Ereaga hondartza
2020/05/31 - 16:20
Zentzuz jokatu du jendeak igande honetan hondartzaz gozatu ahal izateko
Besteak beste, Getxon, Ereaga hondartzarako errepidea itxi egin behar izan dute, eta gainean egon dira Ertzaintza eta udaltzainak, egoera kontrolpean edukitzeko.
2020/05/29 - 13:43
Giro eguzkitsua eta tenperatura altuak espero dira astebururako EAEn eta Nafarroan
Larunbatean, tenperaturak udako balioetara iritsiko dira berriro. Igandean, ordea, eguna eguraldi ezegonkorrarekin amaitzea espero da, Euskalmetek egindako aurreikuspenaren arabera.
2020/05/29 - 00:41
Euskal hondartzak, jendez gainezka
Bi hilabetez etxean giltzapetuta egon ostean, uda giroa daukagu, hondartzarako gogoa dago, baina koronabirusa ez da desagertu. Atzera egiteko arriskua hor dago.
2020/05/28 - 22:37
Hauek dira Bizkaiko hondartzetan egongo diren segurtasun neurriak
Jendetza mugatu nahian, bihartik hasi eta ekainaren 15era arte, hondartza denboraldia hasten denera arte, ezingo da eguzkia denbora luzez hartu.
2020/05/26 - 22:42
Hiru orduko gehienezko egonaldiak eta kirola debekatuta, Bizkaiko hondartzetan
Hondartzen denboraldi berria ekainaren 15ean hasiko da, ordutegia 11:00etatik 20:00etara artekoa izango da eta hondartzen betetze maila bandera bidez adieraziko dute.
2020/05/20 - 23:51
Egonaldi laburrak, eta edukiera-kontrola: horrela joango gara hondartzara udaran
Osasun Sailak gida bat argitaratu du, hondartzak nola erabili gomendatzea helburu; bertan, herritarrei eskatzen zaie "paper aktibo eta arduratsu" izan dezatela, COVID-19ari aurre egiteko.
2020/05/15 - 17:44
Hegoaldeko hondartzak irekitzeko eguna, ekainaren 15etik uztailaren 1erako tartean
Data zehatza ezarri gabe dute oraindik, baina egun bera izango da Bizkaian eta Gipuzkoan. Lapurdin larunbatean irekiko dituzte, “jarduera dinamikoetarako”.
2020/02/11 - 11:41
Olatuek Getxoko Ereaga pasealekuko 18 metro apurtu dituzte
Bost metroko olatuengatik ezarritako alerta laranja asteazkenera arte luzatu dute.
2020/02/11 - 10:46
Olatuek Getxoko Ereaga pasealekuko 18 metroko horma zatia apurtu dute
Azken orduetako olatu handiek apurtu duten horma zatia La Ola jatetxearen parean dago. Getxoko Udaleko beharginek gunea garbitu dute dagoeneko.
2019/11/13 - 11:12
Sei laguni isuna jarri diete Pasealeku Berrira igarotzeko debekua urratzeagatik
Udaltzaingoak ez daki nola zeharkatu dituzten ibilgailuentzat eta oinezkoentzat jarri dituzten hesi handiak.
2019/11/12 - 14:43
Alerta laranja ezarri du Jaurlaritzak euskal kostaldean, itsasaldeko arriskuagatik
Halaber, abisu horia ezarri du Jaurlaritzak lehen bi milietan, 09:00etatik 24:00etara, nabigaziorako arriskuagatik.
2019/09/08 - 21:43
Mediterraneoa zeharkatu nahian itotako migratzaileak gogoratu dituzte Getxon
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak gerretatik ihes egiten dutela gogorarazi dute, eta guda horiek "oso gureak" direla salatu dute. Heriotza horiek "gure erantzukizuna" direla esan dute.
2019/07/03 - 23:18
Osakidetzak begi onez ikusten du gure hondartzetan erretzea debekatzea
Galizian 79 hondartzatan ezin da erre eta Asturiasen, Andaluzian eta Katalunian ere, badaude kerik gabeko hondartzak.
2019/06/26 - 22:46
Euskal kostaldean sartutako enbatak tenperaturak zertxobait jaitsi ditu
Kostaldean giroa atseginagoa izan da itsas haizearekin, baina arratsaldean enbata sartu eta hondartzetan orain ez da giro.
2019/03/23 - 14:22
Gastu militarraren aurkako ekintza egin du Getxon Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek
'Juan Carlos I' Espainiako Armadaren gerraontzia Getxora iritsi dela eta, gerraren eta militarismoaren ondorioen gainean ohartarazi egin dute.
2019/03/15 - 22:11
SOS Deiak: 'Euskal kostalderako ez dago arriskurik'
Eusko Jaurlaritza, Euskalmet eta Azti Bizkaiko Golkoan urperatu den 'Grande America' itsasontziaren jarraipena egiten ari dira.
2019/03/15 - 16:32
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean
Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.
2019/03/10 - 19:28
Greenpeacek eta Jon Kortajarenak ehunka lagun bildu dituzte Ereaga hondartzan
Plastiko-garbiketa egiteaz gain, itsas-animalientzat plastikoak dakarren arriskuaren inguruan kontzientziatzeko ekimena izan da.
2019/03/03 - 19:20
Greenpeacek eta Jon Kortajarenak plastiko-bilketa antolatu dute Ereaga hondartzan
Hondartza bera garbitzeaz gain, plastiko txikiek itsasoan eta itsas-animalietan eragindako kalteen gainean kontzientziatzeko ekimena izango da.
2019/01/25 - 14:05
Zikinez bete da Ereagako hondartza, denboralearen eraginez
Getxoko Ereagako hondartzan pilatu diren adar eta plastikoak biltzen dihardute garbiketa zerbitzuak.