Eroski
2014/09/30 - 17:48
Eroskik 32 milioi galdu zituen uztaila arte, iaz baino % 34 gutxiago
Urteko lehenengo seihilekoan 3.201 milioi euroko fakturazioa izan zuen, 2013an baino % 2,7 gutxiago, kontsumoaren beherakadagatik.
2014/09/05 - 13:20
Eroski aztertzen ari da Konstituzio egunean ireki ala ez
Sekula ez du jaiegun horretan ireki, baina lehiakideek irekiko balute, ez du baztertzen zabaltzea.
2014/08/01 - 11:21
Zorraren birfinantzazioa adostu dute Eroskik eta bankuek
Zortzi hilabetez negoziatu ondoren, maileguak itzultzeko baldintzak adostu dituzte kooperatibak eta bankuek. 2.603 milioi euroko zorra du Eroskik.
2014/07/17 - 17:31
Bere zorraren berregituraketa 2.500 milioitan ixtekotan da Eroski
Horrela, zorraren epemuga atzeratuta bere bideragarritasuna ziurtatuko du taldeak. Bestalde, inbertsioak mantentzeko kreditu lerro berriak lortuko ditu Eroskik.
2014/06/18 - 01:23
Eroskik galeren zati bat euren gain hartzeko eskatuko die bazkideei
Proposamena asteazken honetan Barakaldoko BECen izango den ohiko batzar orokorrean azalduko du Eroskik.
2014/06/14 - 12:24
Eroskik galeren zati bat euren gain hartzeko eskatuko die bazkideei
Neurri horrekin, supermerkatuen konpainiak 2013an izan zituen 168 milioi euroko galeretatik, 34 milioi kendu nahi ditu.
2014/04/04 - 19:47
Zorra berriz finantzatzeko 'oinarriak' bankuekin adostu ditu Eroskik
"Edozein zehaztasun aurreratzeko goiz" dela, eta "pasiboa berregituratzea falta" dela ziurtatu du konpainiak.
2014/04/01 - 22:38
Eroski eta Barcelo bidaia agentziek aliantza estrategikoa sinatu dute
Helburua negozioak indartzea da eta lehiakorragoak izatea merkatuan. Bezeroari begira, produktu erakargarriagoak eskaini nahi dituzte.
2014/04/01 - 20:08
Barcelo eta Eroski Bidaiek itun estrategikoa sinatu dute
Aurrerantzearen ere, bere izenekin lan egingo dute bi konpainiek, eta bakoitzaren bidaia agentziaren sarea bere horretan utziko dute. Itunean ez dator kapital gurutzatzerik.
2014/03/14 - 18:41
Kalteatuakek, Eroskiren eta Fagorren ekarpenei buruzko salaketak prest
Kaltetutako 1.500 pertsona biltzen dituen elkarteak neurri horren berri eman du, gaur, Bilbon, izandako protestan, BBVAko akziodunen batzar bat zela eta.
2014/03/03 - 16:23
Eroski eta BBVA, desadostasunak konpondu ezean epaitegietarako bidean
Eroskik adierazi duenez, mendeko ekarpenei buruzko azken autoak absolbituta uzten duela berretsi du, eta ez duela BBVAk merkatuan jarritako finantza produktuagatik dirurik itzuli behar esan du.
2014/02/27 - 14:34
Eroskiren mendeko ekarpenek zatiketa eragin dute Legebiltzarrean
Talde parlamentarioek ez dute adierazpen bat adostea lortu.
2014/02/26 - 20:48
Eroski: 'Absolbitzen gaituen epai batek ezin digu kalterik egin'
Horren ustez, erakunde judizialek ezin dituzte dagoeneko emanda dauden ebazpenak aldatu, eta are gutxiago "epai berari buruz argia eman dezakeen" argibide auto batean, gaineratu du.
2014/02/26 - 15:43
Ekarpenen dirua Eroskik ordaindu beharko ditu
Lehen absolbitu egin zuten eta erantzunkizuna BBVArena zela ebatzi, horregatik subordinatuak BBVAk itzuli behar zituela esan zuen.
2014/02/26 - 14:25
BBVAk saldutako ekarpenen dirua Eroskik itzultzeko agindu du epaileak
Hasiera batean BBVAk itzuli behar zuen saldu zituen ekarpenen dirua, baina Bermudez epaileak Eroskiri agindu dio orain bere ekarpenen dirua itzultzeko.
2014/02/17 - 16:11
Kontsumobidek eta Darpon sailburuak, eurek eginiko lana defendatu dute
Kontsumobideko arduradunek diote bitartekari bezela jardun dutela, eta ez epaile bezala. Lortu duten akordiorik onena dela Eroski eta erakunde finantzieroekin lortutakoa, nahi zutena ez den arren.
2014/02/17 - 14:01
Subordinatuekin auzitara joateko kostuaz ohartarazi du Kontsumobidek
Elena Unzueta Kontsumobideko zuzendariak azaldu duenez, "ez dago guztiak poztuko dituen irtenbiderik" eta kontsumitzaile bakoitzak erabaki beharko du zein den komeni zaiona.
2014/02/17 - 13:10
Kaltetuak: Mondragon Taldeko 'lapurrak' defendatu ditu Kontsumobidek
Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu dute, bereziki Kontsumobiderena. Bankuen eta enpresen artean "itun bat" lortu dutela esan dute, "iruzurra jasan duten kaltetuak" kontuan hartu gabe.
2014/02/04 - 19:45
Eroski Artea hipermerkatua hustu behar izan dute sute bategatik Leioan
Sutea 17:10ean piztu da, dirudienez, elektrizitate-koadro batean, hipermerkatuaren goialdean, aire girotuko makinak dauden lekuan.
2014/01/31 - 20:43
La Caixa eta BBK epaitegietara eramango ditu Adicaek
Bilboko Merkataritza Arloko lehen zenbakiko epaitegiak hartutako erabakiaren ondoren, 1.000 kaltetu baino gehiagoren eskaerak jaso dituztela azaldu du Adicaek.