Zorraren birfinantzazioa adostu dute Eroskik eta bankuek
Luzea eta gogorra izan da negoziazioa, baina, azkenean, 2.603 milioi euroko zorra nola finantzatu hitzartu du Eroskik finantza-erakundeekin. Baldintza-agiria sinatu du, dagoeneko, kooperatibak bankuekin, eta hurrengo urratsa aldebiko kontratuak sinatzea izango litzateke, banku bakoitzarekin. Gauzak ondo, irailean izenpetuko dira bi aldeko itunak, notarioaren aurrean.
Eroskik agiri bat kaleratu du gaur, akordioaren berri emateko. Zorraren itzulketa-epea luzatu da eta inbertsioei eusteko maileguen baldintzak berritzea lortu da, eta horri esker, Eroskiren bideragarritasuna bermatuta dago, kooperatibak agirian jaso duenez.
22 bankuri 2.605 milioi euro zor die , baina zortzi dira hartzekodun nagusiak (zorraren %85 dute): BBVA, Caixa Bank, Banco Santander, Euskadiko Kutxa eta Kutxabank tartean daude. Zorraren itzulketa nola eta zein epetan egingo duen adostu du Eroskik. Banketxe nagusienekin hitzartuta, gainerako finantza-erakunde guztiek ere ontzat eman dute plana.
Agustin Markaide Eroskiko presidenteak azpimarratu duenez, akordio honekin "aro berri bati" ekingo dio kooperatibak. Datozen urteotarako duten plan estrategikoan jasota dauden erronkei aurre egiteko moduan direla esan du. "Taldearen pasiboak berrantolatuta, banaketa negoziora bideratuko ditugu gure ahaleginak, hori baita gure egitekoaren oinarri nagusia. Eroski berri baterantz eramango gaitu bide berriak: kontsumitzaileak, langileak, gizartea, hartzekodunak eta bazkide guztiak are gehiago asebeteko dituen eredu baterantz", gaineratu du.
Zorra atalka ordainduko dute
Adostutako baldintzetako bat zorra atalka banatzea da. Lehendabiziko atalean, 800 milioi euro jasoko dira, eta diru kopuru hori 2019ko uztailaren amaierarako itzuli beharko du Eroskik. Bigarren atala desinbertsioei dagokiena da, 300 milioi eurokoa: modu ordenatuan inbertsioetatik kapitalak erretiratzen hasiko da Eroski. Zor ez estrukturalarena da beste ataletako bat, 942 milioi eurokoa, eta, laugarren atalean, higiezinen zorra jasoko litzateke, 563 milioi eurokoa. Bestalde, 375 milioi euroko kapital zirkulatzailea gehituko diote bankuek kooperatibari, eguneroko aktibitatea aurrera atera ahal izateko.
Modu horretan, zorra ordaintzeko epea luzatzea eta birfinantziatzea lortu du Eroskik . Zorra enpresen jardueraren arabera egituratu dute. Ondorioz, arduradunek esan dutenez, egonkortasun finantzieroa lortu dute eta horrek dagokion negozioetan murgiltzeko aukera ematen die, dituzten planak gauzatzeko.
Besteak beste, saltokietan jaki freskoak eta lurraldekoak saldu nahi dituzte eta, gainera, bezeroarenganako hurbiltasuna indartu. Supermerkatuak, kirol dendak, bidai-agentziak, gasolinerak ... guztiak kontutan hartuta, 2.069 saltoki ditu, eta 36.400 langile, herena bazkideak dira.
Zorraren berregiturarekin, Eroskin garai berri baten hasiera omen dator, baina kooperatiba ereduari eutsiz, orain, kanpoko diru sarrera barik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.