Enkarterri
2022/08/24 - 14:18
Emakume bat hil da Zallan, gidabaimenik gabe eta edanda zihoan gidari batek botatako farola gainera erorita
Istripua izan duen autoaren gidaria, 25 urteko gazte bat, Ertzaintzak atxilotu du, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delituak eta zuhurtziagabekeriazko hilketa bat egotzita.
2022/08/24 - 12:20
Emakume bat hil da Zallan farola batek azpian harrapatuta, ibilgailu batek haren aurka talka egin ondoren
Ezbeharra astearte gauean gertatu zen Zallan, auto bat galtzadatik atera eta farola baten kontra talka egin ondoren. Farola espaloian zihoan emakume baten gainera erori zen. Ibilgailuaren gidariak ez zeraman gidabaimenik eta alkoholaren eraginpean gidatzen zuen.
2022/08/04 - 15:36
Antzerkia, Afrikako dantzak eta Michael Jacksonen omenezko ikuskizuna Pozalaguako jaialdian
Jaialdirako sarrera doakoa da, eta Pozalaguako kobazuloaren ondoko anfiteatroan egiten da, Karrantzan.
2022/06/02 - 22:28
Zallan hainbat trenbide-pasagune kentzeko plana adostu dute erakundeek
Zallak Udalako datozen asteetan sinatuko du trenbide-pasaguneak kentzeko akordioa Espainiako Gobernuarekin, Adif eta URA erakundeekin. Kadagua ibaiak udalerri horretan gainezka egitea ekiditeko obrak ere aurreikusten ditu egitasmoak.
2022/05/26 - 11:42
Trenak harrapatuta hil den neskaren familiari eta lagunei "doluminik zintzoena" helarazi die Zallako Udalak
Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du, ezbeharraren biharamunean. Diotenez, "bizia kentzen duen istripu oro tragedia bat da, baina bereziki da zorigaitza bizi hori gaztea denean".
2022/05/26 - 11:17
Zallako Udalak doluminak helarazi dizkio tren batek harrapatuta hil den gaztearen familiari
Juanra Urkijo alkateak irakurri du Udalbatzak onartutako adierazpen instituzionala. Udala hildako gaztearen familiaren esanetara jarri da behar duenerako.
2022/05/26 - 10:48
Zallako alkatea: "Gaur familiarekin gaude, aldarrikapenak beste egun baterako utzi beharko ditugu"
Trenak harrapatuta 17 urteko emakume bat hil berritan, herria "nahigabetuta" dagoela aitortu du Juanra Urkijok. Gogorarazi duenez, 34 trenbide pasagune daude Bizkaiko udalerrian, horietatik asko, hirigunean.
2022/05/25 - 23:44
Zallako bizilagunak nazkatuta daude herriak dituen 34 trenbide-pasaguneekin
Azken istripu horrek tristura eta harridura sortu du herrian. Ez da lehen aldia trenak zeharkatzen duten oinezkoak edo ibilgailuak harrapatzen dituena. Zallak 34 trenbide-pasagune ditu.
2022/05/25 - 20:44
Gazte bat hil da Zallan, trenak harrapatuta
Konboiak emakumea trenbide-pasagune batean harrapatu du. Konkretuki, Maristak etorbideko pasonibelean gertatu da ezbeharra, Zallako geltokitik gertu, "zehazteke dauden arrazoiengatik".
2022/05/25 - 19:09
17 urteko adingabe bat hil da Zallan, trenak harrapatuta
Konboiak emakumea trenbide-pasagune batean harrapatu du. Aldiriko trenen zirkulazioa eten behar izan dute Zalla eta Aranguren artean, Bilbo-Balmaseda lotzen dituen zerbitzua.
2022/05/13 - 20:41
Zallako espezialitateen zentroa eraikitzen hasiko da Osakidetza datorren astean
Osasun-gune berriak 30.000 pertsona artatuko ditu eta 13,8 milioi euroko inbertsioa izango du. Aurreikusi dutenez, azpiegitura bi urteko epean eraikiko dute.
2022/04/15 - 22:35
Asteko prozesiorik jendetsuenak egin dituzte Ostiral Santuan
Tradizio handikoak dira ostiraleko prozesioak Euskal Herrian. Bilbo, Iruñea, Hondarribia eta Segurako kasuak, adibidez, baita Balmasedako Pasio Biziduna ere.
2022/04/15 - 14:24
Jendetza bildu da Balmasedako Pasio Bizidunean
Covid-19aren pandemiaren ondorioz bi urtez bertan behera geratu ostean, Balmasedak bere ohiko Pasio Biziduna berreskuratu du. Antzezlanean 350 pertsonak haru dute parte.
2022/02/20 - 19:52
Misael Centenoren hilketarekin lotura izan dezakeen laugarren gizon bat kartzelaratu dute
Abenduan atxilotutako bederazi pertsonetako bat da baina orduan libre utzi zuten. Orain, antza denez, proba berriak agertu dira bere kontra.
2022/02/19 - 18:28
Estatuko scalextric txapelketaren lehen proba, Zallako Aranguren frontoian
Estatu mailako scalextric txapelketaren lehen proba izan da gaur Zallako (Bizkaia) Aranguren frontoian: 36 pilotok rally SRC autoak gidatu dituzte Enkarterritik ibilbidea egiten zuten sei zirkuituetatik. Igandean, edonork izango du aukera scalextricean aritzeko 10:00etatik 13:00etara.
2022/02/09 - 09:14
Eraikin bat jendez hustu behar izan dute Zallan, sute baten ondorioz
04:30ean piztu da sua Andres Aya Goñi kaleko denda batean, eta kea ondoko ezkaratzera iritsi bada ere, ez da inor zauritu. 06:00etarako beren etxeetara itzuli ahal izan dira bizilagunak.
2022/01/29 - 21:39
Zallako bizilagunak protestan atera dira okupen "mehatxuak eta "irainak" salatzeko
Zallan elkarretaratze jendetsua egin dute bizilagunek, duela 6 hilabetetik okupa familia batek sortu omen dituen elkarbizitza arazoak salatzeko. Egoerarekin nekatuta daude.
2021/12/30 - 16:36
Espetxera bidali dituzte Karrantzako hilketarekin lotuta atxilotutako bederatzi lagunetatik hiru
Antza denez, Misael Centenok azaroaren 28ko goizaldean borroka bat izan zuen Ambasaguasen eta bere hilotza handik hiru egunetara topatu zuten Karrantza ibaian.
2021/12/27 - 22:15
Ertzaintzak bederatzi pertsona atxilotu ditu Karrantzako hilketarekin zerikusia dutelakoan
Misael Centeno urtebete zeraman Karrantzan bizitzen. Azaroaren 27an ikusi zuten azkenekoz herriko taberna batetik ateratzen eztabaida bat izan ostean. Ibaian aurkitu zuten gorpua. Autopsiaren emaitzetatik erailketa izan zela ondorioztatu zuten. Ertzaintzak ez du atxiloketa gehiago egitea baztertzen.
2021/12/27 - 18:07
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Karrantzako hilketarekin lotuta
31 urteko gizona azaroaren 28an desagertu zen, borroka batean nahasita egon ostean. Gorpua hiru egunetara topatu zuten, Karrantza ibaian.