Errefuxiatuak
2022/04/15 - 22:22
Txernobyl Elkarteko 29 haur eta beren senideak, Euskal Herrira bidean
Penatuta Ukraina utzi behar izateagatik, baina pozik harrera familiekin egongo direlako. Bidaia luzea egiten ari dira sendiak, Bilbo helmuga duen autobus bete batean. Tartean, Mikel Ayestaranen bitartez ezagutu genituen Anna eta Fania haurrak.
2022/04/15 - 13:35
Poloniatik abiatu da Txernobyl Elkarteko haurrez beteriko lehen autobusa
Guztira, azken urteetako udak Euskal Herrian igaro dituzten 15 haur datozeuren Ukrainako senitartekoekin. Autobusa gaur gauean eta larunbat goiza tartean iritsiko da Bilbora.
2022/04/12 - 12:28
60 errefuxiatu ukrainar iritsi dira Bilbora gaur goizean
Gaur arratsaldean beste 60 errefuxiatu iritsiko dira. Erdiak EAEn geratuko dira bizitzen, eta gainerakoak beste erkidego batzuetara joango dira. Lyons International Fundazioaren eskutik datoz.
2022/04/12 - 11:16
Aizpuruak, Bilbon agertutako pintaketez: "Erabat mingarriak dira, arbuiagarria eta penagarria da"
Espainiako Gobernuak saharar herriari egindako "traizioa" salatu du, bestalde, EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak, eta ohartarazi du "ondorioak" izango dituela erabakiak.
2022/04/11 - 16:49
Azken asteetan Ukrainatik etorri diren haurrak eta gaztetxoak hasi dira euskara ikasten
Azken asteotan argi geratu da ukrainarrek hizkuntzak ikasteko duten gaitasuna. Gurera iritsi diren haurrak eta gaztetxoak hasiak dira dagoeneko euskara eta gaztelania ikasten.
2022/04/11 - 16:20
Bilboko bi aterpetxetan Errusiaren aldeko pintaketak agertu direla eta, ikerketa zabaldu du Ertzaintzak
Marrazkietan ibilgailu militar errusiarrek daramaten 'Z' eta komunismoaren ikur diren igitaia eta mailua ikus daitezke. Ortuzarrek eta Iturgaizek pintaketak gaitzetsi dituzte.
2022/04/09 - 22:39
Zenbait manifestaziok Ukrainako gerraren aurreko "intsumisiorako" deia egin dute, Hego Euskal Herrian
Manifestazio antimilitaristak egin dituzte larunbat honetan Hegoaldeko hiriburuetan. Ukrainako gerraren aurrean, "intsumisiorako" deia egin dute, eta desertoreei aterpea emateko eskatu dute.
2022/04/08 - 23:01
Ukrainako ijitoentzako justizia eta berdintasuna eskatu dituzte Iruñean
Ijitoen Nazioarteko Egunean, Iruñean Ukrainako ijitoak izan dituzte gogoan. Loreak Arga ibaira jaurtita, justizia eta berdintasuna eskatu dituzte horientzat. Poloniako muga zeharkatzeko arazoak dituztela salatu dute, eta gerrako bi aurkariak haien aurkako jazarpena bultzatzen ari direla.
2022/04/07 - 23:16
Ostalaritzako formakuntza ari dira jasotzen egunotan Donostian zazpi errefuxiatu ukrainar
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteari esker, zazpi errefuxiatu ukrainar ostalaritzako formakuntza ari dira jasotzen egunotan Donostian. Lan aukera eman nahi izan diete, gure artean integratu daitezen.
2022/04/05 - 22:45
35 errefuxiatu ukrainar heldu dira gaur Gernikara, eta Mesedeetako komentuan hartuko dute ostatu
Igandean Poloniatik irten, eta gaur arratsaldean heldu dira Gernikara. Mesedeetako komentuan hartuko dute ostatu. Gelak prest dituzte, atean izen-abizenak ipinita. Guztira 40 bat errefuxiatu heldu dira, baina batzuek bidean aurrera jarraituko dute.
