabili izana salatu dute Bilboko Konpartsek
"Bilboko jai herrikoien ikur nagusiaren irudia animalien sufrimenduari eta heriotzari lotutako jarduera pribatu baten publizitatea egiteko erabiltzea" kritikatu dute Bilboko Konpartsek.
A63 autobidea 14:00etan irekiko dute berriro, Baionatik Bordelera joateko
Girondako sutea egonkortu izanak ahalbidetuko du Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea zabaltzea. Hala ere, SNCF tren konpainiaren abiadura handiko trenen trafikoak etenda jarraitzen du Hendaia eta Bordele artean.
Beroa eta haizea suak itzaltzea zailtzen ari dira Zamora, Madril, Avila eta Castellon
Gauean zehar bilakaera positiboa izan den arren, suak itzaltzeko lanak oztopatzen ari da beroaldia, batez ere Zamoran. Madrilgo, Avilako eta Castelloko suteek aktibo jarraitzen dute, baina dagoeneko perimetratuta daude. Suteengatik ezarritako larrialdi nazionala bertan behera gelditu dela iragarri du Espainiako gobernuburuak.
Espainiako sute handien bilakaera ona da, baina beste foku batzuk ari dira pizten Zamoran eta Leonen
Madrilgo sutea egonkortzea lortu dute, eta Avilako ebakuazioak eta konfinamenduak altxatu dituzte. Zamoran, 12 udalerri ebakuatu dituzte, eta bi konfinatu.
Afari solidarioak kriminalizatu izana deitoratu dute ekimenaren antolatzaileek
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformak, Donostian kaleko egoeran dauden pertsonentzako afari solidarioak antolatzen dituenak, Udalaren "jarrera kriminalizatzailea" salatu du asteazken honetan. Izan ere, Jon Insausti alkateak (EAJ) jarduera hori debekatu egin du, "bizikidetza arazoak" sortzen dituela eta "delinkuentzia areagotzen" duela argudiatuta.
5 urteko zigorra ezarri diote gizon bati, emazteari modu jarraituan tratu txarrak eman eta sexu-erasoak egiteagatik
Epaiaren arabera, biktimak 2017an erasotzailearengandik banantzea erabaki zuenetik, hark etengabe egin zizkion mehatxuak eta sexu-erasoak.
HIES kasu berrien kopurua 125etik 95era jaitsi da aurten; hala ere, adituek zuhur jokatzeko eskatu dute
HIES kasu berrien kopuruak behera egin du aurten, 125etik 95era. Harribeltza elkartearen esanetan, zuhur hartu behar da datua, lehen aldia delako eta beheranzko joera finkatzeko urteak pasa behar direlako. Bereziki kezkagarritzat jo dute gainontzeko sexu-bidezko infekzioek izan duten "izugarrizko" gorakada.
Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 21 udalerritako ur-kontsumoa mugatzea gomendatu dute
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika, Sukarrieta, Ispaster, Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein eta Ondarroa dira ur-eskasiak kaltetutako herriak.
Sarek eta Donostiako Piratek abuztuaren 14rako mobilizazioa deitu dute euskal preso, iheslari eta deportatuen alde
Bi eragileak elkarrekin aritu dira lanean lehen aldiz, eta indarrak batu dituzte “gatazkaren ondorioei konponbide integrala" emateko beharra azpimarratzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, bikotekidea hiltzea egotzita
Hilketa atzo arratsaldean gertatu zen. Erasotzaileak labankadaz hil zuen emakumea, Bartzelonako Sant Marti barrutiko etxebizitza batean, eta, ondoren, ihes egin zuen. Etxebizitzan, bikotearen bi seme-alaba adingabeak zeuden.