Pozalaguako kobazuloa 2013ko txokorik ederrena aukeratu dute
Ederretan ederrena. Gaurtik, Karrantzako Pozalaguako kobazuloa 2013ko Txokorik Ederrena da, Repsol gidak banatzen dituen sarien arabera.
Goizean izan da bozketa, eta hamarretarako minutu eskas falta zela, iritsi da berri pozgarria; Hervaseko Auzo Judua (Caceres) izan du aurkari azken bozketan Pozalaguak, eta, azkenean, Karrantzako kobazuloak 200.000 botoko aldea kendu dio Extremadurako harribitxiari. Orotara, 741.000 bozka jaso ditu Pozalaguak, Hervasek 524.000 jaso dituen bitartean.
Dituen estalaktita eszentrikoek egiten dute berezi Pozalagua; ohiko estalaktitekin alderatuta, alegia, goitik behera eratu ordez, estalaktita eszentrikoak edozein norabide har dezakete, zuhaitz bateko adarrak bailiran.
Berria ez da ezustean iritsi Karrantzara, jakina baitzen Pozalagua faboritoen artean zegoela,azken egunotan, bozketan aurrea nabarmen hartzen ari zela ikusita. Hala, Karrantzako bizilagun ugari, goizean goizetik, Udaletxe atarian batu dira, azken erabakia noiz iritsiko. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte, izendapena ospatzeko. Eguerdian, esaterako, auto-karabana bat egingo dute, herriaren erdigunetik Pozalaguaraino; kobazuloan sartuko dira eta ondoren, kanpoaldean, otordua egingo dute.
1957an, ustekabean, topatu zuten Pozalaguako leizea, inguruko harrobi baten egindako leherketa bati esker. 1991ean publikoarentzat zabaldu zuten, eta ordutik, milaka lagunek bisitatu dute estalaktita eszentrikoen 'gotorlekua'. Hainbat gunetan banatuta dago kobazuloa, eta 'Versalles aretoa' deitzen den lekuan daude hain bereziak diren estalaktita mota horiek gehien. Metalezko pasabidea dago egokituta, leizea zeharkatzeko.
Turismoari bultzada
Zalantzarik gabe, pozarren hartu du albistea Raul Palacio Karrantzako alkateak. Izendapen honek herriari mesede handia egingo diolakoan dago, bestea beste, Karrantza ezagutarazten lagunduko duelako eta bertako turismoa indartzeko balioko duelako.
Egunotako 'boom mediatikoari' ahalik eta probetxu gehien ateratzea espero du alkateak.
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo suteak piztuta jarraitzen du, egonkortu gabeko hiru fokurekin
Gauean zehar sugarren zabaltzea moteltzea lortu badute ere, gaurko etsaia haizea izango da, 30 km/h-rainoko haize-ufadak espero direlako. Sute-arriskua oso altua izango da bihartik aurrera Estatu osoan, bero-bolada berri batengatik.
Albiste izango dira: suteak, sexu-erasoak Bilbon eta Tuteran, eta Donostiako Aste Nagusiko programazioaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Madril, Avila eta Toledoko suek zertxobait hobera egin dute meteorologiari esker
Suteek 77.000 hektarea kiskali dituzte jada: 47.000 Burgoondon (Avila), 27.000 hektarea Madrilgo mendilerroan eta 2.000 hektarea Toledon. 90.000 pertsona inguru daude ebakuatuta edo konfinatuta.
Euskal Encounter topaketa amaitu da BECen, 5.000 parte-hartzaile eta bisitarien bikoitzarekin
Antolatzaileek prestakuntza- eta dibulgazio-jardueren harrera ona nabarmendu dute, gizartea eraldatzen ari diren teknologiak ulertzeko gero eta interes handiagoa dagoela berretsi baitute.
Tuterako jaietan adingabe baten bortxaketa ikertzen ari dira
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. Tuterako Udaleko taldeek adierazpen instituzionala onartu dute, erasoaren aurrean "erabateko gaitzespena eta gaitzespena" adierazteko.
Vall d'Uixoko (Castello) suteak kontrolik gabe jarraitzen du, eta 6500 hektarea kiskali ditu jada
Larunbatean sutea piztu zenetik 15 udalerritako 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Hainbat erakundetako 450 profesional baino gehiago ari dira sua itzaltzeko lanetan.
63 urteko gipuzkoar bat hil da Ordesako naturgunean erorita
Gertaera 11:15 aldera jazo da. Harri batek mendizalea jo du, bi lagunekin zihoala. Ondorioz, malda handiko mendi-mazela batetik behera erori da.
Gorpu bat aurkitu dute Pasaiako portuko uretan
Herritar batek 16:00ak aldera ohartarazi du gorpu bat zegoela uretan, eta Ertzaintzak atera du bertatik. Biktima ez dute oraindik identifikatu.
Bederatzi pertsona artatu dituzte Arrasaten, eraikin bateko etxabean piztu den sutearen ondorioz
Gazteak batu ohi diren inguru batean, sua hartu du erosketa-orga batek eta, beroaren eraginez, lokal baten sarrera lehertu da. Ikerketa abiatu da gertatutakoa argitzeko.
Berpiztu da ostiralean Castejonen piztutako sutea
Castejon Villa hotelaren inguruan berpiztutako sua itzaltzeko lanean ari dira suhiltzaileak, eta ez da inor zauritu.