Euskadiko Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok batzarra dute gaur koalizio akordioa ixten saiatzeko
Euskadiko Podemos, Sumar Mugimendua, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiek bilera dute gaur arratsaldean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako koalizio akordioa ixten saiatzeko. Azken bilera izan liteke, eta ez dirudi ituna lortzea erraza izango denik. Lehenkarigaia nor izango den aukeratzeko dituzte taldeek, bereziki Euskadiko Podemosek eta Sumarrek, desadostasun gehien. Miren Gorrotxategi proposatu du koalizio moreak; Alba Garcia, Sumar Mugimenduak.
Oztopoa gainditzerik badute, alderdi bakoitzeko zerrendaburuak eta aholkulari postuak adostu beharko dituzte.
Ahoz gora, lau alderdien arteko koalizioaren aldeko apustua egin dute. Dena dela, alderdi morearen eta Sumar Mugimenduaren arduradunen esanei erreparatuta, badirudi aldapa gora egingo zaiela akordioa.
Podemos Euskadirentzat "desleiala" da Sumar Mugimenduak Alba Garcia proposatu izana. Gogorarazi dutenez, Garciak lan kontratua izan du orain arte Elkarrekin Podemosekin. Gainera, udal hauteskundeetan 3. izan zen Bilboko zerrendan, eta boz orokorretan koordinazio taldean egon zen (Sumar Mugimendua jada sortuta zegoela).
Pilar Garrido buru duen taldeak Miren Gorrotxategi proposatu du Lehendakaritzarako. Duela lau urte ere bera gailendu zen barne hauteskundeetan, Rosa Martinezen kaltetan (Lander Martinezen, gaur egun Sumarren, hautagaia izan zen Martinez).
Bestalde, Alba Garcia "espazio politikoaren" hautagaia dela nabarmendu du Sumar Mugimenduak. Andeka Larrea bozeramaileak asteon Radio Euskadin esan duenez, taldeak "esfortzua" egin du hautagai "egokiena" topatzeko eta hartutako erabakia ez da Podemosen kontrakoa. Laukoaren aldeko akordioaren alde mintzatu bazen ere, ez zuen baztertu Equo-Berdeak eta Ezker Anitza-IU bakarrik joatea, baldin eta Podemos kanpo geratzen bazen.
Bien bitartean, Ezker Anitza-IUk hautagaitza "anitza" defendatu du, eta Jon Fernandez legebiltzarkidea proposatu du hura osatzeko. Equo-Berdeak alderdiak, halaber, Carmen Muñoz bozeramaile eta Bilboko zinegotzi ohia planteatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.