Enkarterri
2020/09/27 - 23:06
Bizilagunen arteko liskarrak Zallako Aranguren auzoan
Larunbat gauean hainbat pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak Zallan, bizilagunen arteko liskar baten harira. Aranguren auzoko taberna batean hasi ziren istiluak.
2020/09/10 - 21:32
Laugarren pertsona bat atxilotu dute Karrantzako tiroketan zerikusia duelakoan
Tiroketa horretan hiru pertsona arin zauritu ziren, antza denez, marihuana plantazio batean lapurtzen saiatzeagatik.
2020/09/08 - 15:48
Karrantzako tiroketaren egilea atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita
Larunbatean gaueko bederatzietan, Ertzaintzak dei bat jaso zuen hainbat pertsonaren arteko liskarraren inguruan berri emanez. Gutxira, tiroketaren egileak eta bere kideek alde egin zuten.
2020/09/07 - 10:49
Pertsona bat atxilotu dute Karrantzako tiroketarekin zerikusia duelakoan
Liskarra larunbat gauean jazo zen, eta bi pertsona zauritu ziren.
2020/09/06 - 13:11
Joaquin Beltranen bila jarraitzeko eta gertatutakoa argitzeko eskatu dute
Zabortegiko ezbeharra gertatu zenetik zazpi hilabete bete direnean, elkarretaratzeak egin dituzte Zaldibarren bertan eta Eibarren, besteak beste, Zaldibar Argituk deituta.
2020/09/06 - 12:29
Karrantzan bi pertsona tiroz zauritu dituzten bi lagunen bila ari da Ertzaintza
Hainbat pertsonaren arteko liskarra gertatu zen atzo 21:00ak aldera. Ertzaintza agertu zenean, bi pertsona zaurituta aurkitu zituzten eta Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten.
2020/08/16 - 23:46
Hildako mendizaleen familiei babesa erakusteko elkarretaratzea egin dute Gueñesen
Suitzako Alpeetan hildako mendizaleetako bat Gueñeseko bizilaguna zen. Laugarren mendizale nafar bat zihoan haiekin, baina haren hilotzaren bila dabiltza oraindik.
2020/08/13 - 22:36
Alloko eta Güeñesko bizilagunak gertatutakoa sinetsi ezinik daude
Arroila jaitsiera egiten ari zirela, ekaitz batek bete betean harrapatu zituen euskal herritarrak eta eragin zuen ezbeharra. Ordu gogorrak izaten ari dira euren jaioterrietan.
2020/08/06 - 22:52
Elkarretaratzeak Joaquin eta Alberto gogoratu eta omentzeko
6 hilabete bete dira Alberto eta Joaquin desagertu zirela eta haien omenez elkarretaratzeak egin dira haien herrietan.
2020/08/01 - 20:10
Gueñeseko jipoiaren ustezko egilea espetxera bidali du epaileak
18 urteko gaztea ostiralean atxilotu zuen Ertzaintzak. Gertakaria uztailaren 23an jazo zen. Gizon bat jipoitu zuten lonja batean, eta ospitalera larri eraman behar izan zuten.
2020/07/27 - 10:13
Behin-behinean aske utzi dituzte Gueñesen hilketa saiakeragatik atxilotutakoak
Bestalde, gaur eraman dute epailearen aurrera ustez 20 urteko gizon bat hiltzeagatik Gasteizen ostegunean atxilotu zuten gaztea.
2020/07/25 - 09:59
Emakume bat atxilotu dute Gueñesen lagun bat hiltzen saiatu izana egotzita
Gertakariak joan den goizalean jazo ziren udalerri horretako lonja batean. Biktima ospitalean dago, larri.
2020/07/21 - 17:18
Antonio Truebari buruzko erakusketa bat antolatu dute Enkarterriko museoan
200 urte baina gehiago pasa dira Trueba jauna jaio zela eta 100 baino gehiago hil zela hala ere gaur Agerraldia egin du Albiako lorategian bere eskultura dagoen lekuan.
2020/07/19 - 00:29
Motorzale bat hil da Karrantzan, erorikoa izanda
Istripua 20:28 aldera gertatu da BI-630 errepidean, Escrita mendatean. Errepideak Balmaseda eta Karrantza lotzen ditu.
2020/07/15 - 11:49
Gordexolako mendi batean galdutako gizon bat helikopteroz erreskatatu dute
Gizona Soduperaino eraman dute, eta bertan senide batekin elkartu da, ez du osasun arretarik behar izan.
2020/07/11 - 17:50
Gizon bat atxilotu dute Zallan, bikotekidearen alabari sexu-erasoa egiteagatik
Ertzaintzak jakinarazi duenez, adin txikikoa da biktima. Zallako Udaleko talde guztiek erasoa gaitzetsi dute eta babesa adierazi diote erasoa jasan duen neskari.
2020/07/05 - 18:48
Landetxetan uztaileko erretserbak gora eta abuzturako aurrikuspen oso onak
Aurten gertutasunak du lehentasuna, udako oporrak antolatzeko orduan. Euskadiko jende askok inguruko landetxeak aukeratu ditu, oporralditxoa egiteko. Horien artean, hiru landetxe eder aukeratu ditugu
2020/06/27 - 16:37
Enkarterrietan barrena, ondarea, kultura, natura eta herriak ezagutzeko txangoak abian
IBILBIDEM izenarekin, Enkarterrietako museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek zortzi ibilbide antolatu dituzte. Denak ere oinez edo bizikletaz egiteko modukoak eta denen eskura. Gidar, Google Earth.
2020/06/26 - 00:58
Bilbo-Balmaseda lineako merkantzia-tren batek su hartu du motorrean akats bat izan ondoren
Merkantzia-tren honetako gidariak motorretik kea ateratzen ikusi du Bilbo eta Balmaseda arteko bidea egiten ari zela. Trena gelditu eta suhiltzaileei deitu die.
2020/06/19 - 10:59
Gueñesen baserri bat okupatuta zeukan persona bat kaleratu dute bizilagunek
Sare sozialen bidez gero eta bizilagun gehiago mobilizatu ziren, eta, azkenean, inguruetan 200 lagun inguru bildu ziren. 22:00ak aldera, gizona bertatik alde egitea lortu zuten.