Equo Berdeak
2024/02/26 - 21:04
Sumarrek Podemosekin akordioa ixteari uko egin zion, Espainiako zein EAEko zuzendaritzarekiko mesfidantzagatik
Sumar, Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiei berriro negoziatzeko eskatu zien militanteen plataformak publiko egin du lau alderdiekin izandako bileraren akta.
2024/02/15 - 18:22
Sumar eta Podemoseko hainbat jarraitzailek sinadura bilketa bat bultzatu dute zerrenda bateratua eskatzeko
Ekimenaren sustatzaileek konpromisoa hartu dute ekintza bateratuak egiteko, bi alderdietako zuzendaritzak hauteskundeetan batera aurkez daitezen presionatzeko.
2024/02/03 - 13:42
"Indarrak eta borondateak batzeko unea da", aldarrikatu du Alba Garciak Sumarren hautagaitzaren aurkezpenean
Carmen Muñozek (Equo-Berdeak) hautagaitzarekin bat egitera deitu ditu beste alderdiak, eta Ezker Anitza-IUk azpimarratu du eremu politiko bat "batzeko urrats txiki bat" dela.
2024/02/02 - 21:28
Hauteskundeetara koalizioan aurkezteko aurreakordioa lortu dute Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok
Sumar markapean aurkeztuko dira hiru alderdiak, Alba Garcia lehendakarigai dutela. Koalizioaren nondik norakoak larunbatean azalduko dituzte, prentsaurrekoan.
2024/01/29 - 16:27
Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitza-IUk eta Equok koalizio bateratua lortzeko elkarrizketei eutsi diete
Gainerako alderdiek, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, berriz, kanpainaurrean dituzte hautagaiak.
2024/01/25 - 10:22
Miren Gorrotxategi "ez litzateke adostasunezko hautagaia izango", Andeka Larrearen arabera
Sumar Mugimenduak Euskadin duen bozeramailea harrituta mintzatu da Otxandianok EAJri proposatuko diolako Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko formula Eusko Jaurlaritzan aplikatzea.
2024/01/13 - 12:55
Isa Gonzalez: ''Kontua ez da nork irabazten duen, hobeto ordezkatzen gaituena aukeratzea baizik''
Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen arabera, Sumar Mugimendua, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdien arteko koalizioa osatzeko negoziazioek "borondate onenarekin jarraitzen dute". Hautagaitza korala aurkeztu eta herritarrek berrestea aztertzen ari dira.
2024/01/12 - 20:16
Podemosek barne-hauteskundeak defendatu ditu lau alderdien lehendakarigaia aukeratzeko
Podemos, Sumar, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiek bilera berri bat egin dute arratsaldean koalizio akordio batera iristeko, baina adostasunik gabe amaitu da batzarra, lehendakarigaiaren inguruan dauden desadostasunengatik.
2024/01/12 - 12:20
Euskadiko Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok batzarra dute gaur koalizio akordioa ixten saiatzeko
Lehendakarigaia nor izango den adostea omen da itunerako oztoporik handiena. Euskadiko Podemosek Miren Gorrotxategi proposatu du; Sumarrek, ordea, Alba Garcia.

2023/12/29 - 17:36
Podemos Euskadik urtarrilaren 8an abiatuko ditu zerrendak osatzeko barne-hauteskundeak
Prozesua otsailaren 2an amaituko da, emaitzak argitaratzearekin batera.
2023/12/16 - 15:32
Sumarrek dio “dinamika positiboa'' dutela Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza eta Equorekin izandako negoziazioek
Sumar Mugimenduko Andeka Larreak 2024an Legebiltzarrerako hauteskundeetan koalizioan aurkezteko Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equorekin izaten ari diren elkarrizketek baloratu ditu. Horren hitzetan, "dinamika positiboa dute eta aldeko zumitzak daude".
2023/12/07 - 11:56
Sumarrek ez ditu Podemos eta Aliantza Berdea "errespetuarekin tratatu", Lopez de Uralderen ustez
Koalizio moreko diputatu izandakoak azpimarratu du bere alderdia EAEko hauteskundeetara aurkeztuko dela, eta horretarako "aliatuak" bilatuko dituela.
2023/11/27 - 13:15
Rosa Martinez Equoko diputatu ohia, Eskubide Sozialen Estatu idazkaria
Ministroen kontseiluak bihar izendatuko du. Orain arte Nacho Alvarez egon da karguan, baina horrek Podemos utzi zuen, Sumarrek ministro izateko proposatu eta alderdi moreak baztertu ostean.

2023/11/22 - 20:12
Sumar alderdi gisa eratu da EAEn eta Podemosekin koalizioa negoziatzea espero du
Lander Martinez Bizkaiko diputatua da alderdiko burua, eta Podemos Euskadiko idazkari nagusia zenean haren kide izan zirenen babesa du. Datozen egunetan jakinaraziko dituzte alderdia osatuko duten pertsonen izenak.
2023/08/08 - 19:52
PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroaren arteko akordio programatikoaren edukia
Hiru indar politikoek sinatutako testuaren arabera, Foru Gobernua "aurrerakoia eta anitza" izango da. Honakoak dira horren oinarriak eta lehentasunak.
2023/06/09 - 18:07
Podemos Sumarrekin aurkeztuko da U23ko bozetara, baina moreek ez dute "betorik" nahi Irene Monterorentzat
Sumarrek gaur arratsaldean aurkeztuko du koalizio aurrerakoiaren hautagaitza. Bitartean, ekainaren 19ra arte Irene Montero koalizio aurrerakoiaren zerrendan sartzen saiatuko dira Podemoseko kideak, orduan amaituko baita hautagaiak erregistratzeko epea.

2023/06/08 - 14:34
Hauteskundeetara batera aurkezteko ituna xede, atzera kontaketan sartu dira Sumar eta ezkerreko indarrak
Ostiraleko gauerdira arte dute. Podemos akordiora batuko den da oraindik zalantza handiena. Izan ere, Yolanda Diazek lotuta ditu hitzarmenak Mas Madrid, Chunta Aragonesista eta Alberto Rodriguez diputatu ohi kanariarraren Drago proiektuarekin.

2023/04/01 - 20:30
EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Berdeak-Equok Azazetan fusilatutakoak omendu dituzte
Altxamendu militarraren kontra zeuden ideologia eta alderdi politikoetako ordezkari ziren 16 preso politiko fusilatu zituzten duela 86 urte Azazetan, Emilio Mola jenearalaren aginduz.
2023/03/22 - 20:03
Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verdek koalizioan osatuko dute M28an
Honenbestez, Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk eta Alianza Verdek akordioa itxi dute Berdeak Equorekin, azkenak Euskadiko koalizioan parte hartzeko.