2022/04/05 - 16:24
Natalia Zhyvotovskak Butxatik ihes egin zuen martxoaren 14an
Butxa izena, tamalez, oso ezaguna egiten zaigu orain, baina gutako askok duela bi aste juxtu entzun genuen aurreneko aldiz, hain zuzen ere, handik ihes egindako neska batekin, Nataliarekin hitz egin genuenean.
2022/04/04 - 23:02
Butxatik ihesi Euskal Herrira duela bi aste iritsi ziren bi familiarekin egon gara
Shockean daude eta lur jota, euren hiria txikituta dago eta lagun eta bizilagunak galdu dituzte. Duela bi aste ihes egitea lortu zuten. Orain Berangon eta Getxon bizi dira.
2022/04/04 - 16:32
Goro familiak 5 urte eman zituen Markinan, Bosniako gerratik ihesi
Bosniako gerra hasi zenetik 30 urte betetzear daudenean, EITB Mediako lan talde bat Sarajevora itzuli da, eta orduan Bosniako hiriburutik ihesi atera ziren errefuxiatuekin hitz egin ahal izan dugu.
2022/03/31 - 23:10
Irina Dovmantovich ukrainarra Bilbon: 'Nire amonak beti esaten zuen garrantzitsuena bakean dagoen zerua dela'
Iryna Dovmantovych joan den astean heldu zen Bilbora. Hemendik jarraitzen du gaztelerazko klaseak online ematen. Kievetik ihes egin zuen 17 urteko nebarekin. Baina bere familiak han jarraitzen du.
2022/03/31 - 14:27
Ukrainatik etorritako pertsonak hartzeko bigarren kontingentzia plana aktibatu du Eusko Jaurlaritzak
Bigarren kontingentzia planak hilabeteko iraupena izango du: apirilaren 1etik 30era.
2022/03/30 - 15:10
Lau milioi pertsonak baino gehiagok ihes egin dute dagoeneko Ukrainatik, NBEren arabera
Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik Europan izan den exodorik handiena da. ACNUR errefuxiatuen agentziak asteazken honetan emandako datuen arabera, hamar ukrainarretik batek bere herrialdea utzi du hilabete pasatxoan.
2022/03/30 - 12:51
Eredugarria
Poloniak eta orohar Europar Batasuneko herrialde guztiek krisi honetan izandako jokabidea etorkizunerako eredu izan liteke, hemendik aurrera babes bila datozkigun errefuxiatuei eman beharreko tratuaren irudi eta ardatza. Zoritxarrez, ez dirudi hala izango denik.
2022/03/26 - 19:35
Lviveko agintariek hiriaren inguruan bonbardaketak izan direla salatu dute
Babeslekuetan geratzeko eskatu die Lviveko alkateak herritarrei. Kieveko alkateak, berriz, bertan behera utzi du asteburuko etxeratze agindua. Zelenskik nazioarteko erakundeak eraldatzea eskatu du, "inbasioa galarazteko gai izan ez direlako".
2022/03/26 - 18:03
Elkartasunak beste hamabost lagun ekarri ditu Ukrainatik Euskal Herrira
Hainbat elkarteren lankidetzaz, Euskadi 4x4 Elkarteak 8 emakume eta 7 haur ukrainar ekarri ditu gurera. Asteburua Hernanin igaroko dute eta astelehenean euren harrera etxeetara bideratuko dituzte. 10 Gipuzkoan geratuko dira eta 5 Bizkaian. Kezka eta poza nahasten dira euren aurpegi eta hitzetan.
2022/03/25 - 15:53
EAEra datozen errefuxiatuek Poloniako monastegi batean hartzen dute atseden
Katowiceko monastegian bizi diren 65 fraileen errutina haur talde baten joan-etorriek, jolasek eta zaratek hautsi dute. Hamabost egun dira monastegiko fraileak Ukrainako iheslariekin elkarbizitzan ari direla.