Joaquin Beltranen bila jarraitzeko eta gertatutakoa argitzeko eskatu dute
Joan den otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian izandako luiziaren nondik norakoak argitu dezaten eskatzeko hainbat elkarretaratze izan dira igande honetan, Zaldibar Argitu plataformak deituta.
Luizia jazo zenetik zazpi hilabete betetzen direnean, elkarretaratzeak izan dira 12:00etan Ermuan, Etxebarrian eta Zallan, 13:00ean Zaldibarren eta Eibarren, eta 19:00etan Elgetan egingo dute.
"Zazpi hilabete hauetan ikusitako eguzki-izpi bakarra Alberto Sololuze aurkitu izanarena da, Joaquinek zaborraren azpian jarraitzen duelako", salatu du plataformak. "Ezer gutxi argitu da hondamendiak kutsatutako ibaiaren, lurraren eta airearen egoerari buruz", deitoratu du.
"Gauzak oso txarto egin dira, eta inork ez ditu erantzukizunak bere gain hartu", jarraitu du plataformak. "Horregatik kalera aterako gara, gertatutakoa argitu arte ez baikara isilduko", ondorioztatu dute.
Gaur, bereziki kritika gogorra jaso du Jaurlaritzak hondamendiaren kudeaketaren ardura gorena izan zuen Ingurumen sailburuak, Iñaki Arriolak, beste arlo batean bada ere, Jaurlaritza berrian jarraituko duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik