Erailketak
2022/12/28 - 13:11
Lukas Agirreren hilketagatik atxilotutakoak hasi dira epailearen aurrean deklaratzen
Atzo eraman zituzten hirurak aurrenekoz epailearen aurrera, baina atxilotutakoetako baten defentsak deklarazioak atzeratzea eskatu zuen, gaiaren konplexutasuna argudiatuta. Epaileak ontzat jo zuen eskaria, eta asteazken honetara atzeratu zituen galdeketak.
2022/12/27 - 21:35
Epaileak atxiloaldia luzatu die hiru atxilotuei
Epaileak deklaratu gabe ertzain-etxera bueltan bidali ditu. Hilketa gaitzesteko elkarretaratze isila egin dute eguerdian, Donostiako Alderdi Ederren.
2022/12/27 - 21:29
Lukas Agirreren hilketagatik atxilotutako hiru pertsonen atxiloaldia luzatu du epaileak
Epaileak atxiloaldia luzatu die hiru atxilotuei, eta deklaratu gabe, atzera ertzain etxera bidali ditu.
2022/12/27 - 14:20
Elkarretaratze jendetsua Donostian, Lukas Agirreren hilketa salatzeko
Igande goizaldean Donostian izandako hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute astearte honetan, Donostiako Alderdi Ederren. Azken urteotako jendetsuenetako bat izan da.
2022/12/27 - 12:42
Donostiako krimenean ustez parte hartzeagatik atxilotutako hiru pertsonak epailearen esku daude jada
Hernaniko 24 urteko gizon bat labankadaz hil zuten Eguberri goizean Donostiako Okendo plazan, bi talderen artean izandako borroka baten ondorioz. Gipuzkoako hiribuko Udalak elkarretaratze isila deitu du gaurko, gertakaria gaitzesteko.
2022/12/27 - 12:41
Eneko Goia: "Ulertezina da pertsona bat jaia ospatzera labana batekin irtetea"
Donostiako alkatea atsekabetuta agertu da Lukas Agirre Izko hernaniarraren hilketagatik, eta "erabat ulertezina" dela esan du. Gipuzkoako hiriburuko Udaltzaingoak 330 arma zuri konfiskatu ditu, guztira, 2022an.
2022/12/27 - 08:58
Elkarretaratzea egingo dute gaur Donostian, Lukas Agirreren hilketa salatzeko
12:00etan Alderdi Ederren egingo dute bilkura. Bien bitartean, gazte hernaniarraren hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako hiru pertsonek komisaldegian jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.
2022/12/27 - 08:32
Albiste izango dira: bilkura Donostian; krisiaren aurkako neurri sorta, eta urteko azken gobernu-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/26 - 22:29
Donostiako krimenean ustez parte hartzeagatik atxilotutako batek aurrekariak ditu
Hasiera batean, Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen: 28 urteko emakume bat eta 26 urteko gizonezko bat. Ondoren hirugarren batek, 24 urteko mutil batek, bere burua entregatu zuen amak lagunduta. Hirugarren hau omen da ustezko hiltzailea, eta EITBk jakin duenez, zigor aurrekariak ditu.
2022/12/26 - 21:46
Lukas Agirreren hilketagatik atxilotutako hiru gazteak Antiguako ertzain etxean daude
Ezbehar bortitza argitzeko ikerketak aurrera jarraitzen duen bitartean, jakin da mutilak hainbat labankada jaso zituela, hilgarriena lepoan. Hilketarekin loturiko hiru gazteek Ertzaintzaren komisaldegian jarraitzen dute eta epailearen aurretik pasatuko dira laster.
2022/12/25 - 21:25
Bi koadrillen arteko liskarrean erail dute, Donostian, 24 urteko gazte hernaniarra
Eguberri goizaldean Donostiako Okendo plazan hainbat labankada jasota hil da mutila, antza bi koadrilen arteko borroka batean. Hiru lagun daude atxilotuta eta datozen orduetan pasako dira jepailearen aurretik. Ikerketa martxan da eta autopsia egingo diote hildakoaren gorpuari.
2022/12/23 - 22:07
Aurrekari arrazistak dituen gizon batek 3 lagun hil eta 4 zauritu ditu tiroz Parisko kurduen zentro batean
Eraso arrazistak egiteagatik aurrekariak zituen 69 urteko gizon batek hiru pertsona hil ditu Parisen, kultura zentro kurdu baten aurrean. Gainera, beste pertsona bat oso larri dago, eta beste bi herritar zauritu dira, ez hain larri.
2022/12/23 - 19:40
Istilu larriak Parisen, eguerdian kurduen zentro baten kontra egindako erasoaren ondoren
3 lagun hil eta beste 4 zauritu ditu eraso horretan, arma batekin tiro egin duen gizonezko batek. Kartzelatik atera berria zen, duela urte bete, hainbat migratzaileri eraso egiteagatik kartzelaratua izan ondoren.
2022/12/21 - 22:05
Hiru dolu egun Cortesen astelehenean Zaragozan kolpez hila aurkitu zuten emakumearengatik
Herriko 80 urteko emakume bat hil zuen 83 urteko bikotekideak joan den astearten, Zaragozan. Corteseko Udalbatzak bilkura berezia egin du, eta ondoren elkarretaratze isila egin dute hilketa matxista gaitzesteko.
2022/12/21 - 17:24
Emakume nafar bat hil du bikotekideak Zaragozan
Astearte honetan gertatu da Zaragozako etxebizitza batean. Biktima Nafarroako Cortes herrikoa zen. Nafarroako Gobernuak hilketa matxista gaitzetsi du.
2022/12/13 - 15:17
18 urteko kartzela zigorra Zornotzan osaba hiltzeagatik zigortutako gizonarentzat
Epaiketan, akusatuak aitortu zuen bere senideari eraso egin ziola, eta ados agertu zen Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren gertakarien kalifikazioarekin.
2022/11/23 - 12:22
Gutxienez zazpi pertsona hil dituzte Virginiako supermerkatu batean izandako tiroketan
Erasotzailea hildakoen artean dago.
2022/11/22 - 17:48
Donostiako Araba parkeko ustezko hiltzaileak adierazi du ez duela gertatutakoaz ezer gogoratzen
Fiskaltzaren bertsioaren arabera, auzipetua "mendeku" asmoz joan zen parkera, hilabete batzuk lehenago hildakoak akusatuari "liskar" batean eraso ostean.
2022/11/21 - 15:45
Zornotzan osaba kolpeka hiltzeaz akusatutako gizonak onartu du aizkoraz jo zuela
Biktimaren iloba zen 41 urteko gizonarentzat 20 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak erailketa delitua egotzita. Horren arabera, gizonak hainbat aldiz kolpatu zuen osaba aizkora-buruaren atzealdearekin.
2022/11/21 - 15:43
Donostiako Araba parkeko hilketaren epaiketan herri-epaimahaia aukeratu dute gaur
Hilketa orain bi urte gertatu zen, 2020ko urriaren 7an. 37 urteko akusatua Araba parkera heldu zen labana handi bat eskuetan zuela, hainbat lekukok adierazi dutenez eta zuzenean biktimari eraso egin zion.