Subordinatuekin auzitara joateko kostuaz ohartarazi du Kontsumobidek
Elena Unzueta Kontsumobideko zuzendariak azaldu du Eroski eta Fagorren ekarpen subordinatuengatik bide judizialera joatearen kostua 3.000 eta 4.000 euro bitartekoa izan daitekeela, 20.000 euroko kapitala inbertitu duenarentzat (hori da kaltetuek batez beste inbertitu dutena).
Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera izan da Unzueta Eusko Legebiltzarrean, Fagor eta Eroskiren finantza produktu horrek sortu duen egoera aztertzeko sortutako batzordean.
Eroskik ekarpen subordinatu horien titularrei proposamen bat egin zien: ekarpenetan inbertitutakoaren % 30 galtzea (kita bat egitea), % 55 bonuen truke aldatzea (12 urterako bonuak) eta gainerako % 15a esku-dirutan itzultzea.
Kontsumobideren zuzendariak azaldu du 896 kaltetuk jo dutela Kontsumobidera, eta hiru irtenbide proposatu dizkietela: ekarpenak izaten jarraitzea, bide judizialera jotzea eta aipatutako trukea onartzea.
Kontsumoko Euskal Institutuak bitartekari lana egin du, ezin baitzuten irtenbiderik inposatu. Edonola ere, "ez dago guztiak poztuko dituen irtenbiderik", eta "kontsumitzaile bakoitzak erabaki beharko du zein den komeni zaiona", esan du Unzuetak. Ekarpenak aldatzea eskatzen dutenek ez dutela orain arte kobratu dituzten interesak itzuli beharko eta horrek proposamenak jasotzen duen % 30eko kitapena konpentsatzen duela gaineratu du.
Kontsumobideren zuzendariak adierazi du produktu horiek merkaturatu zituzten erakunde batzuk ekarpenak aldatzean likidezian "hobekuntzak" egiten ari direla, bereziki egoera zailean daudenekin, baina ez du gehiago zehaztu.
Zure interesekoa izan daiteke
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
90 urteko pertsona bat hil da Bizkaiko egoitza batean, bero-kolpe batek jota
Guztira, 44 pertsona artatu ditu Osakidetzak astearte honetan (atzo halako bi), EAEn izandako tenperatura altuen ondorioz.
Dibortzioaren legeak 45 urte bete ditu
Lau hamarkada baino gehiago igaro diren arren, oraindik asko dago egiteko dibortzio-prozesuak erabat bidezkoak izateko. EAEn, 2015eko Familia Harremanen Legeari esker zama ekonomikoa arindu da zaintza partekatuarekin. Baina, Juntas y Revueltas elkartearen arabera, "ez dago jarraipen eta kontrol nabarmenik".
Baso-suteei aurre egiteko larrialdi-faseko 1. egoera ezarri du Segurtasun Sailak
Eusko Jaurlaritzak arreta handiz jokatzeko eta suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko eskatu die herritarrei, batez ere landa-eremuetan, basoetan edo landaredi lehorretik gertu.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.